2015(e)ko urtarrilaren 27(a), asteartea

Frantzian eraztundutako Gabirai zauritu bat Astiko baratzetan

Pasa den ostiral honetan lehenagoko udaberrian jaiotako Gabirai (Accipiter nisus) bat zauriturik bilatu zuen Alberto Guerrak Asti inguruan dagoen baratze batean. Baratze hau A-8 errepidearen azpian dagoala jakinik, seguruenik berebilen baten kontra "tupust" egingo zuela pentsatzen da. Golpearen ondorioz hegoa puskatuta edukitzeaz gain begi aldea ere dena gorrituta zuen eta zaurituta bilatu zuenetik ordubetera hil zela aipatu zidan. Gabiraia Frantzian (MUSEUM PARIS FT-53458) eraztundua zegoela jakinik, hemendik gutxira non eta noiz eraztundua izan zen jakiteko moduan izan gintezke . Kasu hontan ikusi den bezala errepideek hegaztien bizitzan duen eragiña nabarmena da, urtero milioika hegazti berebilen aurka "tupust" egin ondoren hiltzen direla kalkulatzen da. Fenomeno hau baieztatzen duten ikerketa edo azterketa ugari argitaratuak izan dira munduan zehar.
Marrazkian ikusiko duzuen bezala, hegazti hauek hego motz eta isats oso luzea izaten dute.  Gorputza baso barruan zuhaitz tartetan ehizatzeko daukate egokitua eta bai hegan edo bai lurrean hegazti edo ugaztun txikiak ehizatuz elikatzen dira.
Oraindik gaztea denez, helduak ez bezala -non hauek lumak grisak edukitzen dituzten- honek lumak mrroixkak ditu oraindik eta zabel aldeko luma marroiak ere oso haundi eta pikartak.
Gure inguruko Gabirai heldu eta batez ere emeak neguan ez dira oso migratzaileak nahiz eta mubimentu lokalak egin zaleak izan, Gazteak berriz askoz migratzaileago direla pentsatzen da. 

2015(e)ko urtarrilaren 14(a), asteazkena

Urre txirri arrunta, Ihi txoriak, Txepetxa, Antzara, Uroilanda eta beste hainbat hegazti behatzeko aukera izan da Iñurritzan

Azkeneko hilabetean Iñurritza biotopoan ateratako argazki sorta hontan ikusiko duzuen bezala, Urre txirri arrunt (Pluvialis apricaria) bikote baten bisita izan degu egunotan, berauek astebete inguru  ibili dira berton, Golf zelaiaren inguruan lurrean bilatzen zituzten xomorrotaz elikatzen. Europa iparraldeko tundretan edo basoaz gain diren zelai edo soroetara kumatzera joan ondoren negua pasatzera Europa hegoaldera etortzen dira, askotan hegaberekin nahasian ibili zalea da eta negua  hezegune inguruetan ibili arren soro edo inguru lehorrak ditu gogoko, Horren lekuko Iñurritzan egunotan erabili duten abitata, hau da, landaretzaren eraginez sortzen den duna finkoan. Nahiz eta orain Golf-ean jokatzeko erabilera eman inguru hauskor horri.
 Urre txirri arrunta (Pluvialis apricaria)
 Urre txirri arrunta (Pluvialis apricaria)
 Urre txirri arrunta (Pluvialis apricaria)
Urre txirri arrunta (Pluvialis apricaria)
 Urre txirri arrunta (Pluvialis apricaria)
 Urre txirri arrunta (Pluvialis apricaria)
 Urre txirri arrunta (Pluvialis apricaria)
Urre txirri arrunta (Pluvialis apricaria)
 Urre txirri arrunta (Pluvialis apricaria)
 Urre txirri arrunta (Pluvialis apricaria)
 Urre txirri arrunta (Pluvialis apricaria)
Urre txirri arrunta (Pluvialis apricaria)
 Urre txirri arrunta (Pluvialis apricaria)
 Urre txirri arrunta (Pluvialis apricaria)
Ihi txoria (Cisticola juncidis)
Ihi txoria (Cisticola juncidis)
Ihi txoria (Cisticola juncidis)
Ihi txoria (Cisticola juncidis)
Ihi txoria (Cisticola juncidis)
 Ihi txoria (Cisticola juncidis)
Antzara (Ansser anser)
 Antzara (Ansser anser)
 Antzara (Ansser anser)
Lertxuntxo txikia (Egretta garcetta)
Ubarroi haundia (Phalacrocorax carbo)
Zozoa (Turdus merula)
Kardantxuloa (Carduelis carduelis)
Txepetxa (Troglodytes troglodytes)
Txepetxa (Troglodytes troglodytes)
Txepetxa (Troglodytes troglodytes)
Uroilanda (Troglodytes troglodytes)
Uroilanda (Troglodytes troglodytes)
Uroilanda (Troglodytes troglodytes)
Uroilanda (Troglodytes troglodytes)
Birigarroa ( Turdus Philomelos)
Basahatea (Anas platyrhynchos)
Basahatea (Anas platyrhynchos)
Basahatea (Anas platyrhynchos)
Txonta arrunta (Fringilla coelebs)
Txonta arrunta (Fringilla coelebs)
Txonta arrunta (Fringilla coelebs)
Txonta arrunta (Fringilla coelebs)
Amilotx urdina (Cyanister caeruleus)
Amilotx urdina (Cyanister caeruleus)
Txantxangorria (Erithacus rubecula)
Txorru arrunta (Chloris chloris)