2016(e)ko irailak 12, astelehena

Iñurritza biotopoa hegazti espezie askoren pausaleku ari da suertatzen

Urtero bezala udazkeneko hegazti pasearekin batera Iñurritza inguruan ere hegazti ugari ari da pausatzen egunotan. Hemendikan esker beroenak eman nahi dizkiogu Eneko Azkue Zarauztarrari eta bide batez Emilio Salvatierra, Bittor Mutiozabal edo Jose Maria Esparzari. Beste batzuren artean azken hauek dira Iñurritzako hegaztiak zenbatu eta ornitho.eus plataforman txukun txukun sailkatzen ari direnak. Iñurritza biotopoan zehar osatzen ari den hegazti zerrenda ez da makala. Aurten bakarrik zientoka hegazti izan dira bertan zenbatuak eta horietako batzuk, babes bereziko zerrenda gorrian sailkatuak daudenak ikusi dituzte, urte honetako hegazti zerrenda osoa ikusteko klikatu Hemen

Bittor Mutiozabalek egunotan Iñurritzan zehar hegaztiei ateratako argazki sorta

 Kuliska txikia (Actitis hypoleucos)
 Kuliska txikia (Actitis hypoleucos)
Kuliska txikia (Actitis hypoleucos)
 Txirri lodia (Calidris canutus)
Txirri lodia (Calidris canutus)
Txirri lodia (Calidris canutus)
Txirri kurlinta (Calidris ferruginea)
 Txirri kurlinta (Calidris ferruginea)
 Txirri kurlinta (Calidris ferruginea)
  Txirritxo haundia (Charadrius hiaticula)
Txirritxo haundiak (Charadrius hiaticula)
  Txirritxo haundia (Charadrius hiaticula)
 Txirritxo haundia (Charadrius hiaticula)
Txirri arunta (Calidris alpina)
Txirri arunta (Calidris alpina) Txirritxo haundia rekin (Charadrius hiaticula) batera
Txirri zuria (Calidris alba)
Antxeta mokogorria (Chroicocephalus ridibundus)
 Lertxuntxo txikia (Egretta garzeta)
 Lertxuntxo txikia (Egretta garzeta)
Enara azpizuria (Delichon urbica)
Isats gorria (Phoenicurus ochuros)
Zapelatza (Buteo buteo)
 Anax junius
Surf-lari batzuk lasai ederrean Iñurritza biotopoko babesgune barrutikan oinez. Denoi dagokigu Iñurritza biotopoa babestea bainan ingurunea zaintzea dagokien arduradunei bere zeregina ondo betetzea ere eskatzen diegu hemendik

2016(e)ko uztailak 23, larunbata

Administrazioak zaintzen al ditu Iñurritza biotopoko dunak?


Lore Salaberria Osak uztailaren 3an ateratako irudi honetan ikusten den bezala, jendea duna gainean eguzkia hartzen egoten da lasai ederrean.

Lehen ere Zarauzko eraikin gehienak zein malekoi, errepide eta abarrak dunaren zati haundienaren gainean eraikiak izan dira. Azken horiek dunak itsasoarekin duen oreka apurtzen dute, eta Zarautz osoan berezko duna zati txiki bakarra Iñurritza biotopokoa da. Duna beraz guztiok zaindu behar degun naturaren ondasuna denez Iñurritzako dunetara joaten geranean saia gaitezen dunak babesten; Markatutako bideetatik edo pasabide gainetik ibiltzen eta dunak finkatzen dituzten landareak ez zapaltzen. Eta bide batez, berriro horrelakorik gerta ez dadin, dagokion administrazioari ahal den azkarren neurriak hartzeko eskaera egin nahi diogu hemendik. Horrela, gure ondorengoek naturaz gozatu ahal izango dute, guk egun hauetan Iñurritza biotopoan atera berri ditugun beheko irudi hauekin egiten degun bezala. LAGUNDU DUNAK ZAINTZEN!!!!
Pieris napi
Pieris napi
 Polistes bischoffi

Bernagorri arrunta (Tringa totanus)

Kuliska txikia (Actitis hypoleucos)

Uroiloa (Gallinula chloropus)

Antxeta moko gorria (Chroicocephalus ridibundus)


Hanka horia (Larus michahellis)

Txolarrea (Passer domesticus)

Txolarrea (Passer domesticus)

Kardantxuloa (Carduelis carduelis)

 Sasi txori arrunta (Hypolais poliglota)

Txepetxa (Troglodytes troglodytes)

Birigarro arrunta (Turdus philomelos)

Txantxangorri (Erithacus rubecula) gaztea

Sorbeltz arrunta (Apus apus)

Sorbeltz arrunta (Apus apus)

Sorbeltz arrunta (Apus apus)

Sorbeltz arrunta (Apus apus)

Sorbeltz arrunta (Apus apus)

Sorbeltz arrunta (Apus apus)

Sorbeltz arrunta (Apus apus)

Hegabera (Vanellus vanellus)
Hegabera (Vanellus vanellus)
Hegabera (Vanellus vanellus)