Eskuineko hanka zisko eginda dauka gajoak.
Aurreko asteetan koartza zuri bikote bat ibilia Inurritzan, elkarri segika denbora guztian eta nahiko zalapartari. Haietako bat ote da? Hala bada, zer gertatu zaio lagunari? Eta galdera nagusia: nola demontre zauritu da hau? Bideoan ikusten ez bada ere, eskuineko hegoan ere bazuen zerbait, arraun-luma bat zintzilik zuen eta halako batean erori ere egin zitzaion. Baina orain ez du horretarako garaia; esango nuke zauri batek eraginda galdu duela.
Irudi gehiago:
Erreparatu zintzilik daukan lumari |