2014(e)ko iraila 20, larunbata

Hobeto zain dezagun Zarauzko Iñurritzako biotopoa

Zarauzko Arkamurka Natura-Elkartea eta Itsas Enara Ornitologia Elakrtea biziki interesaturik gaude Iñurritzako Biotopoan fauna eta florak beren garapenik ederrena lor dezaten. Gure bazkideek etengabe bisitatzen dute eremu hori eta ia beti tristezia eta amorruz itzultzen dira jende batengan sumatzen duten haiekiko errespetu eskasa eta Biotopoan indarrean dauden arauekiko inkunplimendu nabaria dela eta.

Iñurritzako biotopoa mehatxatutako landare eta basanimalien babes eremua da.


Inkunplimentuen artean aipatuko genituzke;
Pasieran dabilen jende txakurduna: txakurrak ez dituzte ondo gobernatzen; batzuek propio bidaltzen dituzte hegaztiengana; … HEMEN adibide gehiago.

Golf-jokalariak: Galdutako piloten bila etengabe dabiltza ezker aldean. HEMEN adibide gehiago. 

Azkenaldian paddeletan ere igotzen da jendea errekan gora marea gora denean. HEMEN adibide gehiago.


Dunen itsas aldean, hondartzan, jendea lasai eta inolako abisurik jaso gabe sartzen da sokaz mugaturik dagoen aldean ere. HEMEN adibide gehiago.

Golf-eremuaren barnean eta kanpoan dauden landare basatiak dauden zonak etengabe zapalduak dira Golf-larien artean.

 Bidea pantailatzen ari den arren, pasieran dabiltzanak buila eta zarata handia ateratzen dute, hegaztientzako bakea hautsiz. Beheko kanpinan musikaren bolumena neurriz gainekoa da sarritan. Basahateak (Anas platyrhynchos) zaratarekin izututa hegan.  

Ezker aldeko hondartzan jendea jolasean ibiltzen da, futbolean eta... arrantzaleak ere sartzen dira eremu babestura.


Egoera honen aurrean Arkamurka Natura-Elkarteak, bere iritzirako eskasa den zaintza azalduz, idatzi bana bidali die Zarauzko Udalari eta Gipuzkoako Foru-Aldundiari, bakoitzak berari dagokion guztia egin dezan eta biek elkarrekin koordina ditzaten zaintza-lan hauek. Hala ere, konturatzen gara jende askok ez dituela ezagutzen Biotopoan zer gauza dauden debekatuta. Horregatik 1997ko Eusko Jaurlaritzako 40/1997 dekretuan agertzen diren debekuak azaldu nahi ditugu hemen:
4.– Usos prohibidos.
a) La introducción de especies no autóctonas salvo lo especificado en apartado c) del punto 3 de este artículo.
b) Dar muerte, dañar, perturbar o inquietar a los animales silvestres, incluyendo su captura en vivo y la recolección de huevos y crías, así como alterar su reproducción.
c) Verter escombros, basuras, productos contaminantes sólidos y líquidos y cualquier actividad que suponga una alteración del hábitat, tanto desde tierra como desde el mar.
d) Aprovechamiento de yacimientos minerales y extracción de rocas, áridos, etc.
e) Encender fuego excepto en las edificaciones existentes.
f) La instalación de líneas de alta tensión.
g) Cualquier actividad que suponga la degradación de los suelos.
h) Toda acción edificatoria y constructiva, salvo, edificaciones de dominio público vinculados a los servicios marítimos, edificaciones de gestión del Biotopo Protegido y las construcciones e instalaciones vinculadas al entretenimiento y servicio de las obras públicas.
i) La realización de pintadas, señalizaciones, etc., salvo las necesarias para la gestión del Biotopo Protegido.
j) Alterar la calma con megáfonos, bocinas, aparatos de radio, etc.
k) La circulación con vehículos a motor excepto para las necesidades de gestión y de salvamento.
l) El paseo y estancia en la margen izquierda de la ría, entre el puente de la desembocadura y el puente de la carretera N-634, excepto las necesidades de gestión y salvamento y. los usos agrícolas autorizados, sólo hasta las parcelas.
m) Acampada
n) Todos los usos y actividades no especificados en el presente apartado que pongan en peligro la conservación de los elementos del medio natural del Biotopo Protegido. Este hecho se determinará mediante un informe respecto al uso o actividad que deberá emitir el Órgano Gestor del Biotopo Protegido.








2014(e)ko iraila 14, igandea

Gaur Mokozabalen bisita izan da Iñurritzan

Azkeneko egunetan bezala, hegazti ugari ari da bixitatzen Iñurritzako biotopoa eta gaur Mokozabalen (Platalea leucorodia txanda izan da. Hegazi hauen multzo haundienak Herbeheretako      (nederlanderaz Nederland) Wadden itsaso inguruan aurkitzen dira eta egunotan negua gainean dutela somatzean, Afrika mendebalean aurkitzen diren Banc d Arguin (Mauritania) eta Senegaleko delta kostara bidaia hasten dute negua igarotzeko. Nahiz eta Herbeheretan juntatu gehienak badira beste  hezegune batzuetan kumatzen diren banaka batzuk eta Iñurritzan gaur ikusitakoa Lac de Grand-Lieu-n (Loire Atlantique, F) aurtengo udaberrian eraztundutakoa da. Beheraldeko Bidaian Iñurritza biotopoa bezalako hezeguneak izaten dituzte gogoko, atsedena hartu, indarberritu eta berriro bidaiari jarraitzeko. Aipatu behar da, Iñurritza bisitatzera etortzen zaizkigun hegaztien artean interesgarrietakoa dugula hau, bioindikadore bezala ere erabili izan delako espezie hau, besteak beste hezegunearen kontserbazio kalitatea neurtzeko edo giza asalduren aurrean oso sentikorra delako. Mokozabalei buruzko informazio zabalagoa Hemen .
Atzoko blogeko sarreraren aritik, aipatu, hegazti hauek guziak oso sentikorrak direla giza molestien aurrean eta horregatik ezin dela Iñurritza biotopo barrura sartu, atzo norbait paddelean bazebilen gaur berriz golflariak pilota bila (behekaldean argazkia). Horrelakorik berriro ez dadin gertatu, dagokionari hal den azkarren neurriak hartzeko eskatzen diogu.
Argazki guziak Bittor Mutiozabalek ateratakoak dira.
Mokozabalak (Platalea leucorodia) Iñurritzan gaur goizean.
 Mokozabalak (Platalea leucorodia) Iñurritzan gaur goizean.
 Mokozabalak (Platalea leucorodia) Iñurritzan gaur goizean. Horietako Lac de Grand-Lieu-n (Loire Atlantique, F) aurtengo udaberrian eraztundutakoa da
3 Mokozabalal (Platalea leucorodia), horietako bat  Lac de Grand-Lieu-n (Loire Atlantique, F) aurtengo udaberrian eraztundutakoa da eta 2 Lertxuntxo txiki (Egreta garcetta) ondoan dituztela. Gaur goizean Iñurritzan.
 3 Mokozabalal (Platalea leucorodia) gaur goizean Iñurritzan. Lertxuntxo txiki 1(Egreta garcetta) ondoan duela.
  Mokozabalak (Platalea leucorodia) Iñurritzan gaur goizean.
  Mokozabalak (Platalea leucorodia) Iñurritzan gaur goizean.
  Mokozabalak (Platalea leucorodia) Iñurritzan gaur goizean.
  Mokozabalak (Platalea leucorodia) Iñurritzan gaur goizean.
 Nahiz eta jakin hesia ezin dutela pasa, Golflariak gaur ere pilota bila ikusi dira Iñurritza biotopo barruan. 

2014(e)ko iraila 13, larunbata

Iñurritzako biotopoan Paddel-ean ez ibiltzearen zergatia.

 Iñurritza biotopoaren bihotzera paddel-ean, Golfekoak pelota bila edo dena delako zereginetan ez sartzearen zergatia ulertzeko behekaldeko argazki sorta hau ikustearekin ulertzen da. Egun hauetan Iñurritza hegaztiz beteta aurkitzen da (EGUN HAUETAN ATERATAKO ARGAZKI SORTA HEMEN) eta behekaldeko argazkietan ikusten den adibideetan bezala, hegazti denak izutu eta hegan igesi joaten dira. Iñurritza biotopoa, errepide, hondartza, golf eta abarrez inguratua dago eta ondorioz hegaztiek lehendik ere gizakiekiko izugarrizko presioa jasaten dute, horregatik bake pixka bat bilatzen duten inguru txiki txiki hori bada ere, errespeta dezagun.
 Paddel-ean Iñurritza erdi erditikan gaur.
 Paddel-ean Iñurritza erdi erditikan gaur.
Basahateak (Anas platyrhynchos) izututa hegan igesi gaur.
Hegabera (Vanellus vanellus) izututa hegan igesi gaur.
Hegabera (Vanellus vanellus) izututa hegan igesi gaur.
 Lertxun hauskara (Ardea cinerea) izututa hegan igesi gaur.
 Lertxun hauskara (Ardea cinerea) izututa hegan igesi gaur.
 Ubarroi (Phalacrocorax carbo) batzuk ere pasa ziren hegan Iñurritza gainetik.
 Ubarroi (Phalacrocorax carbo) batzuk ere pasa ziren hegan Iñurritza gainetik.


-------------------------------------------------------------------------------
Addendum (Rafa Saiz Elizondok gehitua):

Badirudi paddeleroen artean modan jarri dela Inurritzara sartzea marea altu biziekin. Hara bestela:

Asteazkena, ‎2014.‎eko ‎iraila‎k ‎10, ‏‎18:35:42


Osteguna, ‎2014.‎eko ‎iraila‎k ‎11, ‏‎18:43:02


Ostirala, ‎2014.‎eko ‎iraila‎k ‎12, ‏‎19:13:28

Oro har, ezjakintasunagatik sartu dira bertara, eta gaztigatu ahala egten dute alde. Batzuetan, ordea, berandu samar, hegaztiak uxatu eta gero.

Uretatik datozelarik ez dute debekuaren ematen dieten kartelik aurkitzen- Lehorrekoak berriz ipintzea, bidenabar, ez legoke soberan.

Rafa

2014(e)ko iraila 12, ostirala

Egunotan hegazti ugari ikusteko aukera dago Iñurritzan

Ondorengo argazki sorta hontan egunotan Andoni Ruiz Etxeberriak, Rafa Saizek, Bittor Mutiozabal eta Koldo lizundiak Iñurritzako biotopoan atera dituzten argazki batzuk zintzilikatu dira. Egunotan eztei ondorengo bidaia luzean murgilduta dauden hegazti ugari ari dira pausatzen Iñurritzan, hori dela eta hegaztiak aurrez aurre ikusteko aukera paregabea eskaintzen digu inguruak.
Kuliska gorria (Limosa lapponica), Koldo Lizundiaren argazkia.
Kuliska gorria (Limosa lapponica), Bittor Mutiozabalen argazkia.
Kuliska gorria (Limosa lapponica), Bittor Mutiozabalen argazkia.
Kuliska gorria (Limosa lapponica), Bittor Mutiozabalen argazkia.
Bernagorri arrunta (Tringa totanus), Koldo Lizundiaren argazkia.
Bernagorri arrunt (Tringa totanus) gaztea, Bittor Mutiozabalen argazkia.
Borrokalaria (Philomachus pugnas), Rafa Saiz-en argazkia.
Borrokalaria (Philomachus pugnas), Koldo Lizundiaren argazkia.
Txirri lodia (Calidris canutus), Andoni Ruiz etxeberriaren argazkia.
Txirri arrunta (Calidris alpina), Koldo Lizundiaren argazkia.
Txirri arrunta (Calidris alpina), Andoni Ruiz Etxeberriaren argazkia.
Txirri arrunta (Calidris alpina), Bittor Mutiozabalen argazkia.
Txirri arruntak (Calidris alpina), Bittor Mutiozabalen argazkia.
Txirri arrunta (Calidris alpina), lumajea oso buztia duela. Bittor Mutiozabalen argazkia. 
Txirri arruntak (Calidris alpina), Bittor Mutiozabalen argazkia.
Txirri arrunta (Calidris alpina), Bittor Mutiozabalen argazkia.
Txirri grisa (Pluvialis squatarola), Koldo Lizundiaren argazkia.
Txirri grisa (Pluvialis squatarola), Bittor Mutiozabalen argazkia.
Txirri grisa (Pluvialis squatarola), Koldo Lizundiaren argazkia.
Txirri grisa (Pluvialis squatarola), Koldo Lizundiaren argazkia.
Txirri grisa (Pluvialis squatarola), Koldo Lizundiaren argazkia.
 Martin arrantzale (Alcedo Atthis) eme eta gaztea. Andoni Luis Etxeberriaren argazkia.
Martin arrantzale (Alcedo Atthis) eme eta gaztea. Andoni Luis Etxeberriaren argazkia.
Martin arrantzalea (Alcedo Atthis) Bittor Mutiozabalek ateratako argazkia.
 Martin arrantzalea (Alcedo Atthis) Bittor Mutiozabalek ateratako argazkia.
Martin arrantzalea (Alcedo Atthis) Bittor Mutiozabalek ateratako argazkia.
  Lertxuntxo txikia (Egretta garcetta) hanketako batean arazoren bat duela. Andoni Ruiz Etxeberriak ateratako argazkia.

 Lertxuntxo txikia (Egretta garcetta) Bittor Mutiozabalek ateratako argazkia.
Lertxuntxo txikia (Egretta garcetta) Bittor Mutiozabalek ateratako argazkia.
Lertxuntxo txikia (Egretta garcetta) Bittor Mutiozabalek ateratako argazkia.
Lertxun hauskara (Ardea cinerea) Bittor Mutiozabalek ateratako argazkia.
Lertxun hauskara (Ardea cinerea) Bittor Mutiozabalek ateratako argazkia.
Lertxun hauskara (Ardea cinerea) Bittor Mutiozabalek ateratako argazkia.
Lertxun gorria (Ardea cinerea) Rafa Saiz-ek ateratako argazkia.
Lertxun gorria (Ardea cinerea) Rafa Saiz-ek ateratako argazkia.
Txilinporta txikia (Tachyhuptus ruficollis) uretatik kanpo. Rafa Saiz-ek ateratako argazkia.
Euli txori beltza (Ficedula hypoleuca), Bittor Mutiozabalen argazkia.
Pitxartxar buru beltza (Saxicola torquata), Bittor Mutiozabalen argazkia.
Ihi txoriak (Cisticola juncidis), Koldo Lizundiaren argazkia.
Ihi txoriak (Cisticola juncidis), Koldo Lizundiaren argazkia.
Ihi txoria (Cisticola juncidis), Bittor Mutiozabalen argazkia.
Etxe txolarrea (Passer domesticus), Bittor Mutiozabalen argazkia.
Antxeta mokogorria (Chroicocephalus ridibundus), Bittor Mutiozabalen argazkia.
 Zozoa (Turdus merula), Bittor Mutiozabalen argazkia.