2013(e)ko azaroa 27, asteazkena

Pagoetarekin eta Arkamurkarekin Txingudira


Pagoeta mendizale elkartearen urteko azken irteera Arkamurka Natur Taldeak antolatzen du. Irteera honen helburua bikoitza da: batetik, betidanik bi elkarteen arteko loturak eta harremanak mantentzea, eta bestetik, naturaren ikuspegitik interesa duten inguruak bisitatzea.

TXINGUDI

Aurten Gipuzkoako kostaldean jarri dugu arreta, Txingudiko badian hain zuzen. Itsasotik eta lehorretik, Euskal Herriko Ipar eta Hego politikoa bereizi izan dituen muga-lerroan kokatuta dago natur balio handiko eremu hau. Gizakiak aspaldidanik eraldatu du, eta ondorioz, aspaldikoa da ere natur kontserbazionistek eremu honen alde egindako borroka.



2012. urtean hasita, TXINBADIA, Irungo Txingudiren eta Hendaiako Abbadiaren arteko mugaz gaindiko lankidetza-proiektua ari dira garatzen. Eremu horretako bioaniztasunaren galera geraraztea da helburua, eta horretarako, Bidasoako estuarioan dauden lehorreko eta itsasoko habitaten eta ekosistemen funtzionamendua modu jasangarrian kudeatzea da helburua.


JAITZUBIA
Ibilaldia Jaitzubiako hezegunean hasi genuen. Eremu honetan 70,4 Ha babestu dira, 25 Ha padura berreskuratuz. Eremuan zehar informazio-gunea, antzinako bunker batean behatokia eta 3 Km inguruko bidezidorra sortu dira inguruaz gozatzeko. 



Harearriaren gainean ameztiak, txilardiak eta sastrakadiak hazten dira Jaizkibelen.
 Eremu hau ezagunagoa da ikuspegi geologikotik eta itsastarretik, baina hegoaldetik ere ikusgarria da alturarekin irabazten den bista. Guadalupeko Ama bisitatuko genuen.


PLAIAUNDI
Handik, berriz, Txingudiko badiara jaitsi ginen, baina autobusez. Plaiaundiko parke ekologikora eraman gintuen autobusak. Plaiaundin 23,4 Ha babes bereziko gune bezala izendatuak daude. Hegazti migratzaileentzat duen garrantzia dela eta, nazioarteko RAMSAR hitzarmenean eta Natura 2000 sarean sartuta dago eremu hau aurreko mendetik. Aireportuaren eta Irun bezalako hirigune handiaren mugan, demasa izan da eremu hau zaindu eta berreskuratzeko egin den ahalegina. Egun ornitologoen artean ezaguna egin da, askotarikoak eta ugariak baitira urtero migrazio-garaian eremu hau bisitatzen duten hegaztiak. Baina, oraindik ere eremu honen natur kontserbazioaren aldeko kudeaketak hainbat buruhauste eragiten ditu.


Plaiaundin behatokietan egonalditxoak egin genituen, pazientziaz eta tramankuluak lagun, bertako hegaztiak gozatzeko parada ezin hobea probestu genuen. Eguerdian, bazkalorduan bukatu genuen bisita, ordurako hegaztiak ikusteaz aseta,eta gose pixkabatekin. 


                                           Irteeran ikusitako hegaztien zerrenda;


Klasifikazioa
Izena (Eus)
Izena (Es)
Izen zientifikoa
Anatidae
Beltxarga arrunta
Cisne vulgar
Cygnus olor
Antzarra hankagorriska
Ánsar común
Anser anser
Basahatea
Ánade azulón/real
Anas platyrhynchos
Ipar-ahatea
Ánade friso
Anas strepera
Ahate mokozabala
Cuchara común
Anas clypeata
Zerzeta arrunta
Cerceta común
Anas crecca
Ahate beltza
Negron comun
Melanitta nigra
Murgilari mottoduna
Porron moñudo
Aythya fuligula
Murgilari arrunta
Porrón europeo
Aythya ferina
Podicipedidae
Txilinporta txikia
Zampullín común/chico
Tachybaptus ruficollis
Murgil handia
Somormujo lavanco
Podiceps cristatus
Phalacrocoracidae
Ubarroi handia
Cormorán grande
Phalacrocorax carbo
Ardeidae
Lertxuntxo txikia
Garceta común
Egretta garzetta
Lertxuntxo handia
Garceta grande
Casmerodius albus
Lertxun hauskara
Garza real
Ardea cinerea
Threskiornithidae
Mokozabala
Espátula común
Platalea leucorodia
Accipitridae
Miru gorria
Milano real
Milvus milvus
Rallidae
Uroilo arrunta
Gallineta común
Gallinula chloropus
Kopetazuri arrunta
Focha común
Fulica atra
Recurvirostridae
Abozeta
Avoceta común
Recurvirostra avosetta
Charadriidae
Txirritxo txikia
Chorlitejo chico
Charadrius dubius
Txirritxo handia
Chorlitejo grande
Charadrius hiaticula
Txirri grisa
Chorlito gris
Pluvialis squatarola
Hegabera
Avefría europea
Vanellus vanellus
Scolopacidae
Harri-iraularia
Vuelvepiedras común
Arenaria interpres
Txirri arrunta
Correlimos común
Calidris alpina
Kuliska pikarta
Andarríos bastardo
Tringa glareola
Bernagorri arrunta
Archibebe común
Tringa totanus
Kuliska zuria
Archibebe claro
Tringa nebularia
Kuliska gorria
Aguja colipinta
Limosa japponica
Kurlinta bekainduna
Zarapito trinador
Numenius phaeopus
Kurlinta handia
Zarapito real
Numenius arquata
Istongor arrunta
Agachadiza común
Gallinago gallinago
Laridae
Antxeta mokogorria
Gaviota reidora
Chroicocephalus ridibundus
Kaio hankahori
Gaviota patiamarilla
Larus michaellis
Kaio beltza
Gavion
Larus marinus
Columbidae
Haitz-uso
Paloma bravía
Columba livia
Usapal turkiarra
Tórtola turca
Streptopelia decaocto
Alcedinidae
Martin arrantzalea
Matín pescador común
Alcedo atthis
Hirundinidae
Haitz-enara
Avión roquero
Ptyonoprogne rupestris
Motacillidae
Negu-txirta
Bisbita común/pratense
Anthus pratensis
Buztanikara zuria
Lavandera blanca
Motacilla alba
Buztanikara horia
Lavandera cascadeña
Motacilla cinerea
Turdidae
Txantxangorria
Petirrojo europeo
Erithacus rubecula
Buztangorri iluna
Colirrojo tizón
Phoenicurus ochruros
Zozoa
Mirlo común
Turdus merula
Cettiidae
Errekatxindorra
Cetia ruiseñor
Cettia cetti
Phylloscopidae
Txio arrunta
Mosquitero común
Phylloscopus collybita
Troglodytidae
Txepetxa
Chochín común
Troglodytes troglodytes
Paridae
Kaskabeltz handia
Carbonero común
Parus major
Certhiidae
Gerri-txori arrunta
Agateador europeo
Certhia brachydactyla
Corvidae
Mika
Urraca
Pica pica
Bele-beltza
Corneja negra
Corvus corone
Belea/Erroia
Cuervo
Corvus corax
Passeridae
Etxe-txolarrea
Gorrión común
Passer domesticus
Fringillidae
Txonta arrunta
Pinzón común
Fringilla coelebs
Kardantxuloa/Karnaba
Jilguero europeo
Carduelis carduelis
Tarina
Lúgano
Carduelis spinus



2013(e)ko azaroa 26, asteartea

Zarauzko uholdeen aurka

El Diario Vascotik dator notizia, euria izan dela jenioz bizia. Gogoratzera goaz askok ikusia, ur putzu bihurtuta  lautada guzia. Bertsotan esan liteke, koplatan ere bai, eta ez da izango aldizkako gertaera hauek prosa soilean ez ditugulako azaldu, behin eta berriz, azken hamarkadatan. Zarautzen euriteak marea goian denean gertatzen direnean, urak gainez egiten du herriko hainbat lekutan, kalteak sortuz.  Azkenengo aldiz aurreko astean gertatu da, egunkari horretan esaten den bezala, Astin ez ezik, herriko hainbat lekutan, eta nola ez, Ventas inguruan, estoldetatik eta “erreketatik” atera zen ura azpiegiturak gaindituta.

                       Meaga auzotik itsasora doan ubideari datorkion ura ezin bideratuz.    

Harritu daiteke bertako zein auzoko jendea Zarautzen uholdeak nolatan gerta daitezkeen entzunda. Beti izan ditu Zarautzek uholdeak, Zarautzek bai baititu berezko arriskuak, itsas mailan, eta beherago ere, dauden eremuak, ur-kanalizazio traketsak, eta Europak jakin arazita ere, kontuan hartzen ez dituen uholde-arriskurako irizpideak.

Arkamurka Natur Taldeak behin eta berriro errepikatu du Erriberetako Parkea izan daitekeela arrisku hauek gutxitzeko irtenbidea. Ihidieta (Irita) eta Astin daukagu urari bere lekua hartzen uzteko aukera paregabea, bide batez, herriko atze aldea urperatzeko arriskua gutxituz.


ihidietan daukagu urari bere lekua hartzen uzteko aukera paregabea.


Ez dago urrutira joan beharrik uholdeen aurka hezeguneek joka dezaketen papera ikusteko. Gasteizen Salburua parkea sortu zuten ibaiek harantza gainez egin eta alde zaharrean uholderik izan ez zedin. Arrakasta itzela izan du. Iñurritza errekaren eskuineko pareta kendu eta Ihidieta eta Asti urak hartzeko prestatuta, gauza bera lor daiteke. Aspaldikoa da aukera hori aztertzeko egindako plana. Zeren zain daude gauzatzeko? Benetako txikizioa gertatu zain?


           Asti (Sakeletxen) da urari bere lekua egingo lioken beste inguru paregabea.

Bi proiektu lortuko lirateke Erriberetako Parkea ganoraz eginda, bata, parke naturalizatu eder batez Zarauzko hiria errematatzea, eta, bestetik, uholdeak konpontzea. Baina, agian, inozook, poligono industrial berri bat nahiago dugu Ihidietan, okerbidetik jarraituz.
Kurriloek gogorarazi digute negua etortzear dagoela, baina Euskal Herriko bertso txapelketa ez bezala, euriteak urtaro guztietan eta urtero gerta litezke gurean. Diotenez, gainera, itsasoaren maila gora omen dator pixkana-pixkana.


Zarauzko Arkamurka Natur Elkartea

2013(e)ko azaroa 24, igandea

Antzarrak Zarautz aldean

Azken egun hauetako ekaitz giroari aurre eginez antzar ugari pasa da egunotan Zarauzko zeruan barrena. Egunean zehar zein gaueko ordu txikietan bainan beti ere hegoalderako norabidean negua iberiar penintsulan igarotzera. Zamora, Palencia, Huelva e.a.eko soroak dituzte gogoko belarjale hauek eta millaka alez osatutako taldeak osatzen dituzte bertan. Egunean zehar larrean ibiltzen badira ere, gaua pasatzeko inguru horietan dauden laku edo aintzirak baliatzen dituzte atsedena hartzeko.



Hala ere badira bakan batzuk bidean geratzen direnak eta aste hontan zehar Iñurritza aldean antzar bat ikusi den bezala argazkiko beste hau gaur goizean Koldo Lizundiak ikusi du Getaria aldean. Iñurritzan azken urteotan beti geratzen zaigu antzar aleren bat negua igarotzen. 



2013(e)ko azaroa 23, larunbata

Antzara eta aliota txikia*

---(*): Ikus beheko iruzkina.---

Koldo Lizundiak emandako datu eta irudiak:
Azaroaren 22an, ostirala, antzara hankagorrizta bat arratsaldean Inurritzan:





Goizean, berriz, Getarian, portu kanpoan, aliota txiki eder hau:






2013(e)ko azaroa 22, ostirala

Gorka Ocio hizlari Zarautzen azaroaren 28an

Bizkaiko Itsasoko zetazeoen berri ematen urte luzeak daramatzan eta Europa mailako jakitunik handienetako bat dugun santurtziar hau, Gorka Ocio, Zarautzen izango dugu datorren ostegunean, itsasoko altxor hauei buruz mintzatzeko.

Orain hilabete Arkamurkako Zarauztar batzuk bale haundi bat aurrean degula.

Munduko ia itsaso guztietan barrena nabigatu izan da Gorka, lanean eta bestela, arrantzan zein arrantza-inspektore gisa, eta munduan diren itsas arrain, hegazti, ugaztun eta zernahi animalia ezagutzen ditu. Sekulako eskarmentua du, gainera, horien guztien berri ematen, hitzaldietan, irratsaioetan eta aldizkarietan, eta nola ez, internet bidez.




Itsasorako irteerak antolatzen ere urteetako eskarmentua du Gorkak, eta milaka lagunek berari zor diote balea eta izurdeekiko kontaktua izatearen lehen esperientzia, zirraragarria beti.

Hitzaldia Arkamurka Natur Elkartearen egoitzan izango da, esan bezala, hilaren 28an, osteguna, arratsaldeko 20:15etan.





2013(e)ko azaroa 19, asteartea

Koartza zuri herrena

Azaroaren16an, larunbata, bideotxo hau egin nion padurako errekasto batean zersuman zebilen koartza zuri honi. Hasieran, geldi-geldirik zegoela, ez nion igerri, baina mugitzen hasi orduko erakutsi zuen zer egoeratan zegoen.

video

Eskuineko hanka zisko eginda dauka gajoak.

Aurreko asteetan koartza zuri bikote bat ibilia Inurritzan, elkarri segika denbora guztian eta nahiko zalapartari. Haietako bat ote da? Hala bada, zer gertatu zaio lagunari? Eta galdera nagusia: nola demontre zauritu da hau? Bideoan ikusten ez bada ere, eskuineko hegoan ere bazuen zerbait, arraun-luma bat zintzilik zuen eta halako batean erori ere egin zitzaion. Baina orain ez du horretarako garaia; esango nuke zauri batek eraginda galdu duela.

Irudi gehiago:

video

Erreparatu zintzilik daukan lumari


2013(e)ko azaroa 1, ostirala

Iñurritza Ihidieta eta Astiko hegaztien zerrenda osoa


Iñurritzako hegaztien zerrendaren sinboloak
R- egoiliarra, urte osoan agertzen dena
r-  egoiliarra baina kopuru txikietan edota lokalizatuak
E- Udatiarra; Udaberrian edo udaran agertzen dena
e- Udatiarra; baina kopuru txikietan
I- Negutiarra, udazkenean eta neguan zehar agertzen dena
i- Negutiarra, baina kopuru txikietan edo irregularki
P- Pasan; migrazio garaietan agertzen dena
p- Pasan; baina kopuru txikietan
A- Akzidentala
? Espeziearen estatusaren informazio falta,

Mehatxatutako hegaztien euskal katalogoa
E- Iraungipen arriskuan
V- Ahula
R-Bakana
I - Zehaztu gabea
K- Behar haina ezagutzen ez dena
O- Arriskutik kanpo
NA-Mehatxurik gabekoa

* Zita berriak
espeziea               izena euskeraz               izena erderaz                   sinboloak








GAVIIDAE
Gavia immer Aliota haundia Colimbo grande NA NA
Gavia stellata Aliota txikia Colimbo chico NA NA
ANATIDAE
Cygnus olor Beltxarga Cisne vulgar PI NA
Anser albifrons Antzara muturzuria Ánsar careto A R
Anser anser Antzara hankagorrizta Ánsar Común Pi NA
Branta bernicla Branta burubeltza Barnacla carinegra A NA
Anas penelope Ahate txistularia Silbón Europeo Pi NA
Anas crecca Zertzeta arrunta Cerceta Común PI NA
Anas platyrhynchos Basahatea Ánade Azulón R NA
Ansar strepera Ipar ahate Anade friso PI NA
Aythya ferina Murgilari arrunta Porron Europeo pi NA
Aythya nyroca Murgilari arrea Porrón pardo p V
Pocideps cristatus Murgilari haundia Somormujo lavanco pi NA
Anas querqueluda Uda zertzeta Cerceta carretona p NA
Anas acuta Ahate buztanluzea Anade rabudo PI NA
Tadorna tadorna Paita arrunta Tarro blanco pi NA
Anas clypeata Ahate mokozabala Cuchara Común Pi NA
Somateria mollissima Eider arrunta Eider Común i NA
Melanitta nigra Ahatebeltz arrunta Negrón Común P NA
Mergus serrator Zerra ertaina Serreta Mediana i NA
PODICEPEDIDAE
Podiceps cristatus Murgil handia Somormujo lavanco ri NA
Tachyuptus ruficulus Txilinporta txikia Zampullin comun R NA
PHASIANINAE
Caturnis caturnis Galeperra Codorniz E NA
Alectoris rufa Eper gorria Perdiz roja p NA
PROCELLARIDAE
Fulmarus glacialis Fulmar Fulmar P NA
Puffinus mauretanicus Gabai balearra Pardela balear P V
Puffinus gravis Gabai haundi Pardela capirotada P NA
HYDROBATIDAE
Hydrobates pelagicus Ekaitz-txori txikia Paíño Europeo R R
Oceanodroma leucorhoa Ekaitz-txori handia Paíño Boreal P NA
SULIDAE
Morus bassanus Zanga Alcatraz Atlántico Pi NA
PHALACROCORACIIDAE
Phalacrocorax carbo Ubarroi handia Cormorán Grande I NA
Phalacrocorax aristotelis Ubarroi mottoduna Cormorán Moñudo r R
ARDEIDAE
Ixobrichus minutus Amiltxori txikia Avetorillo común p R
Nycticorax nycticorax Amiltxori arrunta Martinete común P R
Ardeola ralloides Lertxuntxo karramarrozale Garcilla cangrejera A IE
Bubulcus ibis Lertxuntxo itzaina Garcilla Bueyera A NA
Egretta garcetta Lertxuntxo txikia Garceta Común PI NA
Egretta alba Lertxuntxo handia Garceta Grande A NA
Ardea purpurea Lertxun gorria Garza Imperial PI NA
Ardea cinerea Lertxun hauskara Garza Real PI NA
CICONIDAE
Ciconia ciconia Amiamoko zuria Cigüeña blanca V R
Ciconia nigra Amiamoko beltza Cigüeña negra p R
THRESKIORNITHIDAE
Platalea leucorodia Mokozabala Espátula Común P V
ACCIPITRIDAE
Gyps fulvus Sai arrea Buitre leonado R O
Milvus migrans Miru beltza Milano Negro E NA
Milvus milvus Miru gorria Milano Real P V
Circus cyaneus Mirotz zuria Aguilucho Pálido E IE
Accipiter gentilis Aztorea Azor R IE
Accipiter nisus Gabiraia Gavilán Común R IE
Buteo buteo Zapelatz arrunta Busardo Ratonero R NA
Circaetus gallicus Arrano sugejalea Culebrera europea NA R
Circus aeruginosus Zingira-mirotza Aguilucho lagunero occidental V R
Pernis apivorus Arrano liztorjalea Abejero europeo P NA
Hieraaetus pennatus Arrano txikia Aguililla Calzada E R
PANDIONIDAE
Pandion haliaetus Arrano arrantzalea Águila Pescadora p R
FALCONIDAE
Falco tinnunculus Belatz gorria Cernícalo Vulgar R NA
Falco columbarius Belatz txikia Esmerejón i R
Falco subbuteo Zuhaitz-belatza Alcotán Europeo E R
Falco peregrinus Belatz handia Halcón Peregrino R R
RALLIDAE
Rallus aquaticus Uroilanda handia Rascón Europeo R R
Porzana pusilla Uroilanda txikia Polluela chica P IE
Porzana porzana Uroilanda pikarta Polluela pintoja P IE
Fulica cristata Kopetazuria Focha comun r NA
Gallinula chloropus Uroiloa Gallineta Común R NA
GRUIDAE
Grus grus Kurrilo arrunta Grulla Común P IE
OTIDIDAE
Tetras tetras Basoilo txiki Sison p I
RECURVIROSTRIDAE
Himantopus himantopus Zankaluzea Cigüeñuela Común P IE
Haematopus ostralegus Itsas mika Ostrero euroasiatico e NA
Recurvirostra avosetta Abozeta Avoceta Común P NA
BURHINIDAE
Burhinus oedicnemus Atalarra Alcaraván Común P IE
CHARADRIIDAE
Charadrius dubius Txirritxo txikia Chorlitejo Chico e V
Charadrius hiaticula Txirritxo handia Chorlitejo Grande Pi NA
Charadrius alexandrinus Txirritxo hankabeltza Chorlitejo patinegro p R
Pluvialis apricaria Urre-txirri arrunta Chorlito Dorado Europeo Pi NA
Pluvialis squatarola Txirri grisa Chorlito Gris Pi NA
Vanellus vanellus Hegabera Avefría Europea PI NA
SCOLOPACIDAE
Calidris canutus Txirri lodia Correlimos Gordo p NA
Calidris alba Txirri zuria Correlimos Tridáctilo p NA
Calidris minuta Txirri txikia Correlimos menudo p NA
Calidris ferruginea Txirri kurlinta Correlimos zarapitín p NA
Calidris maritima Txirri iluna Correlimos Oscuro i NA
Calidris alpina Txirri arrunta Correlimos Común PI R
Philomachus pugnax Borrokalaria Combatiente p NA
Scolopax rusticola Oilagorra Chocha perdiz Pi NA
Gallinago gallinago Istingor arrunta Agachadiza Común Pi NA
Limosa limosa Kuliska buztanbeltza Aguja Colinegra p NA
Limosa lapponica Kuliska gorria Aguja Colipinta Pi NA
Numenius phaeopus Kurlinta bekainduna Zarapito Trinador P NA
Numenius arquata Kurlinta handia Zarapito Real PI NA
Tringa erythropus Bernagorri iluna Archibebe oscuro p NA
Tringa totanus Bernagorri arrunta Archibebe Común P NA
Tringa nebularia Kuliska zuria Archibebe Claro P NA
Tringa ochropus Kuliska iluna Andarríos Grande P NA
Tringa glareola Kuliska pikarta Andarríos bastardo p NA
Phalaropus fulicarius Mendebal-txori mokolodi Falaropo picogrueso p NA
Actitis hypoleucos Kuliska Txikia Andarríos Chico R R
Arenaria interpres Harri-iraularia Vuelvepiedras Común Pi NA
STERCORADIDAE
Stercorarius longicaudus Marikoi isats luzea Págalo rabero p NA
Stercorarius skua Mrikoi haundia Pagalo grande Pi NA
LARIIDAE
Larus canus Kaio mokohori Gaviota cana Pi NA
Larus melanocephalus Antxeta burubeltza Gaviota Cabecinegra PI NA
Hydrocaloeus minutus Antxeta txiki Gaviota enana p NA
Larus sabini Sabine antxeta Gaviota de Sabine p NA
Chroicocephalus ridibundus Antxeta mokogorria Gaviota Reidora R NA
Larus delawarensis Delaware kaioa Gaviota de Delaware A NA
Larus fuscus Kaio iluna Gaviota Sombría R IE
Larus argentatus Kaio hauskara Gaviota Argéntea i NA
Larus hyperboreus Ipar kaioa Gaviota hiperbóreo A NA
Larus michahellis Kaio hankahoria Gaviota Patiamarilla R NA
Larus marinus Kaio beltza Gavión Atlántico r NA
Rissa tridactyla Antxeta hankabeltza Gaviota Tridáctila Pi NA
STERNIDAE
Sterna hirundo Txenada arrunt Charrán Comun p NA
Sterna albifons Txenada txikia Charráncito común p NA
Sterna sandvicensis Txenada hankabeltza Charrán Patinegro Pi NA
ALCIDAE
Alca torda Pottorroa Alca comun PI NA
Uria aalge Martina Arao Común PI NA
Fratercula arctica Lanperna-musua Frailecillo Atlántico p NA
COLUMBIDAE
Columba oenas Txoloma Paloma zurita I NA
Columba livia Haitz-usoa Paloma bravía p? NA
Columba palumbus Pagausoa Paloma Torcaz P NA
Streptopelia decaocto Usapal turkiarra Tórtola Turca R NA
Streptopelia turtur Usapala Tórtola Europea ep NA
CUCULIDAE
Cuculus canorus Kuku arrunta Cuco comun E NA
TYTONIDAE
Tyto alba Hontza zuria Lechuza Común R NA
STRIGIDAE
Athene noctua Mozoloa Mochuelo Europeo R NA
Asio flammeus Zingira-hontza Búho Campestre p R
Asio atis Hontz ertaina Buho chico ri? NA
Otus scops Apo hontza Autillo europeo E NA
Strix aluco Urubia Cárabo Común R NA
CAPRIMULGIDAE
Caprimulgus europaeus Zata Chotacabras Europeo E IE
APODIDAE
Apus apus Sorbeltz arrunta Vencejo Común E NA
ALCEDINIDAE
Alcedo atthis Martin arrantzalea Martín Pescador R IE
UPUPIDAE
Upupa epops Argi-oilarra Abubilla eP V
PICIDAE
Jynx torquilla Lepitzulia Torcecuello E IE
Dendrocopos minor Okil txikia Pico menor R I
Dendrocopos major Okil handia Pico picapinos R NA
Picus viridis Okil berdea Pito Real R NA
ALAUDIDAE
Alauda arvensis Hegatxabal arrunta Alondra Común eP NA
HIRUNDINIDAE
Riparia riparia Uhalde-enara Avión Zapador eP V
Ptyonoprogne fuligula Ekaitz txoria Avión roquero p NA
Hirundo rustica Enara arrunta Golondrina Común E NA
Delichon urbicum Enara azpizuria Avión Común E NA
MOTACILLIDAE
Anthus trivialis Uda-txirta Bisbita Arbóreo E NA
Anthus pratensis Negu-txirta Bisbita Pratense I NA
*Anthus espinoleta Mendi txirta, Bisbita alpino
Anthus petrosus
Itsas txirta Bisbita Costero i NA
Motacilla flava Larre-buztanikara Lavandera Boyera P NA
Motacilla cinerea Buztanikara horia Lavandera Cascadeña R NA
Motacilla alba Buztanikara zuria Lavandera Blanca R NA
TROGLODYTIDAE
Troglodytes troglodytes Txepetxa Chochín Común R NA
PRUNELLIDAE
Prunella modularis Tuntun arrunta Acentor Común R NA
TURDIDAE
Erithacus rubecula Txantxangorria Petirrojo Europeo R NA
Luscinia megarhynchos Urretxindorra Ruiseñor Común P NA
Luscinia svecica Paparrurdina Ruiseñor Pechiazul P NA
Phoenicurus ochruros Buztangorri iluna Colirrojo Tizón R NA
Phoenicurus phoenicurus Buztangorri argia Colirrojo Real P V
Saxicola rubetra Pitxartxar nabarra Tarabilla Norteña P IE
Saxicola torquatus Pitxartxar burubeltza Tarabilla Común R NA
Turdus pilaris Durdula Zorzal real Pi NA
Oenanthe oenanthe Buztanzuri arrunta Collalba Gris EP NA
Turdus merula Zozo arrunta Mirlo Común R NA
Turdus philomelos Birigarro arrunta Zorzal Común R NA
Turdus iliacus Birigarro txikia Zorzal Alirrojo PI NA
Monticola solitarius Harkaitz zozo urdina Roquero solitarius PI NA
SYLVIIDAE
Cettia cetti Errekatxindorra Cetia Ruiseñor R NA
Cisticola juncidis Ihi-txoria Cistícola Buitrón R NA
Locustella naevia Benarriz nabarra Buscarla Pintoja E NA
Locustella luscinioides Benarriz gorrizta Buscarla unicolor p PE
Acrocephalus paludicola Ur-benarriza Carricerín cejudo p IE
Acrocephalus schoenobaenus Benarriz arrunta Carricerín Común P PE
Acrocephalus scirpaceus Lezkari arrunta Carricero Común eP R
Acrocephalus arundinaceus Lezkari karratxina Carricero Tordal eP R
Hippolais polyglotta Sasi-Txori arrunta Zarcero Políglota E NA
Sylvia melanocephala Txinbo burubeltz Curruca Cabecinegra R NA
Sylvia undata Etze-txinboa Curruca Rabilarga R NA
Sylvia cantillans Ezkai-txinboa Curruca carrasqueña e NA
Sylvia communis Sasi-txinboa Curruca Zarcera E NA
Sylvia borin Baso-txinboa Curruca mosquitera E NA
Sylvia atricapilla Txinbo kaskabeltza Curruca Capirotada R NA
Phylloscopus ibericus Txio iberiarra Mosquitero Ibérico E? NA
Phylloscopus bilistado Txio marrabikoa Mosquitero bilistado i NA
Phylloscopus bonelli Txio lepazuria Mosquitero papialbo e NA
Phylloscopus collybita Txio arrunta Mosquitero Común R? NA
Phylloscopus trochilus Txio horia Mosquitero Musical P R
Regulus regulus Mendi-erregetxoa Reyezuelo sencillo i NA
Regulus ignicapilla Erregetxo bekainzuria Reyezuelo Listado R NA
MUSCICAPIDAE
Muscicapa striata Euli-txori grisa Papamoscas Gris E NA
Ficedula hypoleuca Euli-txori beltza Papamoscas Cerrojillo eP R
AEGITHALIDAE
Aegithalos caudatus Buztanluzea Mito R NA
PARIDAE
Lophopanes cristatus Amilotx mottodun Herrerillo Caputxino R NA
Periparus ater Pinu-kaskabeltza Carbonero garrapinos R NA
Cyanistes caeruleus Amilotx urdina Herrerillo Común R NA
Parus major Kaskabeltz handia Carbonero Común R NA
SITTIDAE
Sitta europaea Garrapoa Trepador Azul R NA
CERTHIIDAE
Certhia brachydactyla Gerri-txori arrunta Agateador Común R NA
REMIZIDAE
Remiz pendulinus Dilindaria Pájaro Moscón pi IE
LANIIDAE
Lanius collurio Antzandobi arrunta Alcaudón Dorsirrojo E NA
Lanius senator Antzandobi kaskagorria Alcaudón Común e V
CORVIDAE
Garrulus glandarius Eskinosoa Arrendajo R NA
Pica pica Mika Urraca R NA
Pyrrhocorax pyrrhocorax Belatxinga mokogorria Chova piquirroja r NA
Corvus corone Belabeltza Corneja Común R NA
Corvus corax Erroia Cuervo R IE
STURNIDAE
Sturnus vulgaris Araba zozo pikarta Estornino Pinto R NA
PASSERIDAE
Passer domesticus Etxe-txolarrea Gorrión Común R NA
Passer montanus Landa-txolarrea Gorrión Molinero R NA
FRINGILLIDAE
Fringilla coelebs Txonta arrunta Pinzón Vulgar R NA
Fringilla montifringilla Negu-txonta Pinzón Real Pi NA
Bucanates githagineus Ego gailupa Camachuelo trompetero A NA
Serinus canaria Kanarioa Canario comun A NA
Serinus serinus Txirriskil arrunta Verdecillo E NA
Carduelis chloris Txorru arrunta Verderón Común R NA
Carduelis carduelis Karnaba Jilguero R NA
Carduelis spinus Tarina Lúgano P IE
Carduelis cannabina Txoka arrunta Pardillo Común R NA
Pyrrhula pyrrhula Gailupa Camachuelo Común R NA
EMBERIZIDAE
Emberiza citrinella Berdantza horia Escribano Cerillo R NA
Emberiza cirlus Hesi-berdantza Escribano Soteño r NA
Emberiza calandra Gari berdantza EscribanoTrigero R NA
Emberiza cia Mendi berdantza Escribano Montesino r NA
Emberiza schoeniclus Zingira-berdantza Escribano Palustre i R
ESTRILDIDAE
Estrilda astrild Estrilda arrunta Estrilda comun ?