2014(e)ko martxoa 29, larunbata

Lertxuntxo itzainak Iñurritzan

 Lertxuntxo txikiak (Efretta garzetta) ia egunero ikusten ditugu Iñurritzan bainan Lertxuntxo Itzainak (Bubulus ibis) Iñurritzan ikusterik neri behin ere ez zait tokatu oraindik, nahiz eta ordu ugari igaro bertan, Gainera eztei aurreko lumaje eder horrekin oso politak daude. Afrika, Europa eta Asiako zenbait eskualdetan bizi izan da orain gutxi arte Ardeide familiako hegazti hau eta orain berriz azkeneko urteetan gure ingurura ederki ari da egokitzen. Iparraldean ale ugari daude dagoeneko eta Kantauri ixuri alde denean ere bai, beti ere larre edo soroetan ganaduaren inguruan ibiltzea dute gustoko, bertan bilatzen dituzten xixare xamorro eta abarrez elikatzen direlako. Lotarako berriz, normalean zuhaitzetara jotzen dute, elkarrekin hegazti multzo haundiak osatuz eta Iñurritza bezalako hezeguneak ere oso gogoko dituzte batez ere atzeden hartzeko, horrelako inguruetan babes haundia bilatzen dutelako eta ondorioz lasaitasuna ere bai.

Gaur Iñurritzan ateratako argazki eder hauek Koldo Lizundiak ateratakoak dira,


Txirri arruntak ere oso gogoko dituzte Iñurritza bezalako hezeguneak

2014(e)ko martxoa 28, ostirala

Ostiral arratsalde lasaia

Gaur ostirala banuen tartetxo bat Inurritzan emateko, eta haraxe joan naiz kamararekin.

Txirritxo txikiak han zebiltzan nabarmen, elkarri segika, zalapartari eta deigarri. Baina inoiz jan ere egiten zuten, eta orduan haien teknika bitxia erakusten zuten. Gizakiok joera dugu pentsatzeko gure asmakizun modernoak geureak ditugula. Ja! Hegazkinak, elektrizitatea, iparrorratza, nabigazioa, erreakzio-motoreak, surfa, ekolokazioa... eta beste milaka teknika batzuk duela milioika urte existitzen dira naturan. Txirritxoaren kasuan, uhin sismikoen bidezko georradarra. Ikusi bestela bideotxo hau:

video


Aurrena, hankaren bidez dardara eragin substratuan, gero oihartzuna hauteman eta harrapakina lokalizatu. Hurrena, hartu eta irentsi!


Txirritxoez gain, ohiko koartza zuria zegoen, bai eta paparudin dezente ere; hura ikusgarri, azken horiek, berriz, zuhurrak.



video

 Gainerakoan, nahiko entretenigarria; basahateak, ttibibiak, uroiloak, txori txikiak (karnabak, zozoak, buztanikarak, txantxangorriak, txisrriskilak, txorruak...)





Baina dena ezin ona izan, eta Alba izeneko setter irlandar ehiza-txakur batek jabeari ihes egin eta koartzari eta harrapatzen zuen orori jazarri zaio. Ia ordu erdiz aritu da padura osoan korrikan, gora eta behera, hegaztien atzetik, ertz batetik bestera pasatzen eta jabeari jaramonik egin gabe.

2014(e)ko martxoa 24, astelehena

Iñurritza biotopoa garbitzen auzolanean

Azken boladan izan ditugun ekaitz bortitzen ondorioz Iñurritza ingurua zaborrez bete zela ikusiaz Arkamurkatikan ingurua garbitzeko deialdi bat egin zen. Auzolanera bertaratu diren kideen artean Arkamurkako taldekideez gain besteak beste zera izan ziren San Pelaioko auzotarrak, Aranzadikoak, Itsas enara elkartekoak, Zarauzko auzolan elkartekoak, Zarautzen bizi den Txiletar bat eta aldundiko ingurumen teknikaria. Goizeko 9:00 retan hasi eta eguerdiko 13;00 bitartean 4 karro zabor eta 50 zabor poltsa inguru bete ziren. Garbitutako zaborren artean batez ere plastikozko, boteilak, tuboak, mahaiak, kaxak eta abar luze bat jaso zen bainan lan gehiena eman zuena poliesterra izan zen zeren oso zabalduta eta zati oso txikietan barreiatuta dagoelako. Ahal zen guzia jaso zen arren aurrerantzerako makinak sartu beharko direla aurreikusten da zeren zabor pillaketa haundiak daude gune batzuetan eta giza baliabideekin bakarrik ezinezkoa egiten da dena jasotzea.








2014(e)ko martxoa 21, ostirala

Udaberria bizi bizi dago Iñurritzan

Hegaztiak non nahi dabiltza ixildu ere egin gabe kantari eta beste alde batetik hegoaldetikan iristen ari zaizkigun bixitari berriak ere baditugu. 
Behekaldean Bittor, Koldo eta Asierrek egun hauetan ateratako argazki batzuk dituzue ikusgai.
Beheko argazkian duzuen Txinbo burubeltza (Sylvia melanocephala) orain dela hiru edo 4 urte ikusi genuen lehen biziko aldiz Iñurritzan. Orain dela 10 bat urte Gipuzkoa osoko lehen alea Aitor Leiza talde kideak ikusi zuen Mutrikuko Arno mendi inguruetan. Aipatu behar da orain artean mediterraneoko klimara egokituta izan den hegazti bat izan dela eta azken urteetan Ebro bailara jarraituaz pixkanaka iparralderago ikusten ari gera. Azken urteetan neguak ez dira lehen bezain hotzak izaten ari hemen eta horregatik gure kostaldean ederki irauten du neguan, azkenaldian -aurtengo negua kasu- ez bait da apenaz izozterik izaten ari hemen. Ez da migratzailea eta urte osoa irauten du gure artean. Udaberrian ote edo sasi tartetikan irten eta adar puntetan kantari hasten delarik errazagoa da bera ikustea.
Koldo Lizundiaren argazkia
Bernagorriak (Tringa totanus) ere aste hontan iritxi zaizkigu lehen aldiz, denera 6 zenbatu nituen atzo
Bittor Mutiozabalen argazkia
Bittor Mutiozabalen argazkia
Bittor Mutiozabalen argazkia
Koldo Lizundiaren argazkia
Asier Aldalurren argazkia
Asier Aldalurren argazkia




Txirri arrunt (Calidris alpina) hau ere atzo ikusi nuen lehen aldiz Iñurritzan
Asier Aldalurren argazkiak

Txirritxo txikiak (Charadrius dubius) non nahi ikusten dira
Asier Aldalurren argazkia

Beheko bi argazki hauek oso polita dira, Lertxuntxo txikia (Egreta garcetta) aingira bat arrantzatzen lehen bizi eta bere moko bueltan biribilduta duelarik ondoren

Bittor Mutiozabalen argazkia

Bittor Mutiozabalen argazkia
 Txantxangorriak (Erithacus rubecula)ikusten ere ez gera aspertzen bainan batez ere neguan izaten ditugu Iñurritzan eta udara gainean degunez laizter aldegingo dute gehientxuenak
Bittor Mutiozabalen argazkia

Rafa Saiz Elizondoren argazkia
Zozo (Turdus merula) hau azken aldian beheko kanpinaren sarrerako ate aurrean ikusten da, luma batzuk txuriak dituenez erreza da besteetatik bereiztea. Lumak batzuk horrela dituzten hegaztiei 
leucismoa duten hegaztiak deitzen zaie.
 Bittor Mutiozabalen argazkia
Bideotxo hontan berriz beste zozo ar bat ikusiko degu bainan oraingoan luma txuririk gabe eta lumetan kontraste haundia duela, beltzenak aldatu berriak eta hain beltzak ez dituen lumak lehengo urtetik aldatu gabe izango ditu.

Ubarroi (Phalacrocorax carbo) hau ere han zebilen atzo
 Asier Aldalurren argazkia
Asier Aldalurren argazkia

 Eta Lertxun hauskara (Ardea cinerea) hau ere bai
 Asier Aldalurren argazkia
Uroiloak (Gallinula chloropus) ere non nahi ikusi leizke

Txirrixkalak (Serinus serinus) ere ixildu ere egin gabe kantari dabiltza non nahi.


Rafa Saizek ere ikusitakoak egunotan; Aipatzeko modukoak, bi argioilar, paparurdin eder asko bat, istingor bat, bi ttibibi... eta makina bat txori kantari (besteak beste txorruak, karnabak, zozoak, biirigarroak...)


2014(e)ko martxoa 20, osteguna

Arrain ugari Iñurritzan.

Gaur goizean Iñurritza aldean Bittor Mutiozabalek atteratako argazkiak dijoazkitzue ondoren. Argazkitan ikusten den bezala arrai ugari dago Iñurritza ibaian





2014(e)ko martxoa 18, asteartea

Bisitari gehiago Inurritzan

Udaberria badatorrela, eguraldiak baino, bizidunek adierazten digute. Hegazti migrariek, besteak beste.

Bart iluntzean istingor polit hau aurkitu nuen erreka bazterrean jarrita, tente eta erne, niri begira eta begira, baina luma bat bera ere mugitu gabe.




Rafa

Oraindik ere ekaitzen arrastoak badira Iñurritzan

Aste hontan zehar ere orain gutxi pasa genituen ekaitz bortitz haien arrastoak nabari ziren Iñurritza aldean. Besteak beste Izurde (Delphinus delphis) bat, Marikoi haundi (Stercorarius skua) bat, Lamperna muxu (Fratercula arctica) bat eta Lau Martin (Uria aalge) hilik ekarri ditu itsasoko korronteek. Hondar mugimentuak ere haundiak izan dira, itsasoak Iñurritza ibai barrura hondar asko eraman duen bezala, beste toki batzuetatik kendu egin du, dunetatik edo "desertu txikia" izenez ezagutzen degun inguruetatik kasu. 
 Marikoi haundi (Stercorarius skua)




Hildako Izurde (Delphinus) hau mareek ekarritako egur tarteetan azaldu da Iñurritza ibaiaren barruan, argazki honekin bakarrik ez dago jakiterik ze Izurde espezie izan litekeen
Christian Pooley ren argazkia da

Ze izurde espezie izango ote den jakinminz gaur bertaraino jaiztea erabaki det eta burua falta zitzaion arren Izurde arrunt (Delphinus dephis) bat dela iruditzen zait




Hiru Martin (Uria aalge) hauetatik bi gazteak ziren eta beste bat heldua





Lamperna muxua (Fratercula arctica) ere gaztea zen





Eguna juan eguna etorri hondartzan Alcidae familiko itsas hegaztiak azaltzen ari dira. Gaur berriz hondartzatikan juan nahiz paseoan eta berriro beste 5 Martin eta Lanperna muxu bat ekarri dituela itsasoak ikusi det.


Martin hilen etorrerak badirudi ez duela bukaerarik, oraingo hontan beste 6 atera ditut hondartzatik horietako 5 en argazkiak behean eta denak lehengo urtean jaiotako gazteak.


Gezurra dirudien arren negu latz hau igarotzeko gai izan diren Marttin batzuk ere geratzen dira oraindik, argazki hau lehengo astean atera nuen Ondarroako kaian bainan gaur beste 2 ikusi ditut bertan

Lehen aipatu bezala hondar mugimenduak ere haundiak izan dira Iñuritzan, beheko argazki hauetan ikusten da ibai erdian sortu den hondarrezko irlatxoa eta babestutako hondartzatxoaren kotaren igoera. Beheko beste bietan 1874 urtea geroztik Zarauzko hondartzan lurperatuta dagoen "Gustav" itsasontzia nola berriro azaleratu den ikusten da



 Lorentxo Portularrumen argazkia
 Lorentxo Portularrumen argazkia

Otsaila bukaera aldera egin genuen bezala oraingoan ere Martxoak 15 eta 16 rako ICAO bat zegoen antolaturik Kantauri ixuri aldeko hondartzetan eta bertan Arkamurkakoek ere hartu genuen parte. Guri Zarauzko eta Getariako bi hondartzak arakatzea tokatu zitzaigun bainan oraingoan zorionez ez genituen hegazti gehiago bilatu hilik. 
Ondorengo tauletan Gipuzkoa osoan egin diren behaketen emaitza guziak bildurik bilatuko dituzu



18 COLABORADORES
MUNICIPIO
PLAYA
LONGITUD (M)

Itsas Enara
Héctor González
ORIO
Antilla
220

Uribarzar
200
Arkamurka, Itsas Enara
Rafael Saiz, Peio Izkeaga
Getaria
Malkorbe
420
Gaztetape
210
Itsas Enara
Aitor Leiza
Zumaia
Itzurun
270
Santiago
350
SEO/Donostia
Maite Eizaguirre, Oscar Arana, Alfredo Valiente
Donostia
La Concha
1.350
Ondarreta
600
SEO/Donostia, voluntaria
José Manuel Cabrita, Amaia Alzaga
Zurriola
800
Joseba Mancisidor
Deba
Santiago
400
Arkamurka
Itsas Enara
Rafael Saiz, Peio Izkeaga
Zarautz
Zarautz
2.500
SEO/Donosti, voluntario
Máximo Manso, José Julián Fernández
Mutriku
Ondarbeltz
120
playa Puerto
180
Saturraran
300

Itsas Enara
Yulia Borrego y Carmen González
Hondarribia
Hondarribia
700

Voluntarias
Zuriñe Elosegi, Laida Rodriguez
Frailes y Molino
230
SEO/Donosti, voluntario
Máximo Manso, José Julián Fernández
Ondarroa
Arrigorri
180
SEO/Donostia
Xabier Garate, José Luis G. Quintas
Hendaya
Hondarraitz
2.800

Itsas Enara
Aitor Leiza
Zumaia
Elorrixa
1.590























ARAO COMÚN

GAVIOTA REIDORA
ALCATRAZ ATLANT.
CORMORÁN GRANDE
FRAILECILLO

URIA AALGE

CHROICOCEPHALUS RIDIBUNDUS
MORUS BASSANUS
PHALACROCORAX CARBO
FRATERCULA ARCTICA
unid.
fecha
est/edad
unid.
fecha
est/edad
unid.
fecha
est/edad
unid.
fecha
est/edad
unid.
fecha
est/edad
0
16/mar

0
16/mar

0
16/mar

0
16/mar

0
16/mar

0
16/mar

0
16/mar

0
16/mar

0
16/mar

0
16/mar

0
15/mar

0
15/mar

0
15/mar

0
15/mar

0
15/mar

0
15/mar

0
15/mar

0
15/mar

0
15/mar

0
15/mar

0
16/mar

0
16/mar

0
16/mar

0
16/mar

0
16/mar

0
16/mar

0
16/mar

0
16/mar

0
16/mar

0
16/mar

0
15/mar

0
15/mar

0
15/mar

0
15/mar

0
15/mar

2
15/mar
1 / a, 1 / a
0
15/mar

0
15/mar

0
15/mar

1
16/mar
1 / c
2
15/mar
0 / a,1 / c
0
15/mar

1
15/mar
2 / b
1
15/mar
0 / a
0
15/mar

0
15/mar

0
15/mar

0
15/mar

0
15/mar

0
15/mar

0
15/mar

0
15/mar

0
15/mar

0
15/mar

0
15/mar

0
15/mar

0
15/mar

0
15/mar

0
15/mar

0
15/mar

0
15/mar

0
15/mar

0
15/mar

0
15/mar

0
15/mar

0
15/mar

0
15/mar

0
15/mar

0
15/mar

0
15/mar

0
16/mar

0
16/mar

0
16/mar

0
16/mar

0
16/mar

0
15/mar

0
15/mar

0
15/mar

0
15/mar

0
15/mar

0
15/mar

0
15/mar

0
15/mar

0
15/mar

0
15/mar

3
15/mar
3/-,1/a,1/a
1
15/mar
1 / c
0
15/mar

0
15/mar

0
15/mar

5
16/mar
uno 3 / -
0
16/mar

0
16/mar

0
16/mar

0
16/mar

TOTAL
12
Araos

1
Gav. Reidora

1
Alcatraz

1
Cormorán
1
Frailecillo