2013(e)ko abendua 26, osteguna

Zarauzko dunak eta golfa


Ostiraleko HITZAn jaso genuen berria Zarauzko Real Golf Club-i urteko 40.000 € inguruko errenta jarri diola Udalak lur publikoak erabiltzeagatik, aurreko 1,5 €ren ordez. Pozten gara. Bazen garaia.
Arkamurka Natura-Elkarteak puntualizazio batzuk egin nahi ditu jendearen aurrean Zarauzko dunen inguruan:
1.-HITZAko testuan ez da argi geratzen duna-multzoa biotopoko zatia den edo biotopokoa izatea eskatzen den. Golfak okupatzen duen duna-sistema biotopoaren zati da 1997tik hona, LIC 2004tik eta ZEC 2013tik. Baina oraindik egiteko dago eremu horren “Erabilera-plana” eta dunetako landare mehatxatuen “Kudeaketa-plana”. Plan hau Gipuzkoako Foru-Aldundiak egin behar du eta espero dugu,eta hala eskatu izan dugu, 2016a baino egin dezan, golfeko kontratu-berrikuntza iristerako egina egon dadin. Hala gertatzen bada, kontratu berrian ez legoke ezer berezirik jarri beharrik kontserbazioari buruz, baizik eta delako Plan horrek esaten duena fin-fin bete besterik ez.
2.-Arkamurka Elkartea golf-jarduera hortik kentzearen aldekoa da, inpaktu handiegia duelako zona horretan, eta Ezker Anitzeko ordezkariak dioen bezala, “gunearen balore naturalaren kontserbazio eta berreskurapenarekin bateragarria” izan beharko luke bere erabilera. Arkamurkaren ustez, ez da bateragarria eta horregatik eskatzen dugu golf-jarduera handik kentzea.
Golf-jarduerak dakar, ordezkari berak, aipatzen dituen ondorioak: Ur-erabilpena (Erregaio-egun bakoitzean 300.000 litro ur ateratzen dituzte lurpetik), fitosanitarioen erabilera handia (herbizida, bermizida, …), belardi naturalaren green-eko belarren inbasioa, golfarien kanaleko etengabeko bisita (gainontzeko herritarrek debekatuta daukaten eremura), …
Duna eremu horretan azaleraren erdia landaredi naturalaren eremu kontsideratua dago teorian, praktikan errespetatzen ez dena. Eremu natural horretan dunetako landare-espezieak tipikoak diren 47 espezie desberdin bizi dira. Espezie horietatik Euskal Erkidegoan mehatxatuta dauden 17 espezietatik 10 Zarauzko dunetan bizi dira. Aberastasun horren ganorazko zaintza ez dugu bateragarria kontsideratzen golf-jarduerarekin.
3.-Arkamurka Natura-Elkartea dunen gainetik egin zen pasabidearen aurka azaldu zen bere garaian eta bere gestioari esker ez zen egin pentsatzen zuten adinakoa. Orain egin nahi dena lehen dagoena baino hobea dela uste dugu, hala ere, Arkamurkak ez luke orain egingo duna-eremu osoa naturalizatu arte, agian, orduan beste diseinu eta helburu batzuekin egin beharko litzatekeelako.
4.-Arkamurka duna-eremu osoa publiko izatearen alde dago eta Udalak ahaleginak egin beharko lituzke hala izan dadin, handik edo hemendik horretarako sosak bilduz. Zurrumurruak heldu zaizkigu Real Golf Cluba Narrostarren zatia erostekotan dabilela. Horrek esan nahiko luke golf-jarduera betikotzea eta inguru horren naturalizazioaren betirako oztopoa.
5.-Beti egin den bezala, idatzi horretan esaten da golf-jarduerak babestu duela duna-eremu “garrantzitsu” hori. Egia da, baina neurri batean, zeren ezin baita esan herritarren edo bertako erakundeen naturaren aldeko zentsibilizazioak babestu duenik, erabiltzen den diskurtsoak aditzera ematen duen bezala. Egun, duna sistema horrek duen mehatxu eta inpaktu handiena golf jarduera bera da.
5.-Errenta berria ezartzearen aldeko adostasun osoa lortu da Udaleko alderdi guztien artean. Ondo dago. Gainera eremu horren kontserbazioaren aldeko deklarazioak nabariak dira. Hori ere oso ondo dago. Arkamurka Natura-Elkarteak animatzen ditu alderdi guztiok modu berean jokatzea Ihidieta (Irita) eremuarekin eta hango industrialdearen proiektua batertzea. Hemendik 100 urtera esan dezatela XXI mendeko udal eta herritarrei esker eremu zoragarria duela hor Zarautzek.

Zarauzko Arkamurka Natura-Elkartea


2013(e)ko abendua 24, asteartea

Iñurritzako argazki sorta



 Azken boladan Koldo Lizundia Iñurritza aldean argazki ederrak ateratzen ari da eta oraingo hontan beste argazki sorta zoragarri honekin datorkigu.


                                                       Uroilanda (Rallus acuaticus)   Koldo Lizundia


Tuntuna (Prunella modularis)   Koldo Lizundia


Martin arrantzalea (Alcedo atthis)  Koldo Lizundia


Zertzeta arrunta (Anas Crecca)   Koldo Lizundia


Zertzeta arrunta (Anas Crecca)   Koldo Lizundia

2013(e)ko abendua 19, osteguna

Zapelatz zuriak


Negu partean, seguruenik Europa iparraldetik etorrita edo, kolore zuriko zapelatzak ari gera ikusten inguruetan, lehen bizi orain dela 3 bat urte Talai mendin ikusi nuen ale bat eta txundituta geratu nintzen bere zuritazunarengatik, orain dela bi urte berriz Urteta auzoan ikusi nuen beste bat antzeko itxurarekin eta orain dela egun gutxi berriz Txema Fernandezek ikusi du beste bat Zarautz inguruan. Lukas Arbeloak ere itsas enarako blogean http://ieoe.blogspot.com.es/2013/11/vuelve-el-ratonero-blanco.html Tolosa aldean ikusitako beste baten berri ere eman zuen lehenagoko hilean. Kasu guzietan neguan ikusiak izan direnez Europa ipar aldetik honuntz negua pasatzera etorri diren teoria indartzen du.



Zapelatza ( Buteo buteo), Txema Fernandez orain dela egun gutxi Elkano auzoan ateratako argazkia

Zapelatza ( Buteo buteo), Txema Fernandez orain dela egun gutxi Elkano auzoan ateratako argazkia




Zapelatza ( Buteo buteo), Asier Aldalurrek orain dela hiru urte Talai mendin (Zarautz) ateratako argazkia

Zapelatza ( Buteo buteo), Asier Aldalurrek orain dela bi urte Urtetan (Zarautz) ateratako argazkia

Zapelatza ( Buteo buteo), Asier Aldalurrek orain dela bi urte Urtetan (Zarautz) ateratako argazkia

2013(e)ko abendua 17, asteartea

Zarautzen haitz-enarak



Atzo dei bat jaso nuen Zarauzko Vista Alegre auzotik, udaberria aurten azkar iritxi dela gurera esanez zeren auzoa enaraz bete baitzaie. Hori dela eta, arratsalde aldera bertara buelta bat egitea pentsatu nuen eta enara ugari zebiltzan bertan, bai, baina ez hemen udaran edukitzen ditugun enara azpizuriak edo enara arruntak, baizik eta haitz-enaraz (Ptyonoprogne rupestrisbetea aurkitu nuen ingurua.

 


 Enara-espezie bakarra da hau gure artean negua hemen igarotzen duena, beste enara-espezie denak hegoaldera joaten dira udazkenean, Europa ipar aldean bizi diren haitz-enarak bakarrik egiten dituzte migrazioak Europa hegoaldera eta hemen ikusten direnak ez dakigu Europa iparraldetik etorritakoak izango diren edo barrukaldeko mendietako paretetatik, nahiz eta distantziagatik e.a., azken aukera hori izan lojikoena. Gainontzeko enara-espezieak Afrikara joaten dira neguan.


Haitz-enara (Ptyonoprogne rupestris)

Argazki hauetan ederki ikusten den bezala, enara-epezie hau besteetaz bereizteko isats-aldean dituen puntu zuri horiekin fijatu behar da.


Haitz-enara (Ptyonoprogne rupestris)

 Zarautz eta inguruetan neguan bakarrik ikusiko ditugu haitz-enarak, eta beti ere Iñurritza moduko hezeguneetan ur-azalean intsektu bila edo bestela Vista Alegre moduko eraikin luzeetan, Orioko A8 errepideko zubiaren azpian edo Orioko elizako paretetan, baina beti ere inguruan erreka, ibai edo hezeguneak edukitzea dute gogoko. Intsektujalea izanik, negu aldean izaten den intsektu-eskasia hezeguneetatik eklosionatzen diren intsektuetaz elikatzeko. 


Hegazti intsektujale gehiago ere bazebiltzan inguruan, behekaldeko argazkietan bi Txio arrunt (Phylloscopus collybita)


Txio arrunta (Phylloscopus collybita)


Txio arrunta (Phylloscopus collybita)



2013(e)ko abendua 15, igandea

Zingira berdantza Iñurritzan


Larunbat eguerdian Juantxok, Nereak, Enekok eta Aitziberrek Iñurritzara bueltaxka bat egin zuten eta hara non, beste hegazti batzuen artean Zingira berdantza ikusteko aukera izan zuten.


Emberiza schoeniclus, I_BB243

      Zingira berdantza (Emberiza schoeniclus) emea eta arra dira goikaldeko marrazkian ikusten dituzuen bi hegaztiak. Hegazti hauek Iñurritza bezalako hezeguneak oso gustoko dituztenez, garai honetan Europa ipar aldetik etortzen zaizkigu gure hezegunetara negua pasatzera. Horiek behatzeko toki oso egokia da Iñurritza, lezkadiak dituztelako bizitoki gogoenetakoak eta Iñurritzan pixkanaka bada ere berreskuratzen ari da lezkadia hegazti hauen mesedetan, gainera beren mokoa haziak jateko dutenez egokitua, inguruko landarerian hazi asko aurkitzen dute elikatzeko.

Besteak beste ondorengo hegazti hauek ere ikusteko modua izan zuten.

Zertzeta arrunta (Anas crecca)
Antzar hankagorriska (Anser anser)
Txilinporta txikia (Tachybaptus ruficollis) 
Pitxartxar burubeltza (Saxicola torquatus)
Kopetazuria (Fulica atra) 








2013(e)ko abendua 14, larunbata

Txakurrak hezegune babestuan

Gure lagun Jon Mujika gaur Ixpillan izan da, eta zoritxarrez maizegi gertatzen den gauza bat ikustea egokitu zaio. Hona bere mezua:


Gaur Ixpillako putzuan hegaztiak ikusten geundela neska gazte batek bi border-collie bertako itxituraren azpitik sartzen utzi eta korrika saioak egiten eduki ditu.
Nik, HOR EZ DAGO SARTZERIK esan eta berak PIXKA BAT BAKARRIK erantzun dit;
grazi puntu bat izan du asuntoak, nere emazteari behintzat grazia egin dio.
Ixpillako itxiturak ez du bere lana betetzen, sare metalikoa berritu beharrean dago eta letreroetan bi hankakoei sarrera galerazteak lau hankakoarena dakarrela argitu beharra ikusten det.
Bukatzeko, Iñurritzak bestela itxura polita zeukan: kopetazuria, uroiloak, uroilo aundia, ubarroi haundia, koartza hauskara, lertxuntxoa, antzarra, txiliportak eta azkenean bi basahate pareja.

Ondo izan.
Jon Múgica.



Goiko argazkian ikusten den bezala, ehizerako prestatua dagoen setter txakur bat ere ibili zen orain dela ez asko Mokozabal (Platalea leucorodia) baten atzetik. Txakurra orduerdi ur geza, ibai eta lezkarian barrena ibili zen. Koldok atera zuen  argazkian ederki ikusten da mokozabal gaixoa nola bidali zuen, gero ur gezako putzura joan zen eta berdin jarraitu zuen kuartza, ubarroi, ahate eta abarrekin. Udaltzaingoari deitu zitzaion eta 5 minuturako han ziren, esan zitzaien zein zen nagusia, juan ziren bere gana eta kontu hartu zien, hortik aurrera ez dakigu gehio, bainan ez da ohikoa izaten hain azkar etortzea. 


Txakur-jabe lotsagabe batzuk ikusita ematen du Zarautzen eta inguruan ez dagoela non askatu txakurrak libre ibiltzeko. Bi kilometroko hondartza, nonbait, ez zaie nahikoa eta fauna eta flora babesteko eta itxitura batez inguratutako toki batera sartzen dituzte propio beren lagunak, behar diren elementuak hautsita, gainera.

Goizetik gauera gauzak aldatzea zail dela jakina da eta gaurko astelehen eguerdian ere beste hainbeste suertatu da behekaldeko argazkietan ikusiko duzuen beste ehizeko txakur honekin, oraingo hontan bi emakume hiru txakurrekin zijoazen biotopoan zehar eta horietako bat ordu erdi baino gehiago sartu da biotopo erdi erditik hegazti ehizan. Penagarria benetan, udaltzainei deitu diegu eta ez zirela azaltzen ikustean amorru biziz alde egin degu bertatik






2013(e)ko abendua 12, osteguna

Iñurritzan asteartean


Iñurritzak bere txikian sorpresatxo ugari ematen dakizki eta astearte hontan Koldo Lizundiak bi argazki eder hauek ateratzeko aprobetxatu zuen. Bata Kuliska gorria da (Limosa lapponica) bere neguko lumajearekin, ale hau ziurrenik aurreko egunetan ere inguruan ikusi dena izango da eta badirudi negua pasatzeko Iñurritzako txokoa gustatu zaiola..


 Kuliska gorria (Limosa lapponica) Koldo Lizeaga

   Txepetxa (Troglodytes troglodytes) ere askotan entzuten degu kantari bainan ikusten ez da erreza izaten eta argazkia ateratzea ere ez, geldirik oso denbora gutxi egoten delako. Askotan urte sasoi guzia gure artean igarotzen duten hegaztiei ez diegu arreta berezirik jartzen eta multzo horretan txepetxa sartuko nuke. Niretzat hegazti hau benetan xarmanta da, Eskal herrian dagoen hegaztirik txikiena izango da ziurrenuk eta Europan bere generoan bizi den bakarra, besteak Amerikan bizi bai dira, Hala ere Asia eta Ipar Ameriketan ere aurki daiteke, Iparraldean bizi direnak migrazioak egiten badituzte ere hemengoak ez.




Txepetxa (Troglodytes troglodytes) Koldo Lizeaga



2013(e)ko abendua 11, asteazkena

Arkamurkakoek iparraldera egin duten irteeraren kronika



 Arkamurkakoak antolatuta ostiralean Pello Izkeaga, Juantxo Unzueta, Jon Zulaika eta Batis juntatu ziren St Martin eta Orxera joateko. Eguraldi ona eta hamaiketakoa hobeagoa tartean zela.
   53 hegazti espeziekin osatu zen ikusitako espezien zerrenda. 
Arrano pikarta eta beltzaranak (Plegadis falcinellus) agian berezienak, baina aipatzekoa ere lertxuntxo handien kopurua. Orokorrean kurrilo, antzar, ahate (mota guztietakoak), eta ardeido asko. Limikola gutxi.Orxen mediku bisita egin zen gure txori txiki, eta arraparien zerrendan kalterako .

Juantxoak grabatutako bideoetan kurrilo festa ederra nabari da









Ugaztun batzuk ere azaldu omen ziren: 3 Homo sapiens sp galicus St Martineko behatokian zeuden . Bi ar eta eme bat, denak helduak (jubilatuak). Emea bereziki komunikatiboa eta gazteleraz konpontzen zana. Baten bat bere migrazioaz, ugalketaz eta predadoreekin (Kokodriloak) harremanetaz jakin nahi baluke Jon Zulaikak omen ditu xehetazunak.

Pello Izkeaga


                            

2013(e)ko abendua 9, astelehena

Arrantza-politika berria

AITZIBER SAROBE
ONDARROA 12MILIA

Aurten, arrantza-politika berria eztabaidatu eta onartu da Europan. Datozen hamar urteetarako sektore hau ordenatu nahi da, eta jarduera hau erregulatu itsasoan eragiten ari den suntsiketari mugak ezartzeko. Emaitza ez da denen gustukoa izan, baina natur kontserbazioaren ahotsa ozen entzun da lehen aldiz, eta gure ustez nahikoak ez badira ere, neurriak hartu dira bide horretan: kupoak berraztertu dira, arrain-bazterketak debekatu, arrainen komertzializazio-arauak eta moduak ezbaian jarri dira...
Askotan bizkarra emanda bizi bagara ere, euskaldunok kostalde zoragarria daukagu, itsaso emankorra, eta egun lotsarazten bagaitu ere, arrantza-jarduera garrantzitsua izan da gure kulturan eta portuetan. Ilusioz bizi izan dugu, beraz, Europako arrantza-politika berriaren eztabaida. Ez hainbeste Ondarroa 12 milia ekimenaren proposamenari lotutako emaitzak espero genituelako, baizik eta arrantzaren kudeaketa aldatzearen aldeko haizeak datozela sumatzen dugulako.

Politika berriak guztiz jasotzen ez baditu ere, arrantzaren kudeaketa-eredua aldatzeko gure proposamenak lau ardatz nagusi ditu:




1. Arrantza-politiken publikotasuna eta gardentasuna. Arrantza saila armadoreen eta kofradien ordezkariek osatutako kuadrilla da gurean, eta, ondorioz, gardentasuna ametsa da arlo horretan. Natur ondare publikoaren harrapaketan oinarritzen den jarduera hori interes pribatuen baitan kudeatzen da, herritarren parte-hartze eta kontrolik gabe diseinatutako politikekin. Hau aldatu beharra dago. Gure ustez, arrantzak kudeatzaile publikoen esku egon beharko luke, esaterako, kofradien esku, eta horiek erabaki beharko lukete zer, noiz eta nola arrantzatu araudi orokorren baitan.

2. Arrain-harrapaketarako ereduaren aldaketa. Kuotetan oinarritutako eredua daukagu gaur-gaurkoz. Kuota hauek «erreklutamendu-biomasetan» oinarritzen dira, baina benetako erreklutamendua neurtu gabe. Alegia, arrain gazteen biomasa neurtuta erabakitzen da hurrengo urtean zenbat arrain harrapatuko den, baina harrapaketa horiek gazte ziren haiek heldu aurretik egiten dira, gazte horiei arrautzak jartzeko aukera eman aurretik, askotan. Arrainen bizi-zikloa kontuan hartu gabe horrelako irizpideak erabiltzea astakeria hutsa da, ezbairik gabe. Bestalde, kuota hauek banatzerakoan ez dira arrantza-tresnak kontuan hartzen, eta hori ere larria da. Izan ere, dauzkagun baliabideen ondorioz arrantza-gaitasuna handiegia da dagoen arrain-kopuruarekiko, eta tresna guztien erabilerak ez dauka eragin bera itsasoan. Gure ustez, arrantza-tresna sostengarriak erabiltzen dituztenek lehentasuna izan behar lukete kuota hauen banaketan.

3. Arrantzatutako arrainaren trazabilitatea. Erosleak eskubidea izan behar luke erosten duen arrainari buruzko informazio guztia jasotzeko: non arrantzatua izan den, noiz, nork, tresna jasangarriekin edo ez, zenbat bitartekarirengandik pasa den dendara iritsi bitartean, bitartekari horien guztien irabazi-tartea zenbatekoa izan den eta abar. Horrek aukera emango lioke erosleari hainbat irizpideren baitan egiteko erosketak, eta natur kontserbazioaren aldekook arrantza jasangarriaren aldeko sentsibilitate-lan esanguratsuagoa egin ahalko genuke.

4. Arlo soziala. Arrantza-jarduera ez da erakargarria gure gazteentzat. Luze joko luke gai hau aztertzeak, baina begi-bistakoa da portuetan lanean ari den atzerritarren kopuru handia. Bi kontu daude, gutxienez, sakon aztertu beharrekoak duten garrantziarengatik. Arrantzaleen lan-baldintzak. Arrantza-lanbidea ez dago sektoreko hitzarmenen logikaren bidez araututa. Arrantzaleek harrapaketarekiko soldata proportzionala kobratzen dute. Ondorioz, arrantzaleak arraina harrapatzen jarri behar du gogo guztia, bestelako eraginetan, baldintzetan edo ondorioetan pentsatu gabe. Harrapaketa hutsa, mugarik eta eskrupulorik gabe. Horrek, noski, ez du lege-hausteen aurkako jarreran laguntzen. Gurean ez ezik, urruneko itsasoan gero eta ezagunagoak dira euskal itsasontzien barrabaskeriak. Piratak bihurtu dira gure arrantzaleak. Aurten bertan Bermeoko arrantzaleekin ari den itsasontzi bat Senegaleko babestutako uretan harrapatuta gelditu da. Arrantzan ari zenaren susmoa gainditu ezinik dabiltza, eta, hala ere, Eusko Jaurlaritzak bere laguntza osoa eskaini die. Nolako laguntza? Zertan ari ziren han? Galdetzeak ere beldurra ematen du.

Berriki Espainiako Gobernuak itsas GKL (Garrantzi Komunitarioko Lekuak) izendatzeko zerrendak osatzeko prozesua abian jarri duela jakin dugu. Prozesu horren berririk ez dugu jaso inorengandik. Zein da Eusko Jaurlaritzaren kontserbazio-estrategia itsasoan? Zer diote Azti-Tecnalia bezalako ikerketa zentroko ikerlariek? Eta sektoreko gainerako interesatuek? Zergatik ez da egiten natur kontserbazioaren aldekoen ahotsa entzuteko ahaleginik?

Ezagutzen gaituzte, eta behin baino gehiagotan esan dugu gure itsasoan babestutako eremuak izendatzea izan daitekeela garai bateko kalak berreskuratzeko aukerarik onena. Bide horretatik baino ez ditugu berreskuratuko kalak eta, ondorioz, eguneko arrantza. Iraganeko arrantza-molde hori berreskuratu ezean, piratak bihurtzera kondenatuta daude gure arrantzaleak. Urruneko itsasoetan, oraingoz gurean baino emankorragoak diren uretan barrabaskeriak egiten jarraituko dute.

Paradoxa galanta hauxe: gure urak arrainez agortu dituztelako urrutira doazen itsasontzietan han urrutiko arrantzaleak ari dira lanean; euren herrietakoetan baino lan-baldintza hobeak dituztelako hemendik doazen itsasontzietan. Ez da zilegi, ez guretzat eta ezta haientzat ere.


Zorionez, dena ez da hain beltza. Berriki, Europako 8 herrialdetako 100 arrantzale baino gehiago elkartu dira, Santiago de Compostelan, LIFE proiektuaren harira. Arrantza-tresna selektiboak eta jasangarriak erabiltzen dituzten kostaldeko arrantzaleak dira, arrainaren tamaina tentuz zaintzen dutenak. Dagoeneko Maria Damanaki arrantzarako europar komisarioaren onespena jaso dute; haizea, beraz, norabide berrian.

Hamaika aldiz salatu dugun arren, gurean arrantza-politika eta haren kudeaketa iluna eta ulertezina da etorkizuna opa diogunontzat. Beranduegi izan baino lehen, zentzuz jokatzen hasiko ahal dira gure ordezkariak.

Txori zezen arrunta Iñurritzatik geroz eta gertuago

Itsas Enarako lagunek abixatuta azaroaren bukaera aldera Txingudira joan nintzen Txori zezen arrunt (Botaurus stellaris) hau ikustera, urteak neramatzan hegazti miresgarri hau ikusteko gogoarekin eta Txingudin azaldu zela jakitean bertara joan nintzen ikustera. Hegazti iheskor hau bere lumaje kolorearen moduko landareriaren artean ibiltzen da eta ez da batere erreza izaten bera behatzea, hori dela eta Zarauztarrok ere adi adi egoteko motiboak baditugu zeren Iñurritzako ur gezako putzuan zein Ihidieta edo Astiko Sakeletxeko lezkadietan ere egoteko boleto asko daude. Batez ere jakinik pasa den egun hauetan Txingudin zein Urdaibain ikusiak izan direla. 

Nahiz eta oso urrutitik eginiko grabaketa izan ikustea merezi duela iruditzen zait.


Txingudiko San Lorenzo putzuan zegoen lasai ederrean, argazki hau aterata dagoen bestaldeko muturrean.


Geldi geldi egoten zen gehienean lepoa luze luze eginda, beti ere lezkadiari erabat itsatsita nahiz eta une bakar hauetan bertatik kanporaldera atera. Iñurritza aldean ere Txori zezen arrunt hauek bizitzeko hainbeste behar duten lezkadia ari da berriro ere indarra hartzen eta agian egun batean hauek ere bixita egingo digute, azken aldian beste hegazti espezie askok egiten diguten bezala.


Edo bestela lezka gainetara ere igota egoten da, bere hanketako behatzak hortarako ere ederki egokituak dituelako, 


Eguna jai nuela aprobetxatuz iparraldera bueltatxo bat ematea okurritu zitzaidan eta Zaluaga zabortegian hegazti andana izaten dela jakitun bertara juan nintzen. Nahiz eta  neguan bete betean sartua garan, oraindik ere amiamoko zuri (Ciconia ciconiaugari ikusi nituen bertan. 

Argazkian ikusten dezuten bezala urtetik urtera amiamoko (Ciconia ciconiagehiagok igarotzen du negua gure artean. 



2013(e)ko abendua 5, osteguna

Iñurritza aldetik bueltaxka bat


Atzo Koldok atera zituen argazkiak ikusirik Iñurritza aldera buelta bat egiteko tentazioa izan dut eta baita asmatu ere zeren hegazti mugimentu polita zebilen, bestea beste ondorengo argazki hauek ateratzeko aprobetxatu dut. Nahiz eta ikusitako hegazti denei argazkia ateratzeko paradarik ez izan, Txilinporta txikia ere han zebilen eta beste hainbat hegazti ere bai, horien artean negu txirta eta hegaxabal ugari. 




 Kaio hankahoriak (Larus michahellis) eta tartean Kaio ilun (Larus michahellis) bat.

Zozo arra (Turdus merula)

Zozo emea (Turdus merula)

Uroilanda (Rallus aquaticus)

Uroilanda (Rallus aquaticus)


Uroilo arrunta (Gallinula chloropus)

Ardea cinerea ( Lertxun hauskara )

Añadir leyenda
Ardea cinerea ( Lertxun hauskara )

Basa ahateak ( Anas platyrhynchos )

Basa ahateak ( Anas platyrhynchos )




  Iñurritza ibaiaren gune batzuetan sortu diren irlatxoak ederki aprobetxatzen dituzte Ubarroi haundiek      (Phalacrocorax carbo) beraien hegoak zabaldu eta eguzkitan lehortzeko








Lertxuntxo txikia (Egretta garcetta)

Lertxuntxo txikia (Egretta garcetta)

Lertxuntxo txikia (Egretta garcetta)




Txantxangorria ( Erithacus rubecula)

Kopetazuri arrunta (Fulica atra)

Landa txolarrea (Passer montanus)

Txio kaskabeltza (Sylvia atricapilla)

Birigarro arrunta (Turdus philomelos)

Txio arrunta (Phylloscopus colllybita)

Antzar hankagorriska ( Ansser ansser)