2013(e)ko abendua 17, asteartea

Zarautzen haitz-enarak



Atzo dei bat jaso nuen Zarauzko Vista Alegre auzotik, udaberria aurten azkar iritxi dela gurera esanez zeren auzoa enaraz bete baitzaie. Hori dela eta, arratsalde aldera bertara buelta bat egitea pentsatu nuen eta enara ugari zebiltzan bertan, bai, baina ez hemen udaran edukitzen ditugun enara azpizuriak edo enara arruntak, baizik eta haitz-enaraz (Ptyonoprogne rupestrisbetea aurkitu nuen ingurua.

 


 Enara-espezie bakarra da hau gure artean negua hemen igarotzen duena, beste enara-espezie denak hegoaldera joaten dira udazkenean, Europa ipar aldean bizi diren haitz-enarak bakarrik egiten dituzte migrazioak Europa hegoaldera eta hemen ikusten direnak ez dakigu Europa iparraldetik etorritakoak izango diren edo barrukaldeko mendietako paretetatik, nahiz eta distantziagatik e.a., azken aukera hori izan lojikoena. Gainontzeko enara-espezieak Afrikara joaten dira neguan.


Haitz-enara (Ptyonoprogne rupestris)

Argazki hauetan ederki ikusten den bezala, enara-epezie hau besteetaz bereizteko isats-aldean dituen puntu zuri horiekin fijatu behar da.


Haitz-enara (Ptyonoprogne rupestris)

 Zarautz eta inguruetan neguan bakarrik ikusiko ditugu haitz-enarak, eta beti ere Iñurritza moduko hezeguneetan ur-azalean intsektu bila edo bestela Vista Alegre moduko eraikin luzeetan, Orioko A8 errepideko zubiaren azpian edo Orioko elizako paretetan, baina beti ere inguruan erreka, ibai edo hezeguneak edukitzea dute gogoko. Intsektujalea izanik, negu aldean izaten den intsektu-eskasia hezeguneetatik eklosionatzen diren intsektuetaz elikatzeko. 


Hegazti intsektujale gehiago ere bazebiltzan inguruan, behekaldeko argazkietan bi Txio arrunt (Phylloscopus collybita)


Txio arrunta (Phylloscopus collybita)


Txio arrunta (Phylloscopus collybita)



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mundu guztia da libre nahi duen iritzia emateko, baina eskertuko genuke mezu anonimorik ez bidaltzea; zeini zuzendu behar gatzaizkion jakiteko mezuaren bukaeran norberaren izena jarri mesedez.
Ez da irainik onartuko, eta errespetu-falta sumatzen badugu jakin bedi mezua borratua izango dela.
Eskerrikasko.