2013(e)ko abendua 9, astelehena

Txori zezen arrunta Iñurritzatik geroz eta gertuago

Itsas Enarako lagunek abixatuta azaroaren bukaera aldera Txingudira joan nintzen Txori zezen arrunt (Botaurus stellaris) hau ikustera, urteak neramatzan hegazti miresgarri hau ikusteko gogoarekin eta Txingudin azaldu zela jakitean bertara joan nintzen ikustera. Hegazti iheskor hau bere lumaje kolorearen moduko landareriaren artean ibiltzen da eta ez da batere erreza izaten bera behatzea, hori dela eta Zarauztarrok ere adi adi egoteko motiboak baditugu zeren Iñurritzako ur gezako putzuan zein Ihidieta edo Astiko Sakeletxeko lezkadietan ere egoteko boleto asko daude. Batez ere jakinik pasa den egun hauetan Txingudin zein Urdaibain ikusiak izan direla. 

Nahiz eta oso urrutitik eginiko grabaketa izan ikustea merezi duela iruditzen zait.


Txingudiko San Lorenzo putzuan zegoen lasai ederrean, argazki hau aterata dagoen bestaldeko muturrean.


Geldi geldi egoten zen gehienean lepoa luze luze eginda, beti ere lezkadiari erabat itsatsita nahiz eta une bakar hauetan bertatik kanporaldera atera. Iñurritza aldean ere Txori zezen arrunt hauek bizitzeko hainbeste behar duten lezkadia ari da berriro ere indarra hartzen eta agian egun batean hauek ere bixita egingo digute, azken aldian beste hegazti espezie askok egiten diguten bezala.


Edo bestela lezka gainetara ere igota egoten da, bere hanketako behatzak hortarako ere ederki egokituak dituelako, 


Eguna jai nuela aprobetxatuz iparraldera bueltatxo bat ematea okurritu zitzaidan eta Zaluaga zabortegian hegazti andana izaten dela jakitun bertara juan nintzen. Nahiz eta  neguan bete betean sartua garan, oraindik ere amiamoko zuri (Ciconia ciconiaugari ikusi nituen bertan. 

Argazkian ikusten dezuten bezala urtetik urtera amiamoko (Ciconia ciconiagehiagok igarotzen du negua gure artean. 



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mundu guztia da libre nahi duen iritzia emateko, baina eskertuko genuke mezu anonimorik ez bidaltzea; zeini zuzendu behar gatzaizkion jakiteko mezuaren bukaeran norberaren izena jarri mesedez.
Ez da irainik onartuko, eta errespetu-falta sumatzen badugu jakin bedi mezua borratua izango dela.
Eskerrikasko.