2014(e)ko maiatza 31, larunbata

Biztanle berriak ugaritzen ari dira Iñurritzan

Iñurritza aldean aste hontan zehar ateratako beste argazki sorta bat, txitoak non nahi ikusi leizke eta hegazti helduak beraien kabietan dituzten kumeak elikatzen ere bai. Egun hauetan egiten ari den eguraldi umela ederki ari dira aprobetxatzen Iñurritza aldeko zozoak xixareak harrapatu eta beraien Txitoak elikatzeko 
Zozoa (Turdus merula), Asier Aldalurren argazkia
Zozoa (Turdus merula), Asier Aldalurren argazkia
Zozoa (Turdus merula), Asier Aldalurren argazkia
Zozoa (Turdus merula), Bittor Mutiozabalen argazkia.
Zozo (Turdus merula)kumeak, Iñurritzako biztanle berriak, Asier Aldalurren argazkia
Txirri zuriak, (Calidris alba), Asier Aldalurren argazkia
 Txirri zuriak, (Calidris alba), Asier Aldalurren argazkia
Txirri zuriak, (Calidris alba), Asier Aldalurren argazkia
Isats gorria (Phoenicurus ochuros) bikote asko dabiltza Iñurritzan, Asier Aldalurren argazkia
 Kardantxuloa (Carduelis carduelis), Bittor Mutiozabalen argazkia.
 Kardantxuloa (Carduelis carduelis), Bittor Mutiozabalen argazkia.
 Txolarrea (Passer domesticus), Bittor Mutiozabalen argazkia.
  Lertxuntxo txikia (Egreta garcetta), Bittor Mutiozabalen argazkia.

Lertxuntxo txikia (Egreta garcetta), Bittor Mutiozabalen argazkia.
Bernagorria (Tringa totanus)
 Bernagorria (Tringa totanus)
 Bernagorria (Tringa totanus)
Kaxkabeltza (Parus major) gaztea, Bittor Mutiozabalen argazkia.
 Kaxkabeltza (Parus major) ar heldua, Bittor Mutiozabalen argazkia.
Kaxkabeltza (Parus major) ar heldua, Bittor Mutiozabalen argazkia.

2014(e)ko maiatza 29, osteguna

Hasi dira Iñurritzako dunetan berreskuratze lanak

Oso garrantzitsua da hasierako landare bidezko kolonizazioa dunaren garapenerako. Landareek eta euren hondakinek materia organikoa pilatzen dute harea artean, eta horrek, ura atxikitzeaz gain, lurzoruak elikagaiei eusteko duen ahalmena haunditzen du.


Dena den, harearen tamainak garrantzi haundia izaten du haizearen indarraren arabera. Haizeak bizidunekin talka egitean, haien gainean eragingo duen urradura neurtzeko, zenbat eta ale haundiagoak izan, are eta haundiagoa ehunetan eragindako talka. Horrek landareen ehunen gogortasuna ez ezik tamaina ere mugatzen du. Dunetako landareak psamofiloak direla esaten da lurzoru horretan sustraitzeko duen gaitasunagatik. Eta bertako dinamikan duen eragina garrantzi handikoa da. Beraz, landareak dunak finkatzeko eta hondartzak egokitzeko oso baliagarriak dira.



Gustav ere gero eta ageriago ikusten da egunotan


2014(e)ko maiatza 22, osteguna

Iñurritzan atzo eta gaur ateratako argazki sorta bat

Gaur eta atzo Bittor Mutiozabalek Iñurritza biotopoan atera dituen beste argazki sorta bat duzue behekaldean
Txorru arrunta (Carduelis chloris)
Txorru arrunta (Carduelis chloris)
Txorru arrunta (Carduelis chloris)
Txinbo kaskabeltz (Sylvia atricapilla) emea.
Gallupa (Pyrrhula pyrrhula) arra
Gallupa (Pyrrhula pyrrhula) emea
Gallupa (Pyrrhula pyrrhula) arra
 Birigarroa (Turdus philomelos)
 Birigarroa (Turdus philomelos), kumea
 Birigarroa (Turdus philomelos), kumea

 Txantxangorria, (Erithacus rubecula)
TxirrIskil arrunta, (Serinus serinus)
 Bernagorria (Tringa totanus)
Txirri zuria (Calidris alba)

2014(e)ko maiatza 19, astelehena

Iñurritza gaur

Rafak atzo idatzi zuen arira, txito ugari eta hegaztiak kantari dabiltza egunotan Iñurritza aldean,  behekaldeko argazkietan ikusiko dituzue horietako batzuk.

kardantxuloa (Carduelis carduelis), Asier Aldalurren bideoa
 kardantxuloa (Carduelis carduelis), Bittor mutiozabalen argazkia.
 Bernagorria (Tringa totanus), Bittor mutiozabalen argazkia.
  Pitxartxar buru beltza (Saxicola torquata), Bittor mutiozabalen argazkia.
 Pitxartxar buru beltza (Saxicola torquata) kumea, Bittor mutiozabalen argazkia.
 Usapal turkiarra (Streptopelia decaocto ), Bittor mutiozabalen argazkia.
Txirri arrunta eta Txirri zuria (Calidris alpina eta Calidris alba), Bittor mutiozabalen argazkia.
 Zozoa (Erithacus rubecula

Aipatu gabe ezin utzi, aste hontan zehar Rafa Saiz ek ere arrano sugejale bat ikusi zuela Talai Mendi parean hegan.

Arrano suge-jalea (Circaetus gallicus)

2014(e)ko maiatza 17, larunbata

Zarauztar berriak Inurritzan

Hasiak dira dagoeneko aurten jaiotako txirritxo txikiak (Charadrius dubius) beren hasa mugitzen eta jaten. Ez dute lan txkia guraso gaixoek! Pentsa launa ume izaten dituztela, eta zein bere aldetik jo ohi duela... Ezin guztiei jarraitu.

Hara zer gauza polita diren umeak. Ideia bat egiteko, txitak 4-5 cm inguru altu dira.

 Charadirus dubius umea. Inurritza, 2014-05-17an





Txirritxo txikiez gain, beste espezie askoren txorikumez beteta dago Inurritza: txepetxak, zozoak, birigarroak, karnabak, txokak, txinboak, txorruak, pitxartxarrak, ihitxoriak...

2014(e)ko maiatza 15, osteguna

Iñurritza aldetik bueltaxka bat

Gaur egin duen eguraldiarekin Iñurritza aldea oso polita zegoen, landareria indarrarekin dator eta dagoenekoz berdetu dira bazterrak.


Gustav -ri argazki ugari ari zaizkie ateratzen egunotan.
Belarra ontzen ere jardun dute baserritarrak Iñurritza inguruan
Limikola talde bat atsedena hartzen Iñurritzan. Tartean Calidris alba, Calidris alpina, Charadrius hiaticula,
Calidris alpina, Charadrius hiaticula,
Calidris alba, Calidris alpina
Calidris alba, Calidris alpina
Calidris alpina
 Pluvialis squatarola
Actitis hypoleucos
Actitis hypoleucos
Tringa nebularia
Tringa nebularia
Tringa nebularia
Charadrius dubius
Charadrius dubius
Charadrius dubius
Anas platyrhynchos, Gallinula chloropus
 Sterna sandvicensis
Sterna sandvicensis
 Larus michahellis
Larus michahellis
 Turdus merula
 Turdus merula
 Turdus merula
 Motacilla alva
  Motacilla alva
 Paser domestic
Erithacus rubecula
 Erithacus rubecula
Carduelis carduelis
 Turdus philomelos
Saxicola torquata
 Saxicola torquata
Streptopelia decaocto

 Floridako dordoka ere ugaritzen ari da Iñurritzan eta jatorri Ameriketakoa izanik gure ingurura ondo egokitu da bainan arrixku haundiak ditu. Zer nolako arrixkuak dituen ikusteko klikatu hemen

 Egunotan Ipar haizea dagoelarik mareek zabor asko ekarri du Zarauzko hondartzara, badirudi batzuek itsasoa eta ibaiak zabortegi bezala erabiltzen dituztela. Egunotan antxoa garaia degula itsasoan arrantzaleak asko ugaritu dira eta berarekin batera, arrain kaxa, pita, sokak eta abarrak hondartzan. Lotsagarria benetan!!!



 Potorro (Alca torda) bat ere ekarri du hilda itsasoak