2014(e)ko maiatzaren 29(a), osteguna

Hasi dira Iñurritzako dunetan berreskuratze lanak

Oso garrantzitsua da hasierako landare bidezko kolonizazioa dunaren garapenerako. Landareek eta euren hondakinek materia organikoa pilatzen dute harea artean, eta horrek, ura atxikitzeaz gain, lurzoruak elikagaiei eusteko duen ahalmena haunditzen du.


Dena den, harearen tamainak garrantzi haundia izaten du haizearen indarraren arabera. Haizeak bizidunekin talka egitean, haien gainean eragingo duen urradura neurtzeko, zenbat eta ale haundiagoak izan, are eta haundiagoa ehunetan eragindako talka. Horrek landareen ehunen gogortasuna ez ezik tamaina ere mugatzen du. Dunetako landareak psamofiloak direla esaten da lurzoru horretan sustraitzeko duen gaitasunagatik. Eta bertako dinamikan duen eragina garrantzi handikoa da. Beraz, landareak dunak finkatzeko eta hondartzak egokitzeko oso baliagarriak dira.



Gustav ere gero eta ageriago ikusten da egunotan


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mundu guztia da libre nahi duen iritzia emateko, baina eskertuko genuke mezu anonimorik ez bidaltzea; zeini zuzendu behar gatzaizkion jakiteko mezuaren bukaeran norberaren izena jarri mesedez.
Ez da irainik onartuko, eta errespetu-falta sumatzen badugu jakin bedi mezua borratua izango dela.
Eskerrikasko.