2018(e)ko maiatzaren 15(a), asteartea

Udaberriko pasean hegazti ugari dabil Iñurritza biotopoan

Azken aldian Iñurritzan atera ditugun argazki batzuk dituzue hemen behean..Udaberriarekin batera, hegazti asko iritxi dira, batzuk hegoaldetik iparralderako bidean atsedena hartzen geratzen dira eta beste batzuk berriz berton geratu eta kumatzeko. Hori dela eta egunotan, txorizaleok gozatu ederra hari gera hartzen. ORNITHOEUS en sartuta urte hasieratik Iñurritzan ikusi ditugun hegaztien zerrenda osoa duzue ikusgai.
Usapala (Streptopelia turtur)
Iñurritzako biotopo babestua arnas gune bat da ehiztariek hain jasarpen haundia egiten dioten hegaztientzat.
Aspaldian berakada nabarmena izan duen espezie bat izanik asko poztu ginduen usapalak berriro ikustean.

Goiko argazkian ikusten den bezala hegaztiak behatzera jende asko joaten da. Gazte zein helduak denak elkarrekin ibili ohi izan dira.
Hegaztiaz gain ugaztunak ere ikusten dira Iñurritzan eta oraingo honetan Bittor mutiozabali Erbinude (Mustela nivalis) hau ikustea suertatu zitzaion.
Iñurritza biotopoaren bi aurpegi dituzue hemen, bata negu honetako bota zuen elurtearekin zuri zuri eginda eta behekalden berriz aste honetan, udaberriko kolore ederrarekin.
Biotopoko labarrak udaberrian
Iñurritza elurtuta ikusten den beste irudi bat.
Uroilanda (Rallus aquaticus), Gipuzkoa osoan hemen eta Txingudin kumatzen dela bakarrik uste da. Hegazti honek ere Iñurritza bezalako hezeguneak behar beharrezkoak ditu bizi irauteko.
Mokozabala (Platalea leucorodia) Migrazio garaian Urtero geratzen dira Iñurritzan ale batzuk atsedena hartzen. 
Beste Mokozabal bat, gehienak Erbeheretako kolonietan bukatzen dute hauek
Lertxuntxo txikia (Egretta garzetta). Udarako bere eztei aurreko lumekin oso dotore jartzen dira sasoi honetan.
Urteko sasoi honetan Lertxun gorria (Ardea purpurea) ikustea ohikoa da Iñurritzan
Lertxun gorriaren beste irudi bat.
Zikoina (Ciconia ciconia). Aurtengo udaberriko beste protagonista hau izan degu. Iñurritza biotopoan ez izan arren aipatzea merezi duena, Mitxelena kaleko teilatu batean pausatu zen zikoin hau. Garai batean hezegune bat izan zena gaur egun ia dena etxez beteta ikusiko zuen eta beste toki hobeago baten bila joango zen zihurrenik.
Txirri arrunt (Calidris alpina) eta Txirritxo haundiz (Charadrius hiaticulaosatutako talde bat. 
Istingor arrunt (Gallinago gallinago) ugarik pasatzen dute negua Iñurritzan.
Istingor txikia (Lymnocryptes minimus), hegazti honen populazioa oso baxua da eta ondorioz ikusteko ere oso zaila da, hegazti honek ere Iñurritza bezalako hezeguneak behar beharrezkoak ditu bizi irauteko eta gure inguruan gero eta gutxiago aurkitzen ditu tamalez.
Txirritxo hankabeltza (Charadrius alexandrinus), Iñurritza bezalako hondartzak gogokoak ditu bahinan oraindik ez da bertan kumatzera iritxi, aurten ere ari gera ale batzuk ikusten.
Txirritxo txikia (Charadrius dubius) ren kopula bat, beheko argazkian ikusten den bezala, lehen biziko txitoak atera dituzte aurrera. Denera dozenerdi bat kabi kontrolatua ditugu eta Iñurritzan babestuta dagoen tokira ez sartzearen beste arrazoietariko bat hori da. Kabiak lurrean egiten dituzte eta arrautzak zapaltzeko arrisku haundia izaten da. Debekatua izan arren batez ere Golfariak dira bertara pelota bila sartzen direnak.
Kumeak ibai ertzean dauden bitartean guraso bat atzeagotikan zelatan.
Txirri lodia (Calidris canutus) udarako bere kolore gorriska dotorearekin. Migrazio garaietan, hondartzako Itsasertza gogokoa izaten dute hauek.
Txirri gris (Pluvialis squatarola) batzuk egunak daramatzate Iñurritza inguruan, udaberrian zabel guzia beltz kolorekoa jartzen zaie eta ikusgarriak egoten dira.
Txirri zuri (Calidris alba) hau Ghanan 2015 garren urtean eraztundua izan zen eta pasa den astean Zarauzko biotopoan zebilen. Bere istorioak dioen bezala egun bat lehenago Gijoneko San Lorenzo hondartzan ikusia izan zen. Beraz, egun batean Asturiasetik hona iritxi zen hegan. Beheko mezu honetan aurkituko duzue berari buruzko xehetasun gehiago.

Kuliska buztanbeltza (Limosa limosa)Migrazio garaian beti azaltzen da hauetako aleren bat ere.
Kuliska gorriak (Limosa lapponica) pasa den astean talde politak ibili ziren berton, hauek ere udaberriko kolore ederrarekin oso politak egoten dira orain.
Kuliska zuria (Tringa nebularia) Denbora luzea darama ale honek Iñurritzan, berton gustura dagoen seinale
Kuliska bekainduna (Numenius phaeopus), urtero bezala, aurten ere multzo politak ikusten ari gera biotopoan.
Bernagorri arrunt (Tringa totanus) ale dexente dabiltza Iñurritza ibai inguruan
Bernagorri arrunta kuliska zuriarekin batera
Txirri arrunta bernagorri arruntarekin batera.

Txirritxo haundia kuliska baten ondoan

Miru gorriak (Milvus milvus) askotan ikusten ditugu Talai mendiko larreetan ehizean
Arrano sugejale (Circaetus gallicus) bat, inguruko mendietan kumatzen duen hegazti honek, Iñurritza ere etortzen da ehizera
Arrano arrantzalea (Pandion haliaetus), egun hauetan asko ari dira pasatzen Iñurritzatik eta batzuek arrantzan geratzen dira berton.
Zapelatzak (Buteo buteo), Iñurritzan egunero ikusten diren harrapari ohikoenetakoak dira.
Emilio Salvatierra eta Eneko Azkue hegaztiak behatzen. Hauek ikusi gabeko hegazti gutxi pasako dira Iñurritzatik

Antzandobi arrunta (Lanius collurio) emea. Iñurritzan kumatzen da eta urteroko leku berdinera iritxi da dagoeneko urteroko bikotea.
Antzandobi kaskagorria (Lanius senator). Aste honetan ikusi du urteko lehenengoa Bittor Mutiozabalek.
Pitxartxar buru beltz (Saxicola torquatus) arra
Pitxartxar buru beltz (Saxicola torquatus) emea. Bikote askok kumatzen dute Iñurritzan eta dagoeneko txita asko ere ari gera ikusten.
Pitxartxar nabarra (Saxicola rubetra). Pase garaian bakarrik ari gera hauek ikusten, ez da Iñurritzan kumatzen.
Zozo arrunt (Turdus merula) emea. Aurten egiten ari zaigun udaberri euritsuarekin xixara asko dago larreetan eta zozoak sorteko dira.
Errekatxindorra (Cettia cetti). Urte osoan kantari non nahi entzuten da Iñurritzan. Bikote askorek kumatzen dute berton.
Txorru arrunt (Chloris chloris) arra ugaria da Iñurritzan.
Tarin (Carduelis spinus) emea. Neguan ikusi ditugun ale denak aldegin dute Europa iparraldera kumatzera. Astiko altzadiak oso gogoko ditu espezie honek.
Txio arrunta (Phylloscopus collybita). Neguan zein pase garaietan oso ugaria da Iñurritzan, bainan udaberrian berton kumatzen geratzen den bakarra, bere itxura haundia duen Txio Iberiarra da.
Ihi txoria (Cisticola juncidis). Hegazti txiki honen bikote asko osatzen dira Iñurritzan. Negu hotzak ez ditu gogoko bainan Iñurritza bezalako itsas ertzetan ez da hain negu gogorra izaten eta horregatik hemen negua hobeto igarotzen dute.
Tuntun arrunta (Prunella modularis
Txinbo buru beltza (Sylvia melanocephala)Orain dela dozenerdi urte ikusi zen lehen bikotea Iñurritzan eta yada berton kumatzen dela esan dezakegu. Orain urte osoan ikusi daiteke berton.
Txinbo kaskabeltz (Sylvia atricapilla) arra. 
Lepitzulia (Jinx torquilla), kantari dabil egunotan Iñurritzan.
Txantxangorria (Erithacus rubecula), beti bezain elegante.
Mokolodia (Coccothraustes coccothraustes) Aurtengo negua bereziki ona izan da espezie honentzat bainan orain udaberrian joan dira ale guziak Europa iparraldera kumatzera.
Buztangorri argi (Phoenicurus phoenicurus) ale asko ari dira pasatzen egunotan Iñurritzatik.
Buztangorri iluna (Phoenicurus ochruros), asko ugaritzen ari den espezie bat da hau, Iñurritzako labarrak ditu gogoko kumatzeko.
Negu txirta (Anthus pratensis). Neguan ugaria da bainan orain Europa ipar aldera joaten dira kumatzera eta Uda txirta etortzen zaigu bere ordez.
Buztanluzea (Aegithalos caudatus), Iñurritzan batez ere neguan ikusten degu espezie hau.
Erregetxoa (Regulus ignicapilla), hegazti txiki hau Iñurritzako zuhaitzetan ikusten degu elikatzen.
Kardantxuloa (Carduelis carduelis), beti bezain elegante. Iñurritzan asko ikusten dira egun hauetan, kumatu ere dexente egiten da berton.
Amilotxa (Cyanistes caeruleus), Talai mendi aldeko zuhaitzetan ikusten da batez ere.
Kaskabeltz arrunta (Parus major), hau ere Talai mendi aldeko zuhaitzetan da ugariago.
Benarriz nabarra (Locustella naevia), bere tarrraaa kantu ederra non nahi entzuten da orain Iñurritzan. Hau ere udaberrian kumatzera etortzen da Iñurritzako otadietara.
Paparrurdina (Luscinia svecica), Iñurritzako ibai ertzetan non nahi ikusten da egunotan, pase garaian Iñurritza moduko hezeguneak oso gogoko izaten ditu.
Hesi berdantza (Emberiza cirlus) arra, urte osoan ikusten da Iñurritzan eta orain kumatzen ari da sasi tartetan.
Hesi berdantza (Emberiza cirlus) emea ez da arra bezain koloretsua.
Enara arruntak (Hirundo rustica) aurten oso gaizki ari dira pasatzen, eguna joan eta eguna etorri euria ari du eta intsekto jale hauek oso gaizki pasatzen dute jana bilatzeko.
Amilotx mottoduna (Lophophanes cristatus), Iñurritzan ez da ugaria bainan Talai mendi aldeko baso ezkutuetan ikusten dira ale batzuk
Zingira berdantza (Emberiza schoeniclus). Iñurritzan batez ere neguan ikusten dira eta orain beraien kumatzeko lekuetara joaten dira. Hazi jale haundiak dira eta Iñurritzako ibai ondoko landareak neguan haziz beteta egoten direnez, horiek jatera etortzen dira.
Buztanikara zuria (Motacilla alba), neguan udaran baino askoz ugariagoa da Iñurritzan. Orain berton kumatzen diren ale batzuk geratzen dira eta neguan Europa ipar aldetik ale asko etortzen dira.
Gallupa (Pyrrhula pyrrhula) arra. Hau ere neguan udaran baino gehiago ikusten dira bainan beti izaten da aleren bat Talai mendi aldean.
Txirriskil arrunta (Serinus serinus), bikote asko kumatzen ari dira momentu honetan Iñurritzan
Landa txolarrea (Passer montanus). Bere populazioa asko gutxitu den arren Iñurritzan asko ikusten dira. Hazi jale amorratua da hau ere eta nekazaritza intentsiboak gaitz haundia egin dio hegazti honi ere. Iñurritza ibai ondoko landareriak hazi asko botatzen du neguan eta talde haundiak osatzen dira bertan.
Etxe txolarrea (Passer domesticus). Asko gutxitzen ari den espezie honentzat ere Iñurritza bezalako inguruak ondo etortzen dira.
Larre buztanikara (Motacilla flava). Golfeko zelaia espezie honentzako oso habitat egokia da eta horregatik urte sasoi honetan familia honetako azpiespezie ugari ikusi daitezke bertan. Beheko argazkietan dituzue adibide batzuk.
Larre buztanikara (Motacilla flava cinereocapilla)
Larre buztanikara (Motacilla flava flavissima)

Larre buztanikara (Motacilla flava tschutschensis). Siberian, Berin-en zein Kanadako ipar ekialdean kumatzen da. Lehen biziko aldia da Iñurritzan ikusten dela eta penintsula iberiarrean ere lehenengoetako zita dela uste da.

Larre buztanikara berezi honen beste irudi batzuk.
Larre buztanikara berezia
Erroia (Corvus corax), urtero bezala Talai mendiko labarretan kumatzen jarraitzen du bikote batek.
Kaio beltz bikote (Larus marinus) bat dabil Mollarriko uhartean kabia egin nahian eta ea aurten lortzen duten. Munduko kaio espezie haundiena da eta Gipuzkoan oraindik ez da beste inon kumatu. Kumatze garaian Mollarrik babes neurriren bat eduki ezean oso zaila da hegaztiak bertan kumatzeko behar luketen lasaitasuna aurkitzea.


Iñurritza ibaian jana asko ugaldu da eta beheko argazki hauek dira horren adibide.
Kaio hankahori bat, berak arrantzatutako Platuxa bat jaten.
Lertxun gorri bat angila batekin
Lerxuntxo bat arrai bat arrantzatu berritan.

Hondartzara ere mareak barraiatuta hegazti zein ugaztunak askotan iristen dira. Hemen behean dituzue beste adibide batzuk.
Lanperna muxua (Fratercula arctica)
Kalderoia (Globicephala melas)

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mundu guztia da libre nahi duen iritzia emateko, baina eskertuko genuke mezu anonimorik ez bidaltzea; zeini zuzendu behar gatzaizkion jakiteko mezuaren bukaeran norberaren izena jarri mesedez.
Ez da irainik onartuko, eta errespetu-falta sumatzen badugu jakin bedi mezua borratua izango dela.
Eskerrikasko.