2016(e)ko martxoa 26, larunbata

Iñurritzako biotopora ere udaberria iritxi da

Udaberria lagun Bernagorriak, Txirritxo txikiak, Txirritxo haundiak, Kulixka txikiak, Basahateak, Kardantxuloak, Zozoak, Kaska beltzak, Ihi txoriak, Kopeta zuriak, Txilinporta txikiak, Lertxuntxo txikiak, Muituak eta beste bizidun ugari ikusi eta entzuteko aukera ederra dago egunotan Iñurritza aldean.
Bittor Mutiozabalek ateratako argazki sorta bat behekaldean.
Bernagorria (Tringa totanus)
Bernagorria (Tringa totanus)
Txirritxo haundia, (Charadrius hiaticula)
Txirri arrunta (Calidris alpina)
Txirritxo txikia (Charadrius dubius)

Zarautz eta Iñurritza inguruan, orain dela urte gutxi arte, hau da, Iñurritza biotopoko gaurkotze lanak egin aurretik, basahateak ez ziren kumatzen bertan eta ikusten ziren ale bakanak negu partean ikusten ziren. Azken aldian berriz, urtez urte txito berriak hasi ahala ohikoa bihurtu da gure artean ikustea. Behekaldeko argazki hauetan dituzue adibideetako batzuk.
Bi basahate ar hegan
Zarautz barruko errekasto batean dagoen kabietako bat
Basahate eme bat Iñurritzan
Basahate bikote bat Zarauzko kaleetan zehar.
Beste basahate eme bat Iñurritzan
Kopetazuri bat Iñurritzan (Fulica atra)
Lertxuntxo txikia (Egreta garcetta)
Uroiloa (Gallinula chloropus)
Ubarroi haundia (Phalacrocorax carbo)
Ubarroi haundia (Phalacrocorax carbo)
Erregetxoa (Regulus ignicapilla)
Phylloscopus collybita
Phylloscopus collybita
Txantxangorria (Erithacus rubecula)
Horma txoria (Passer domesticus)
Kardantxuloa (Carduelis Carduelis)
Kardantxuloa (Carduelis Carduelis)
Kaskabeltza (Parus mayor)
Zozo arra (Turdus merula)
Zozo arra (Turdus merula)
Hegaztiez gain beste bizidun ugari ere iristen dira Iñurritza aldera eta horien artean behekaldeko Lanperna faltsu (Lepas anatifera) hauek dituzue. Lanperna faltsu hauei buruzko informazio zabalagoa, Alverto Lopez Asturiarraren eskutik hemen duzue irakurgai.
Lanperna faltsua (Lepas anatifera)
Lanperna faltsua (Lepas anatifera)

Zarautzen txakurrez gain bada hegaztiak paseatzera ateratzen dituen horietako bat ere, hori dela eta hemendik aurrera  Iñurritzan txakurrak lotuta eramatea behartzeaz gain hegaztiak kaiolan eramatea debekatzen duen kartelak ere jartzen hasi beharko degu. Lasai ederrean bapo pasa zuen honek goiza Iñurritza biotopoko babes eremuan. 
Hamaika ikusteko jaioak gara!!!

2016(e)ko martxoa 4, ostirala

IÑURRITZA BIOTOPOAREN BILAKAERARI BURUZKO POSTERRA AURKEZTU ZUEN ARKAMURKAK EAE ko LEHEN ORNITOLOGI KONGRESOAN

IÑURRITZAKO BIOTOPOAREN BILAKAERA

Asier Aldalur, Pello Izkeaga Murua, Aitziber Sarobe Egiguren, Juantxo Unzueta  Mitxelena
Arkamurka Natura-Elkartea (info@arkamurka.org)

IÑURRITZAKO BIOTOPOA: BABESTUTAKO EREMUA
Zarauzko ekialdean kokatua dagoen eremu hau 1997. urtean babestu zen (40/1997 DEKRETUA, otsailaren 25ekoa, Iñuurritza ingurua babestutako biotopo deklaratzen duena).
Dekretuan bertan zehazten da Iñurritza errekastoaren estuarioa, eta itsas aldeko eremua euskal kostaldeko ekosistemen erakusgarri bikaina dela. Dekretuan esaten denez, “Duna, padura eta labarrek paisaia bereziki erakargarria osatzen dute, eta beren baitan beharrizan ezberdinak dituzten landare zein animalia espezie ugari hartzen dituzte, espezializaturiko eta elkarren artean erlazionaturiko komunitate-mosaikoa sortuz”. Izendapen-dekretuan aipatzen zen eremu honek habitat naturalak birsortu eta leheneratzeko aukera onak eskaintzen zituela, eta horrek ere interes handiko
eremu bihurtzen zuela. Horren guztiaren ondorio dira urtean zehar Iñurritzako biotopotik igarotzen diren hegazti migratzaileak, asko limoetakoak, baina labarretan bestelako itsas hegaztiak ere noiznahi ikus litezke, eta harrapari zein bestelako landa-txoriak ugariak dira
Iñurritzako zelaietan. 



IÑURRITZAKO BIOTOPOKO PLAN BEREZIA

2010. urtean Iñurritzako Biotopoan bertako natur eremua berreskuratzeko obrak hasi ziren urte batzuk lehenago onartutako Plan Berezia gauzatzeko (Diputatuen Kontseiluak, 2006ko ekainaren 6ko
batzarraldian onartutako Zarauzko Iñurritzako Biotopo Babestuaren Plan Berezia.GHI-120/04-P08).
Aipatutako planak Iñurritzako eremua birnaturalizatzea zuen helburu, padurak berez izan beharko lukeen eremua (gorriz) eta duna grisak beharko lukeena (urdinez) berreskuratuz.  Bestalde, dunaren azpian dagoen eta ur geza duen putzua azalerazi zen, plan
bereziko lanak hasi aurretik, baratzak ziren eremuko lur gozoa kenduta. Honela, garai bateko Zarauzko paisaia berreskuratzeaz gain, Zarautzek duela milaka urte izango zuen itxura irudikatu da.

HERRIKO BARRA

1988. urtean Zarautz herriko alde zaharrean lur az- piko garajeak egiteko obrek hisoriaurreko aztarnategia bistaratu zuten. Handik ja- sotako aztarnekin Zarautz duela milaka urte nolakoa izango
zen irudikatu ahal izan da. 

NATUR KONTSERBAZIOA IÑURRITZAKO BIOTOPOAN

Natura 2000 sarean sartua zegoela, 2012. urtean izendatu zen Iñurritza Kontserbazio
Bereziko Eremua (KBE). Izendapen horrekin kudeaketarako irizpideak ezartzen dira, eta bertako
ondare naturala behar bezala ezaugarritu eta berreskuratzeko konpromisoa hartzen da. Hala ere,
kudeaketa-plana egiteke dago, eta hau berebizikoa da, esaterako, hareatzak bizi duen degradazioa ekiditeko. Hirigunetik hain gertu dagoen eremua izanda presio handia jasaten du Iñurritzako Biotopoak urte osoan (eta bereziki udan). Ondorioz, bertako faunarentzat, eta bereziki hegaztientzat estres handiko egoerak suertatzen dira. Horren aurrean, ezinbestekoak ikusten dira hainbat neurri, hala nola:  bideak landarediarekin pantailatzea; abereak, bereziki txakurrak, babestutako eremutik urrun mantentzen direla bermatzea; bertan umatzen diren  hegaztientzat eremuak zaintzea; errekan eta barruko hondartzak pertsonen sarrera ekiditea; etab. Bestalde, 2010. urtean egindako lanei esker berreskuratu diren padura eta ur gezako putzua denboraren poderioz eraldatzen ari dira, kolmatatzen, eta horrek ondorioak dakartza bertako bioaniztasunean. Habitat horien bilakaerak hainbat
espezieen presentzia baldintza lezake, eta dagoeneko hasiak gara muga horiek ikusten. Bukatzeko, azpimarratu nahi dugu IKERKETA FALTA DELA eremu honetan guztian. Berreskuratze lan horiek (paduran eta ur gezako putzuan) kolonizazio-prozesuak ikertzeko parada ezin hobea eskaini zuten. Ez da horrelakorik egin, eta ondorioz hain kaltetuak eta urrituak ditugun kostaldeko ekosistemen ezagutza garatzeko aukera galdu dugu. Bide batez, baita bertako bioaniztasunaren jarraipena egitekoa ere.

HEGAZTIAK IÑURRITZAN

Berariazko ikerketarik egin ez bada ere, Iñurritzako Biotopoan 199 hegazti espezie ezberdin aipatu dira orain artean, horietatik 17 interes berezikoak (alegia, euren balio zientifikoa, kulturala edo singulartasuna dela eta, arreta berezia merezi duten espezieak dira: Iñurritzan umatu izan diren espezie aipagarrienak;

Txilinporta txikia (Tachybaptus ruficollis)
Belatz handia (Falco peregrinus)
Uroilo arrunta (Gallinula chloropus)
Uroilanda handia (Rallus aquaticus)
Txirritxo txikia (Charadrius dubius)
Harkaitz-zozo urdina (Monticola solitarius)
Lezkari arrunta (Acrocephalus scirpaceus)
Ihi-txoria (Cisticola juncidis)
Benarriz nabarra (Locustella naevia)
Etze-txinboa (Sylvia undata)
Txinbo burubeltza (Sylvia melanocephala)
Antzandobi arrunta (Lanius collurio)
Erroia (Corvus corax)
Landa-txolarrea (Passer montanus)
Hesi-berdantza (Emberiza cirlus)
Gari-berdantza (Miliaria calandra)

Migrazio garaietan Ohikoak dira espezie askotariko anatidoak, ardeidoak eta limikolak kopuru
txikietan. Hauen artean aipagarrienak ondorengo biak dira kopuru interesgarrietan agertzen direlako, agian hareatzetara ondo egokitzen direla eta:

Kurlinta bekainduna (Numenius phaeopus) 
Txirri zuria (Calidris alba) 
Bestalde aipatzekoa da ere paseriformearen aniztasuna:
Larre-buztanikara (Motacilla flava)
Urretxindorra (Luscinia megarhynchos)
Paparurdinak (Luscinia svecica)
Buztangorri argia (Phoenicurus phoenicurus)
Pitxartxar nabarra (Saxicola rubetra)
Buztanzuri arrunta (Oenanthe oenanthe)
Benarriz arrunta (Acrocephalus schoenobaenus)
Sasi-txinboa (Sylvia communis)
Antzandobi kaskagorria (Lanius senator), migrazio garaietan ikusi
daiteke.