2014(e)ko otsaila 26, asteazkena

Beste hegazti batzuen artean Txirritxo txikia iritxi da Iñurritzara.

Aurtengo lehenbiziko Txirritxo txikia (Charadrius dubius) otsailaren 23an iritxi zen Iñurritzara.
Koldo Lizundia ren argazkia

Gaur Istingor arrunt (Gallinago gallinago) hau ere bertan ikusi det.
Asier Aldalurren argazkia
Asier Aldalurren argazkia
 Asier Aldalurren argazkia

Bittor Mutiozabalek ere behekaldeko Lertxuntxo txikiari (Egretta garzetta) argazki ugari atera zizkion egun hauetan








Bittor Mutiozabalek behekaldeko Lertxun hauskara(Ardea cinerea) honi ere atera zizkion beste argazki hauek





 Buztanikara zuri (Motacilla alba) ugari zebiltzan gaur harri arteetan intsektu bila
Asier Aldalurren argazkiak

Ur oiloak (Gallinula chloropus) ere ugari dabiltza egunotan
Asier Aldalurren argazkia

 Negu osoan dabil antzarra (Anser anser) Iñurritza aldean bueltaka, gehienetan larrean ibiltzen da belarra jaten
 Asier Aldalurren argazkia

 Aurtengo neguan ez du izozte haundirik egin eta Ihi txoriek (Cisticola juncidis) ederki irauteko moduan izango dira negua. Hegazti hauek orain dela urte gutxi etorri dira gure artera, mediterraneoko klimara daude egokituta eta ez dute hotza batere ondo jasaten.
Asier Aldalurren argazkia

2014(e)ko otsaila 20, osteguna

Martin gehiago hilik Iñurritzan

 Gaur arratsaldean Iñurritza pareko hondartzan beste 5 Martin (Uria aalge) hilik azaldu dira. Hauek ere pasa berri ditugun ekaitz bortitz hauen ondorioak izango dira seguruenik zeren kantauri ixuri alde guzian ari dira azaltzen Alcidae familiako itsas hegazti gehiago hilik eta hauek ere multzo hortan sartu beharko ditugu. 
Natura zaleak geran edonor hunkitu egiten gaitu horrelako Martin pilla hilik aurkitzean bainan kasu hontan naturak berak egindako selezio naturala izan da eta bizitzaren legea onartzea besterik ez zaigu geratzen. Dena den, aipatzea komeni da prestige petroliontziaren ixurketa latza gertatu zen geroztik izugarri egin zuela behera Kantauri ixuri alde guzian Martinen presentziak. Aurten berriz, gure harridurarako, urte batetikan bestera milaka eta milaka Martin pasatzen ari zaizkigu gure itsaso aurretikan eta berriro bere onera etortzen ari dela ematen du, nahiz eta horietako askok pasa berri ditugun ekaitz gogor horiek igarotzerik lortu ez eta gure hondartzetan azaltzen ari. Besteak beste iparralde eta Landetako hondartzetan 400 Alcidae inguru jasoak izan dira, horietako batzuk hilik eta beste batzuk oso aulduta jaso ondoren indarberritu ondoren itsasoan askatu dituzte. Kontuan izan errolda eta ordu asko pasatzen ditugula itsasoari begira eta lehengo urtean ale bat bera ere ez genuela ikusi Getari edo Zarautz aldean. Aurten berriz milaka pasatzen ari dira, bitxia benetan eta behaketa sistematikoak egitearen fruituetako bat hori da urtez urte dauden aldaketak ikusteko aukerak eman ditzazkeela.

Gaur Iñurritzan aurkitutako 5 Martin horien tartean "embridada" izenez ezagutzen den barietateko Martin bat zegoen bere eztei aurreko lumajearekin. Behekaldeko argazkian ikusten da bere buruaren erdian duen marra zuri bereziarekin.

Behekaldeko beste Martin arrunt hau berriz baita ere eztei aurreko lumajearekin zegoen bainan hau Martin arrunta izango litzateke. Konturatu naiz buruaren kolorea ere ez dutela berdina eta behekaldekoak hau da Martin arruntak goiko argazkiarekin alderatuz marroiagoa dutela. 


Buru biak elkarrekin

Behekaldeko hau berriz neguko lumajearekin dago oraindik, seguruenik gaztea delako eta eztei aurreko lumajea gazteek maiatza aldetik aurrera jartzen zaielako.


Behekaldeko argazki hontan hilik aurkitutako Martin denak elkarrekin jarriak, behekaldeko biak gazteak izango lirateke eta goiko 3rak helduak. Helduak askoz ere luma zabalagoak eta kalitate hobeagokoa dute. Gazteek kolore marroiagoa, ez hain beltza helduak bezala eta luma punta zorrotzagoa dute.

 Martin helduaren hegoa

Martin gaztearen 2 hegoak

Argazki hontan garbiago ikusten da, bi goikoak helduarenak eta behekaldekoa gaztearena izango litzateke.

Beste adibide bat, behekaldekoa gaztea eta goikaldekoa heldua.

 "embridada" izenez ezagutzen den barietateko Martinaren hankak ere askoz ere beltzagoak dira

Beste Martinen ondoan jarrita nabarmenago ikusten da



pasa berri ditugun ekaitz hauen ondorioak ez ohizko gertaera baten ondorio bezala hartuko nituzke zeren ekaitz bat bakarrik izango balitz Alcidae familiako hegazti hauek ez zuten arazorik izango aurrera irtetzeko bainan eten gabe bat bestearen atzetik izan direnez britainia haundiko hegazti helduak kumeak alimentatzen ahitu dira eta kasu gehienetan kumea hil egin zaizkie eta helduak gure kostaldeetara etorri dira babes bila oso ahulduta eta egoera penagarrian gehienak. Horregatikan izango da gure artean bataz beste hainbeste heldu izatearen arrazoia. Egoera latz honi gehitu behar zaio itsasontziak itsas zabalean tankeak garbitzeko aprobetxatzen dutela eta horietako batzuk fuelez zikinduta iritxi direla, ez horrela Baiona parean gertatu den isztripuarengatik zeren nola kostan kontra gertau den istripu hori ez da itsasoan batere zabaldu eta uste baino kalte  gutxiago eragin ditu. Ez prestige bezala non Itsaso zabalean gertatu zen istripua eta kasu hartan bai asko zabaldu zirela fuel orbanak.

 Egoera edo negu arrunt batean gutxigorabehera gazteen %10 bakarrik irauten duela bizirik bere bizitzako lehen urtean aipatu izan da . Hori bai, behin lehen urtea igarotzea lortzen duten gazteak, aurrerantzean urte askoan bizitzen direlarik. Nahiz eta Iñurritzakoa lagin oso txikia izan behaketen mundu hontan sartu nintzenean konturatu nintzen bataz bestekoek duten garrantzia.
Adibide bat jartzearren; Behin baino gehiagotan egin det proba RAM en Getariatikan, batzuetan Zangak kontatzen egon gintezke ordu bete osoa begirik kendu Gabe teleskopiotik eta beste bat ondoan hamabost minutu bakarrik, ba azkeneko honen datuak ordubetera estrapolatu eta ia beti antzekoak irtetzen dira. Beraz egun hauetan hilik azaldu diren Martin helduen kopurua seguruenik oso haundia izango da. Gainera teoria hau indartzeko ornitologo ezberdinak argazki kopuru haundiak ateratzen ari dira eztei aurreko lumajeekin eta garai hontan helduei bakarrik jartzen zaie lumaje hori.

Gai hontan gehiago sakontze aldera, gaur Berria egunkariko azken orrialdean dator gai honi buruzko artikulu interesgarri bat.

2014(e)ko otsaila 9, igandea

Lanperna muxua (Fratercula artica) Iñurritzan

Atzo arratsaldean Gorka Aranguren Iñurritza aldean hondartzatik pasean zijoalarik Lanperna muxu (Fratercula artica) batekin topo egin zuen. Nahiz eta otsaila eta martxoa bitarte beraien lumak aldatzen egoten diren eta ondorioz pentsatu hegan egiteko lumak faltako zitzaizkiola, ez da Lanperna muxu honen kasua, zeren behekaldeko bideoan ikusten den bezala hegoetako lumarik ez zaio falta eta beraz pentsa genezake hilabete hauetako denboraleek jarraian izanik hondartzara aulduta iritxiko zela.

 Uztaila erdi inguruan Lanperna muxu denak kumatzeko erabili dituzten iparraldeko uharteak utzi eta Itsaso zabalean murgiltzen dira. Negu osoa ematen dute lehorretik urrun, lehorrera kumatzeko bakarrik bueltatzen direlarik udaberrian. Alcidae familia berekoak diren Martin arruntak edo Pottorro arruntak ez bezala, lanperna musuak negua kostatik askoz urrunago ematen duten hegaztiak dira eta horregatik nahiz eta Euskal herriko kostaldean edo Bizkaiko Golkoan neguan nahiko hegazti arrunta izan, ez da erreza izaten kostatik ikustea. 
Egun hauetako batean Koldo Lizundiak ateratako argazki bat,  Olatu haundiek Mollarri ere estaltzen zuten eta argazkian ikusten den bezala ubarroiak ihesi joan behar

Euskal herriko kostaldera, batez ere negu partean, ipar mendebaleko ekaitz gogorrak izaten direnean urbiltzen dira hegazti hauek. Lanperna muxu batzuk ezin izaten dute aipaturiko ekaitz gogor hauei aurre egin eta Euskal herriko hondartzatara iristen zaizkigu askotan itsasoko korronteen eskutik. 



Ia neguoro izaten dugu hondartzaratutako hegazti hil edo aulduren bat. Hilik edo aulduta aurkitzen diren gehienak aurreko udaberrian jaiotako gazteak izaten dira, ez bait dira helduak bezain trebe ekaitz haundi hauei aurre egiteko. Hondartzan aurkitzen ditugun hegazti hauetako batzuek hankan eraztun txiki bat dakarkite eta horrek informazio asko ematen digu, adibidez zein tokitan eraztundua izan den, zer adin duen jakiteko eta abar. Ikusten duzuen bezala hegazti hauentzat ez dago mugarik eta nomada batzuk bailira ibiltzen dira munduan zehar, bizibaldintza egokien bila.
Argazkian ikusten den bezala, hondartzara aulduta iritxi arren, oraindik nahiko bixi astintzen ditu hegoak eta bertan itsasoan usteko gomendioa eman nion Gorka Arangureni, zeren askotan egun batetik bestera berpizten ere ikusi izan ditugu horrela iristen direnak. Nire ustez, hegaztia oso oso aulduta ez badago, Arrano etxera eramateak sortzen dion estresak eta abarrek kalte gehiago egin diezaioke mesede baino.


2014(e)ko otsaila 4, asteartea

Iñurritzako dunak ere ederki astindu ditu denboraleak

Egunotan kantauri ixurialde guzian itsasoa oso asarre ibili degunez Zarauzko kostaldea ez da izan horren salbuespen. Iñurritzako dunak ere ederki astindu ditu egunotako denboraleak, behekaldean dituzue bertan ateratako irudi batzuk.
Larunbat arratsaldeko mareak gora egitean hasi zen dunetatik harea pixkanaka eramaten, 
nahiz eta larunbat arratsaldean grabatutako irudi hontan oraindik ere itsas aurrekaldeko zatia nahiko osorik ikusten den.

Irudi hauek ere oraindik larunbat arratsaldekoak dira

 Larunbateko irudi hauetan egurrezko hesia geure aurrean erori berritan.
Asier Aldalur-en argazkia 
 Asier Aldalur-en argazkia
Asier Aldalur-en argazkia

 Urrengo eguneko goizaldean izan zen erauntsiak egin zuen ondorengo lana eta hesiak eta harea era bat eraman zituen dunen aurrekaldetikan
 Rafa Saiz-en argazkia
 Andoni Ruiz-en argazkia
Andoni Ruiz-en argazkia
Andoni Ruiz-en argazkia
 Andoni Ruiz-en argazkia

Itsas aurrekaldean dagoen dunako zati txiki hori bakarrik geratzen da osorik beste gehientxuena itsasoak eraman zuen
 Andoni Ruiz-en argazkia
Andoni Ruiz-en argazkia

Ur gezako putzuaren aldameneko baratza ere era bat ureztatua geratu zen
 Andoni Ruiz-en argazkia
 Andoni Ruiz-en argazkia
Andoni Ruiz-en argazkia