2014(e)ko otsaila 9, igandea

Lanperna muxua (Fratercula artica) Iñurritzan

Atzo arratsaldean Gorka Aranguren Iñurritza aldean hondartzatik pasean zijoalarik Lanperna muxu (Fratercula artica) batekin topo egin zuen. Nahiz eta otsaila eta martxoa bitarte beraien lumak aldatzen egoten diren eta ondorioz pentsatu hegan egiteko lumak faltako zitzaizkiola, ez da Lanperna muxu honen kasua, zeren behekaldeko bideoan ikusten den bezala hegoetako lumarik ez zaio falta eta beraz pentsa genezake hilabete hauetako denboraleek jarraian izanik hondartzara aulduta iritxiko zela.

 Uztaila erdi inguruan Lanperna muxu denak kumatzeko erabili dituzten iparraldeko uharteak utzi eta Itsaso zabalean murgiltzen dira. Negu osoa ematen dute lehorretik urrun, lehorrera kumatzeko bakarrik bueltatzen direlarik udaberrian. Alcidae familia berekoak diren Martin arruntak edo Pottorro arruntak ez bezala, lanperna musuak negua kostatik askoz urrunago ematen duten hegaztiak dira eta horregatik nahiz eta Euskal herriko kostaldean edo Bizkaiko Golkoan neguan nahiko hegazti arrunta izan, ez da erreza izaten kostatik ikustea. 
Egun hauetako batean Koldo Lizundiak ateratako argazki bat,  Olatu haundiek Mollarri ere estaltzen zuten eta argazkian ikusten den bezala ubarroiak ihesi joan behar

Euskal herriko kostaldera, batez ere negu partean, ipar mendebaleko ekaitz gogorrak izaten direnean urbiltzen dira hegazti hauek. Lanperna muxu batzuk ezin izaten dute aipaturiko ekaitz gogor hauei aurre egin eta Euskal herriko hondartzatara iristen zaizkigu askotan itsasoko korronteen eskutik. 



Ia neguoro izaten dugu hondartzaratutako hegazti hil edo aulduren bat. Hilik edo aulduta aurkitzen diren gehienak aurreko udaberrian jaiotako gazteak izaten dira, ez bait dira helduak bezain trebe ekaitz haundi hauei aurre egiteko. Hondartzan aurkitzen ditugun hegazti hauetako batzuek hankan eraztun txiki bat dakarkite eta horrek informazio asko ematen digu, adibidez zein tokitan eraztundua izan den, zer adin duen jakiteko eta abar. Ikusten duzuen bezala hegazti hauentzat ez dago mugarik eta nomada batzuk bailira ibiltzen dira munduan zehar, bizibaldintza egokien bila.
Argazkian ikusten den bezala, hondartzara aulduta iritxi arren, oraindik nahiko bixi astintzen ditu hegoak eta bertan itsasoan usteko gomendioa eman nion Gorka Arangureni, zeren askotan egun batetik bestera berpizten ere ikusi izan ditugu horrela iristen direnak. Nire ustez, hegaztia oso oso aulduta ez badago, Arrano etxera eramateak sortzen dion estresak eta abarrek kalte gehiago egin diezaioke mesede baino.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mundu guztia da libre nahi duen iritzia emateko, baina eskertuko genuke mezu anonimorik ez bidaltzea; zeini zuzendu behar gatzaizkion jakiteko mezuaren bukaeran norberaren izena jarri mesedez.
Ez da irainik onartuko, eta errespetu-falta sumatzen badugu jakin bedi mezua borratua izango dela.
Eskerrikasko.