2016(e)ko urria 24, astelehena

Iñurritza biotopoan oso hegazti bereziak ikusi dira udazkenean

Iñurritza biotopoak sorpresa ugari jarraitzen du ematen, udazkenean zehar Europa iparraldetik hegoalderako bidaian hegazti ugariren pausaleku izateaz gain, lehenagotik Iñurritza biotopoan inoiz ikusi gabeak izan diren hegaztiak zitatzen ari dira egunotan, Marikoi isatslaburra (Stercorarius longicaudus) eta Uroilanda txikia (Porzana pusilla) izan dira horietako azkenak. Baina lehendabiziko zita interesgarri hauetaz gain, badira beste batzuk behin edo beste bakarrik ikusiak izan direnak; Lertxuntxo karramarrozalea (Ardeola ralloides), Ur benarriza (Acrocephalus paludicola) edo Dilindaria (Remiz pendulinus) dira adibideetako batzuk. Behekaldean dituzue egunotan Iñurritzan ikusi ditugun hegazti askoren argazkiak eta aurtengo zita denak eguneratuta ornitho.eus en klikatuta ikusi ditzazkezue.
Uroilanda txikia (Porzana pusilla) Rallidae familiako hegazti honek, Europa iparraldeko leku hezeetan bizi dena, neguan Afrika aldera migratzen du eta hemen ikusitakoa horietako bat izan litekeela pentsatzen da. Bere habitat ohikoena Europa ekialdean zein Asia aldea du eta horregatik da hain arraroa Iñurritzan ikusi izana. Hector Gonzalez Arcelus ornitologoak ikusi zuen eta argazkia Ricardo Rodriguezek beste hezegune batean ateratakoa da.


Marikoi isatsluzea (Stercorarius longicaudusberriz Stercorariidae familiako itsas hegaztia da. Eurasia eta ipar Amerikan bizi den hegazti hau udazkeneko migrazioan Euskal Herritikan hego hemisferiora bidean pasatzen da, eta Iñurritzan ikusi genuen alea horietako bat zela pentsatzen degu. Migratzaile haundi hauei Iñurritza bezelako hezeguneak oso ondo datozkie atseden hartu eta indarberritu ondoren bere bidaiari jarraitzeko.

Marikoi isatsluzea (Stercorarius longicaudus)

Marikoi isatsluzea (Stercorarius longicaudus)

Marikoi isatsluzea (Stercorarius longicaudus)

 Lertxuntxo karramarrozalea (Ardeola ralloides) Ardeidae familiako hegaztia da eta Mediterraneo zein Ekialde hurbilean bizi den hegaztia izanik Iñurritzan ikusi izana ez da batere ohikoa, nahiz eta badiren Frantzia mendebaldean kolonia txiki batzuk eta hemen ikusitako alea kolonia horietatik hegoalderako bidean dijoanetako bat izan liteke.

 Lertxuntxo karramarrozalea (Ardeola ralloides

Lertxuntxo karramarrozalea (Ardeola ralloides

Lertxuntxo karramarrozalea (Ardeola ralloides

Lertxuntxo karramarrozalea (Ardeola ralloides

Lertxuntxo karramarrozalea (Ardeola ralloides

Ur benarriza (Acrocephalus paludicola) Acrocephalus generoko hegazti hau oso bakartia eta zuhurra da eta landareen artean denbora luzea egiten duenez ikustea oso zaila izaten da. Europako ipar ekialdean kumatzen du eta negu tokiak Saharaz bestaldeko Afrika mendebaldean ditu. Iñurritza biotopoan bigarreneko aldia da ikusten dela, udazkeneko migrazio garaian bakarrik ikusten dira Euskal herrian bainan beti ere ale bakanak eta hezeguneetan izate dira.

Dilindaria (Remiz pendulinus), Iñurritza hezegunean udazken edo negu aldean ikusten den espezie bat da bainan oso ale gutxi ikusi izan dira. Euskal herri osoan 500 bikote baino gutxiago daudela pentsatzen da eta beti ere hezeguneetako habitatei lotutakoak izango lirateke. Euskal herrirako nahiko espezie berria da, Mediterraneo ixurialdetik Ebro ibaia jarraituz Euskal herrrira iritxi direla pentsatzen da nahiz eta Frantzia izan Europa osoan dauden bikote gehienen bizileku, ondorioz hemen Iñurritzan neguan ikusitakoak Frantziatik honera etorritakoak izan litezke.

Bainan goian aipatutako bitxikeri hauetaz gain beste hegazti ugari ere ikusi dira Iñurritzan, behekaldean argazkiak. Ciconiiformeak edo zankaluzeak

Lertxun gorria (Ardea purpurea)

Lertxun gorria (Ardea purpurea)

Lertxun gorria (Ardea purpurea)

Lertxun hauskara (Ardea cinerea)

Lertxun hauskara (Ardea cinerea)

Lertxun hauskara (Ardea cinerea)

Lertxun hauskara (Ardea cinerea)

Lertxun hauskara (Ardea cinerea)

Lertxuntxo txikia (Egretta garzetta)

Lertxuntxo txikia (Egretta garzetta)

Lertxuntxo txikia (Egretta garzetta)

Mokozabala (Platalea leucorodia)

Mokozabala (Platalea leucorodia)

Limikolak

Istingor arrunta (Gallinago gallinago)

Txirri zuria (Calidris alba)

Txirri zuria (Calidris alba)

Txirri zuria (Calidris alba)

Txirri kurlinta ( Calidris ferruginea)

Kuliska gorria (Limosa lapponica)

Kuliska gorria (Limosa lapponica)

Kuliska gorria (Limosa lapponica) eta Txirri grisa (Pluvialis squatarola)

Txirri grisa (Pluvialis squatarola)

Txirri grisa (Pluvialis squatarola)

Txirri grisa (Pluvialis squatarola)

Txirri grisa (Pluvialis squatarola)

Txirri grisa (Pluvialis squatarola)
Kuliska txikia (Actitis hypoleucos)
Kuliska txikia (Actitis hypoleucos)
Kuliska txikia (Actitis hypoleucos)
Kuliska txikia (Actitis hypoleucos)
Kuliska txikia (Actitis hypoleucos)
Kuliska txikia (Actitis hypoleucos)
Txirritxo haundia (Charadrius hiaticula)
Txirritxo haundia (Charadrius hiaticula)
Txirritxo hankabeltza (Charadrius alexandrinus)
Txirritxo hankabeltza (Charadrius alexandrinus)
Txirri arrunta (Calidris alpina)

Alcedinidae -ak
Martin arrantzalea (Alcedo Athis)

Martin arrantzalea (Alcedo Athis)
Martin arrantzalea (Alcedo Athis)


Intsektujaleak
Sasi txori arrunta (Hippolais polyglota)
Sasi txinboa (Sylvia communis)
Txio musikaria (Phylloscopus trochilus)

Txio musikaria (Phylloscopus trochilus)
Txio musikaria (Phylloscopus trochilus)
Txio musikaria (Phylloscopus trochilus)
Txio iberiarra (Phylloscopus ibericus)
Euli txori beltza (Ficedula hypoleuca)
Euli txori beltza (Ficedula hypoleuca)
Lezkari arrunta (Acrocephalus scirpaceus)
Benarriz arrunta (Acrocephalus schoenobaenus)
Benarriz arrunta (Acrocephalus schoenobaenus)
Ihi txoria (Cisticola juncidis)
Ihi txoria (Cisticola juncidis)

Fringilidoak
Txorru arrunta(Chloris chloris)

Turdidoak
Txantxangorria (Erithacus rubecula)
Txantxangorria (Erithacus rubecula)
Zozoa (Turdus merula)
Zozoa (Turdus merula)
Zozoa (Turdus merula)

Harrapariak

Miru gorria (Milvus migrans)
Miru gorria (Milvus migrans)
Miru gorria (Milvus migrans)
Ohikoa da Zapelatza (Buteo buteo) ikustea Iñurritza aldean, janaria tarteko denean elkarren arteko lixkarrak ere ohikoak dira
Zapelatza (Buteo buteo)
Zapelatza (Buteo buteo)

Ralidoak
Uroilanda haundia (Rallus aquaticus)
Uroilo arrunta (Gallinula chloropus)
Uroilo arrunta (Gallinula chloropus)
Uroilo arrunta (Gallinula chloropus)

Kaio-antxetak
Antxeta moko gorria (Chroicocephalus ridibundus)

Kaio hankahoria (Larus michahellis)
Kaio hankahoria (Larus michahellis)

Kaio hankahoria (Larus michahellis)

Kaio hankahoria (Larus michahellis), Gipuzkoan eraztundutako Kaio bat da hau.

Kaio iluna (Larus fuscus)

Kaio beltza (Larus marinus)

Ubarroi (Phalacrocorax carbotalde bat Iñurritza gainetik hegan

Hegaztiez gain badira beste bizidun ugari Iñurritza aldean. Erbinude (Mustela vulgaris) haragijale txiki hauek horren lekuko.

Erbinudea (Mustela vulgaris)
Erbinudea (Mustela vulgaris)

Iñurritza biotopoa guztiok zaindu behar degun naturaren ondasuna denez bertara joatean saia gaitezen ingurunea babesten eta markatutako bideetatik ibiltzen. Eta bide batez, beste behin, dagokion administrazioari ahal den azkarren neurriak hartzeko eskaera egin nahi diogu hemendik. Horrela, gure ondorengoek naturaz gozatu ahal izango dute, guk egun hauetan Iñurritza biotopoan atera berri ditugun goiko irudi hoiekin egiten degun bezala. Ez dugu nahi beheko irudi hauek ikusten jarraitzerik. Lagundu Iñurritza zaintzen!!!!