2014(e)ko otsaila 20, osteguna

Martin gehiago hilik Iñurritzan

 Gaur arratsaldean Iñurritza pareko hondartzan beste 5 Martin (Uria aalge) hilik azaldu dira. Hauek ere pasa berri ditugun ekaitz bortitz hauen ondorioak izango dira seguruenik zeren kantauri ixuri alde guzian ari dira azaltzen Alcidae familiako itsas hegazti gehiago hilik eta hauek ere multzo hortan sartu beharko ditugu. 
Natura zaleak geran edonor hunkitu egiten gaitu horrelako Martin pilla hilik aurkitzean bainan kasu hontan naturak berak egindako selezio naturala izan da eta bizitzaren legea onartzea besterik ez zaigu geratzen. Dena den, aipatzea komeni da prestige petroliontziaren ixurketa latza gertatu zen geroztik izugarri egin zuela behera Kantauri ixuri alde guzian Martinen presentziak. Aurten berriz, gure harridurarako, urte batetikan bestera milaka eta milaka Martin pasatzen ari zaizkigu gure itsaso aurretikan eta berriro bere onera etortzen ari dela ematen du, nahiz eta horietako askok pasa berri ditugun ekaitz gogor horiek igarotzerik lortu ez eta gure hondartzetan azaltzen ari. Besteak beste iparralde eta Landetako hondartzetan 400 Alcidae inguru jasoak izan dira, horietako batzuk hilik eta beste batzuk oso aulduta jaso ondoren indarberritu ondoren itsasoan askatu dituzte. Kontuan izan errolda eta ordu asko pasatzen ditugula itsasoari begira eta lehengo urtean ale bat bera ere ez genuela ikusi Getari edo Zarautz aldean. Aurten berriz milaka pasatzen ari dira, bitxia benetan eta behaketa sistematikoak egitearen fruituetako bat hori da urtez urte dauden aldaketak ikusteko aukerak eman ditzazkeela.

Gaur Iñurritzan aurkitutako 5 Martin horien tartean "embridada" izenez ezagutzen den barietateko Martin bat zegoen bere eztei aurreko lumajearekin. Behekaldeko argazkian ikusten da bere buruaren erdian duen marra zuri bereziarekin.

Behekaldeko beste Martin arrunt hau berriz baita ere eztei aurreko lumajearekin zegoen bainan hau Martin arrunta izango litzateke. Konturatu naiz buruaren kolorea ere ez dutela berdina eta behekaldekoak hau da Martin arruntak goiko argazkiarekin alderatuz marroiagoa dutela. 


Buru biak elkarrekin

Behekaldeko hau berriz neguko lumajearekin dago oraindik, seguruenik gaztea delako eta eztei aurreko lumajea gazteek maiatza aldetik aurrera jartzen zaielako.


Behekaldeko argazki hontan hilik aurkitutako Martin denak elkarrekin jarriak, behekaldeko biak gazteak izango lirateke eta goiko 3rak helduak. Helduak askoz ere luma zabalagoak eta kalitate hobeagokoa dute. Gazteek kolore marroiagoa, ez hain beltza helduak bezala eta luma punta zorrotzagoa dute.

 Martin helduaren hegoa

Martin gaztearen 2 hegoak

Argazki hontan garbiago ikusten da, bi goikoak helduarenak eta behekaldekoa gaztearena izango litzateke.

Beste adibide bat, behekaldekoa gaztea eta goikaldekoa heldua.

 "embridada" izenez ezagutzen den barietateko Martinaren hankak ere askoz ere beltzagoak dira

Beste Martinen ondoan jarrita nabarmenago ikusten da



pasa berri ditugun ekaitz hauen ondorioak ez ohizko gertaera baten ondorio bezala hartuko nituzke zeren ekaitz bat bakarrik izango balitz Alcidae familiako hegazti hauek ez zuten arazorik izango aurrera irtetzeko bainan eten gabe bat bestearen atzetik izan direnez britainia haundiko hegazti helduak kumeak alimentatzen ahitu dira eta kasu gehienetan kumea hil egin zaizkie eta helduak gure kostaldeetara etorri dira babes bila oso ahulduta eta egoera penagarrian gehienak. Horregatikan izango da gure artean bataz beste hainbeste heldu izatearen arrazoia. Egoera latz honi gehitu behar zaio itsasontziak itsas zabalean tankeak garbitzeko aprobetxatzen dutela eta horietako batzuk fuelez zikinduta iritxi direla, ez horrela Baiona parean gertatu den isztripuarengatik zeren nola kostan kontra gertau den istripu hori ez da itsasoan batere zabaldu eta uste baino kalte  gutxiago eragin ditu. Ez prestige bezala non Itsaso zabalean gertatu zen istripua eta kasu hartan bai asko zabaldu zirela fuel orbanak.

 Egoera edo negu arrunt batean gutxigorabehera gazteen %10 bakarrik irauten duela bizirik bere bizitzako lehen urtean aipatu izan da . Hori bai, behin lehen urtea igarotzea lortzen duten gazteak, aurrerantzean urte askoan bizitzen direlarik. Nahiz eta Iñurritzakoa lagin oso txikia izan behaketen mundu hontan sartu nintzenean konturatu nintzen bataz bestekoek duten garrantzia.
Adibide bat jartzearren; Behin baino gehiagotan egin det proba RAM en Getariatikan, batzuetan Zangak kontatzen egon gintezke ordu bete osoa begirik kendu Gabe teleskopiotik eta beste bat ondoan hamabost minutu bakarrik, ba azkeneko honen datuak ordubetera estrapolatu eta ia beti antzekoak irtetzen dira. Beraz egun hauetan hilik azaldu diren Martin helduen kopurua seguruenik oso haundia izango da. Gainera teoria hau indartzeko ornitologo ezberdinak argazki kopuru haundiak ateratzen ari dira eztei aurreko lumajeekin eta garai hontan helduei bakarrik jartzen zaie lumaje hori.

Gai hontan gehiago sakontze aldera, gaur Berria egunkariko azken orrialdean dator gai honi buruzko artikulu interesgarri bat.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mundu guztia da libre nahi duen iritzia emateko, baina eskertuko genuke mezu anonimorik ez bidaltzea; zeini zuzendu behar gatzaizkion jakiteko mezuaren bukaeran norberaren izena jarri mesedez.
Ez da irainik onartuko, eta errespetu-falta sumatzen badugu jakin bedi mezua borratua izango dela.
Eskerrikasko.