2014(e)ko maiatza 17, larunbata

Zarauztar berriak Inurritzan

Hasiak dira dagoeneko aurten jaiotako txirritxo txikiak (Charadrius dubius) beren hasa mugitzen eta jaten. Ez dute lan txkia guraso gaixoek! Pentsa launa ume izaten dituztela, eta zein bere aldetik jo ohi duela... Ezin guztiei jarraitu.

Hara zer gauza polita diren umeak. Ideia bat egiteko, txitak 4-5 cm inguru altu dira.

 Charadirus dubius umea. Inurritza, 2014-05-17an





Txirritxo txikiez gain, beste espezie askoren txorikumez beteta dago Inurritza: txepetxak, zozoak, birigarroak, karnabak, txokak, txinboak, txorruak, pitxartxarrak, ihitxoriak...

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mundu guztia da libre nahi duen iritzia emateko, baina eskertuko genuke mezu anonimorik ez bidaltzea; zeini zuzendu behar gatzaizkion jakiteko mezuaren bukaeran norberaren izena jarri mesedez.
Ez da irainik onartuko, eta errespetu-falta sumatzen badugu jakin bedi mezua borratua izango dela.
Eskerrikasko.