2013(e)ko abendua 4, asteazkena

Gaur Iñurritzan ateratako argazki batzuk

Eguraldi ederra egiten zuela aprobetxatuz, Koldo Lizundiak Iñurritza aldera eguneroko bueltaxka egin du gaur eta hegazti batzuei argazki bikainak ateratzeko aprobetxatu du eguna.

Martin arrantzalea (Alcedo atthis). Iñurritzan negu partean ugaria da. Honera etortzen direnak kabietatik irtetzean bizileku egoki baten bila abiatzen diren gazteak izaten dira. Iñurritzan ez da kumatzen baina bai inguruetako beste ibai edo errekaxtoetan. Zuhaitzez inguratutako ur lasaiak dituzte gogoko bizitzeko.

Uroilanda handia (Rallus aquaticus). Gipuzkoa osoan Txingudin eta Zarautzen bakarrik baieztatu da kumatzen dela, hezeguneetan bizi da eta lezka tartetan bizitzea du gogoko, ez da batere erraza ikustea eta gutxiago argazkia ateratzea, horregatik Koldo Lizundiak atera dion argazki honek meritu bikoitza du.


Antzara hankagorriska (Ansser anser) eta Kopetazuri arrunta (Fulica atra) orain dela hiru urtetik hona Iñurritzan lehengoratze lanak egin zirenetik, guregana negua igarotzera etortzen zaizkigun bi hegazti ditugu. Antzara hankagorriska inguruko soroetan larrean ibili ondoren ur gezako putzua du gogoko atsedena hartzeko eta kopetazuriak lezkaz inguratutako ur geza lasaiak nahiago izaten ditu.



1 iruzkin:

Mundu guztia da libre nahi duen iritzia emateko, baina eskertuko genuke mezu anonimorik ez bidaltzea; zeini zuzendu behar gatzaizkion jakiteko mezuaren bukaeran norberaren izena jarri mesedez.
Ez da irainik onartuko, eta errespetu-falta sumatzen badugu jakin bedi mezua borratua izango dela.
Eskerrikasko.