2013(e)ko azaroaren 27(a), asteazkena

Pagoetarekin eta Arkamurkarekin Txingudira


Pagoeta mendizale elkartearen urteko azken irteera Arkamurka Natur Taldeak antolatzen du. Irteera honen helburua bikoitza da: batetik, betidanik bi elkarteen arteko loturak eta harremanak mantentzea, eta bestetik, naturaren ikuspegitik interesa duten inguruak bisitatzea.

TXINGUDI

Aurten Gipuzkoako kostaldean jarri dugu arreta, Txingudiko badian hain zuzen. Itsasotik eta lehorretik, Euskal Herriko Ipar eta Hego politikoa bereizi izan dituen muga-lerroan kokatuta dago natur balio handiko eremu hau. Gizakiak aspaldidanik eraldatu du, eta ondorioz, aspaldikoa da ere natur kontserbazionistek eremu honen alde egindako borroka.



2012. urtean hasita, TXINBADIA, Irungo Txingudiren eta Hendaiako Abbadiaren arteko mugaz gaindiko lankidetza-proiektua ari dira garatzen. Eremu horretako bioaniztasunaren galera geraraztea da helburua, eta horretarako, Bidasoako estuarioan dauden lehorreko eta itsasoko habitaten eta ekosistemen funtzionamendua modu jasangarrian kudeatzea da helburua.


JAITZUBIA
Ibilaldia Jaitzubiako hezegunean hasi genuen. Eremu honetan 70,4 Ha babestu dira, 25 Ha padura berreskuratuz. Eremuan zehar informazio-gunea, antzinako bunker batean behatokia eta 3 Km inguruko bidezidorra sortu dira inguruaz gozatzeko. 



Harearriaren gainean ameztiak, txilardiak eta sastrakadiak hazten dira Jaizkibelen.
 Eremu hau ezagunagoa da ikuspegi geologikotik eta itsastarretik, baina hegoaldetik ere ikusgarria da alturarekin irabazten den bista. Guadalupeko Ama bisitatuko genuen.


PLAIAUNDI
Handik, berriz, Txingudiko badiara jaitsi ginen, baina autobusez. Plaiaundiko parke ekologikora eraman gintuen autobusak. Plaiaundin 23,4 Ha babes bereziko gune bezala izendatuak daude. Hegazti migratzaileentzat duen garrantzia dela eta, nazioarteko RAMSAR hitzarmenean eta Natura 2000 sarean sartuta dago eremu hau aurreko mendetik. Aireportuaren eta Irun bezalako hirigune handiaren mugan, demasa izan da eremu hau zaindu eta berreskuratzeko egin den ahalegina. Egun ornitologoen artean ezaguna egin da, askotarikoak eta ugariak baitira urtero migrazio-garaian eremu hau bisitatzen duten hegaztiak. Baina, oraindik ere eremu honen natur kontserbazioaren aldeko kudeaketak hainbat buruhauste eragiten ditu.


Plaiaundin behatokietan egonalditxoak egin genituen, pazientziaz eta tramankuluak lagun, bertako hegaztiak gozatzeko parada ezin hobea probestu genuen. Eguerdian, bazkalorduan bukatu genuen bisita, ordurako hegaztiak ikusteaz aseta,eta gose pixkabatekin. 


                                           Irteeran ikusitako hegaztien zerrenda;


Klasifikazioa
Izena (Eus)
Izena (Es)
Izen zientifikoa
Anatidae
Beltxarga arrunta
Cisne vulgar
Cygnus olor
Antzarra hankagorriska
Ánsar común
Anser anser
Basahatea
Ánade azulón/real
Anas platyrhynchos
Ipar-ahatea
Ánade friso
Anas strepera
Ahate mokozabala
Cuchara común
Anas clypeata
Zerzeta arrunta
Cerceta común
Anas crecca
Ahate beltza
Negron comun
Melanitta nigra
Murgilari mottoduna
Porron moñudo
Aythya fuligula
Murgilari arrunta
Porrón europeo
Aythya ferina
Podicipedidae
Txilinporta txikia
Zampullín común/chico
Tachybaptus ruficollis
Murgil handia
Somormujo lavanco
Podiceps cristatus
Phalacrocoracidae
Ubarroi handia
Cormorán grande
Phalacrocorax carbo
Ardeidae
Lertxuntxo txikia
Garceta común
Egretta garzetta
Lertxuntxo handia
Garceta grande
Casmerodius albus
Lertxun hauskara
Garza real
Ardea cinerea
Threskiornithidae
Mokozabala
Espátula común
Platalea leucorodia
Accipitridae
Miru gorria
Milano real
Milvus milvus
Rallidae
Uroilo arrunta
Gallineta común
Gallinula chloropus
Kopetazuri arrunta
Focha común
Fulica atra
Recurvirostridae
Abozeta
Avoceta común
Recurvirostra avosetta
Charadriidae
Txirritxo txikia
Chorlitejo chico
Charadrius dubius
Txirritxo handia
Chorlitejo grande
Charadrius hiaticula
Txirri grisa
Chorlito gris
Pluvialis squatarola
Hegabera
Avefría europea
Vanellus vanellus
Scolopacidae
Harri-iraularia
Vuelvepiedras común
Arenaria interpres
Txirri arrunta
Correlimos común
Calidris alpina
Kuliska pikarta
Andarríos bastardo
Tringa glareola
Bernagorri arrunta
Archibebe común
Tringa totanus
Kuliska zuria
Archibebe claro
Tringa nebularia
Kuliska gorria
Aguja colipinta
Limosa japponica
Kurlinta bekainduna
Zarapito trinador
Numenius phaeopus
Kurlinta handia
Zarapito real
Numenius arquata
Istongor arrunta
Agachadiza común
Gallinago gallinago
Laridae
Antxeta mokogorria
Gaviota reidora
Chroicocephalus ridibundus
Kaio hankahori
Gaviota patiamarilla
Larus michaellis
Kaio beltza
Gavion
Larus marinus
Columbidae
Haitz-uso
Paloma bravía
Columba livia
Usapal turkiarra
Tórtola turca
Streptopelia decaocto
Alcedinidae
Martin arrantzalea
Matín pescador común
Alcedo atthis
Hirundinidae
Haitz-enara
Avión roquero
Ptyonoprogne rupestris
Motacillidae
Negu-txirta
Bisbita común/pratense
Anthus pratensis
Buztanikara zuria
Lavandera blanca
Motacilla alba
Buztanikara horia
Lavandera cascadeña
Motacilla cinerea
Turdidae
Txantxangorria
Petirrojo europeo
Erithacus rubecula
Buztangorri iluna
Colirrojo tizón
Phoenicurus ochruros
Zozoa
Mirlo común
Turdus merula
Cettiidae
Errekatxindorra
Cetia ruiseñor
Cettia cetti
Phylloscopidae
Txio arrunta
Mosquitero común
Phylloscopus collybita
Troglodytidae
Txepetxa
Chochín común
Troglodytes troglodytes
Paridae
Kaskabeltz handia
Carbonero común
Parus major
Certhiidae
Gerri-txori arrunta
Agateador europeo
Certhia brachydactyla
Corvidae
Mika
Urraca
Pica pica
Bele-beltza
Corneja negra
Corvus corone
Belea/Erroia
Cuervo
Corvus corax
Passeridae
Etxe-txolarrea
Gorrión común
Passer domesticus
Fringillidae
Txonta arrunta
Pinzón común
Fringilla coelebs
Kardantxuloa/Karnaba
Jilguero europeo
Carduelis carduelis
Tarina
Lúgano
Carduelis spinus



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mundu guztia da libre nahi duen iritzia emateko, baina eskertuko genuke mezu anonimorik ez bidaltzea; zeini zuzendu behar gatzaizkion jakiteko mezuaren bukaeran norberaren izena jarri mesedez.
Ez da irainik onartuko, eta errespetu-falta sumatzen badugu jakin bedi mezua borratua izango dela.
Eskerrikasko.