2014(e)ko martxoa 29, larunbata

Lertxuntxo itzainak Iñurritzan

 Lertxuntxo txikiak (Efretta garzetta) ia egunero ikusten ditugu Iñurritzan bainan Lertxuntxo Itzainak (Bubulus ibis) Iñurritzan ikusterik neri behin ere ez zait tokatu oraindik, nahiz eta ordu ugari igaro bertan, Gainera eztei aurreko lumaje eder horrekin oso politak daude. Afrika, Europa eta Asiako zenbait eskualdetan bizi izan da orain gutxi arte Ardeide familiako hegazti hau eta orain berriz azkeneko urteetan gure ingurura ederki ari da egokitzen. Iparraldean ale ugari daude dagoeneko eta Kantauri ixuri alde denean ere bai, beti ere larre edo soroetan ganaduaren inguruan ibiltzea dute gustoko, bertan bilatzen dituzten xixare xamorro eta abarrez elikatzen direlako. Lotarako berriz, normalean zuhaitzetara jotzen dute, elkarrekin hegazti multzo haundiak osatuz eta Iñurritza bezalako hezeguneak ere oso gogoko dituzte batez ere atzeden hartzeko, horrelako inguruetan babes haundia bilatzen dutelako eta ondorioz lasaitasuna ere bai.

Gaur Iñurritzan ateratako argazki eder hauek Koldo Lizundiak ateratakoak dira,


Txirri arruntak ere oso gogoko dituzte Iñurritza bezalako hezeguneak

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mundu guztia da libre nahi duen iritzia emateko, baina eskertuko genuke mezu anonimorik ez bidaltzea; zeini zuzendu behar gatzaizkion jakiteko mezuaren bukaeran norberaren izena jarri mesedez.
Ez da irainik onartuko, eta errespetu-falta sumatzen badugu jakin bedi mezua borratua izango dela.
Eskerrikasko.