2014(e)ko martxoa 28, ostirala

Ostiral arratsalde lasaia

Gaur ostirala banuen tartetxo bat Inurritzan emateko, eta haraxe joan naiz kamararekin.

Txirritxo txikiak han zebiltzan nabarmen, elkarri segika, zalapartari eta deigarri. Baina inoiz jan ere egiten zuten, eta orduan haien teknika bitxia erakusten zuten. Gizakiok joera dugu pentsatzeko gure asmakizun modernoak geureak ditugula. Ja! Hegazkinak, elektrizitatea, iparrorratza, nabigazioa, erreakzio-motoreak, surfa, ekolokazioa... eta beste milaka teknika batzuk duela milioika urte existitzen dira naturan. Txirritxoaren kasuan, uhin sismikoen bidezko georradarra. Ikusi bestela bideotxo hau:

video


Aurrena, hankaren bidez dardara eragin substratuan, gero oihartzuna hauteman eta harrapakina lokalizatu. Hurrena, hartu eta irentsi!


Txirritxoez gain, ohiko koartza zuria zegoen, bai eta paparudin dezente ere; hura ikusgarri, azken horiek, berriz, zuhurrak.



video

 Gainerakoan, nahiko entretenigarria; basahateak, ttibibiak, uroiloak, txori txikiak (karnabak, zozoak, buztanikarak, txantxangorriak, txisrriskilak, txorruak...)





Baina dena ezin ona izan, eta Alba izeneko setter irlandar ehiza-txakur batek jabeari ihes egin eta koartzari eta harrapatzen zuen orori jazarri zaio. Ia ordu erdiz aritu da padura osoan korrikan, gora eta behera, hegaztien atzetik, ertz batetik bestera pasatzen eta jabeari jaramonik egin gabe.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mundu guztia da libre nahi duen iritzia emateko, baina eskertuko genuke mezu anonimorik ez bidaltzea; zeini zuzendu behar gatzaizkion jakiteko mezuaren bukaeran norberaren izena jarri mesedez.
Ez da irainik onartuko, eta errespetu-falta sumatzen badugu jakin bedi mezua borratua izango dela.
Eskerrikasko.