2014(e)ko martxoa 14, ostirala

Martxoan Iñurritzako biotopoan barrena

Iñurritza aldean aste hontan zehar ateratako argazki batzuk jartzera noa, eguraldi ederrakin batera Zozoak, birigarraok, errekatxindorrak, uroiloak, Txilinporta txikiak eta abar kantu ederrean dabiltza eta eztei aurreko lumajearekin denak oso politak daude.
Txirritxo txikien (Charadrius dubius) pare bat bikote iritxi dira eta dagoeneko beraien lurraldeak babesten hasiak dira.

Babestuta dagoen hondartza zati hontan oso gustora ibiltzen dira Txirritxoak





 








Uroiloa (Galliula chloropus) asko ugaritu da eta non nahi ikusten dira Iñurritzan
Argazki hau Bittor Mutiozabalena da



Ubarroi haundiak (Phalacrocorax carbo)
Argazki hau Bittor Mutiozabalena da

Argazki hau Bittor Mutiozabalena da

Argazki hau Bittor Mutiozabalena da

Argazki hau Bittor Mutiozabalena da


Lertxun haunskara (Ardea cinerea) bat edo beste egunero ikusi leizke Iñurritza aldean.

Argazki hau Bittor Mutiozabalena da

Ur gezako putzuan Txilinporta Txikiak (Tuchybaptus ruficollis) ere oso aktibo dabiltza.





Iñurritza biotopoko Talai Mendiko magaletan dagoen landareria ugarienetakoa da otea eta bertara ederki egokituta dago Pitxartxar burubeltza (Saxicola torquatus)















Kaio hankahoriak (Larus michahellis lusitanius) ere Iñurritza gogoko dute

Argazki hau Bittor Mutiozabalena da

Egun hauetan zehar eguraldi ederra aprobetxatuz Kaio ilunak (Larus fuscus) Europa ipar alderako bidean ikusten ari gera, taldetxo hau atzo pasatu zen Iñurritza paretik

Lertxuntxo txikiak (Egretta garceta) ere egunero ikusi leizke Iñurritzan






 Argazki hau Bittor Mutiozabalena da
Argazki hau Bittor Mutiozabalena da
Argazki hau Bittor Mutiozabalena da



Argazki hau Bittor Mutiozabalena da



Pare bat bikote Basahate (Anas platyrhynchos) dabiltza bero bero eginda Iñurritzan. Ea aurten animatzen diren beraien txitak hemen ateratzen




Argazki hau Bittor Mutiozabalena da

 Txio arruntak (Phylloscopus collybita) non nahi ikusten dira egunotan, ur gezako putzu ingurua oso da ona hegazti hauek ikusteko







Txolarrearekin (Passer domesticus) ere ezin ahaztu, hegazti oso arrunta izan arren asko gutxitu da bere kopurua eta aurrerantzean adi egotea komeni

Iñurritza biotopoan Talai Mendi aldeko larreak bizi bizi daude.
Zozoa (Turdus merula)
Argazki hau Bittor Mutiozabalena da

Txantxangorria ( Erithacus rubecula)

 Negu txirtak (Anthus pratensis) laister aldegingo dute gure larreetatik Europa iparraldera. Bitartean Talai mendiko zelaietan ugari ikusiko ditugu belarretan barrena.



Hegatxabal arruntak (Alauda arvensis) ederki ixkutatzen dira gorotzaren aldamenean




Udaberria indarrakin dator eta hegaztiez gain beste bizidun hegalari ugari ikusi hal da zelaietan.







Bele (Corvus corone)talde bat ere egunero egoten da Ametz mendi aldean bainan gizakia ikusi bezain azkar alde egiten dute eta horregatik oso zaila izaten da hauei pundamentuzko argazki bat ateratzea



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mundu guztia da libre nahi duen iritzia emateko, baina eskertuko genuke mezu anonimorik ez bidaltzea; zeini zuzendu behar gatzaizkion jakiteko mezuaren bukaeran norberaren izena jarri mesedez.
Ez da irainik onartuko, eta errespetu-falta sumatzen badugu jakin bedi mezua borratua izango dela.
Eskerrikasko.