2014(e)ko iraila 20, larunbata

Hobeto zain dezagun Zarauzko Iñurritzako biotopoa

Zarauzko Arkamurka Natura-Elkartea eta Itsas Enara Ornitologia Elakrtea biziki interesaturik gaude Iñurritzako Biotopoan fauna eta florak beren garapenik ederrena lor dezaten. Gure bazkideek etengabe bisitatzen dute eremu hori eta ia beti tristezia eta amorruz itzultzen dira jende batengan sumatzen duten haiekiko errespetu eskasa eta Biotopoan indarrean dauden arauekiko inkunplimendu nabaria dela eta.

Iñurritzako biotopoa mehatxatutako landare eta basanimalien babes eremua da.


Inkunplimentuen artean aipatuko genituzke;
Pasieran dabilen jende txakurduna: txakurrak ez dituzte ondo gobernatzen; batzuek propio bidaltzen dituzte hegaztiengana; … HEMEN adibide gehiago.

Golf-jokalariak: Galdutako piloten bila etengabe dabiltza ezker aldean. HEMEN adibide gehiago. 

Azkenaldian paddeletan ere igotzen da jendea errekan gora marea gora denean. HEMEN adibide gehiago.


Dunen itsas aldean, hondartzan, jendea lasai eta inolako abisurik jaso gabe sartzen da sokaz mugaturik dagoen aldean ere. HEMEN adibide gehiago.

Golf-eremuaren barnean eta kanpoan dauden landare basatiak dauden zonak etengabe zapalduak dira Golf-larien artean.

 Bidea pantailatzen ari den arren, pasieran dabiltzanak buila eta zarata handia ateratzen dute, hegaztientzako bakea hautsiz. Beheko kanpinan musikaren bolumena neurriz gainekoa da sarritan. Basahateak (Anas platyrhynchos) zaratarekin izututa hegan.  

Ezker aldeko hondartzan jendea jolasean ibiltzen da, futbolean eta... arrantzaleak ere sartzen dira eremu babestura.


Egoera honen aurrean Arkamurka Natura-Elkarteak, bere iritzirako eskasa den zaintza azalduz, idatzi bana bidali die Zarauzko Udalari eta Gipuzkoako Foru-Aldundiari, bakoitzak berari dagokion guztia egin dezan eta biek elkarrekin koordina ditzaten zaintza-lan hauek. Hala ere, konturatzen gara jende askok ez dituela ezagutzen Biotopoan zer gauza dauden debekatuta. Horregatik 1997ko Eusko Jaurlaritzako 40/1997 dekretuan agertzen diren debekuak azaldu nahi ditugu hemen:
4.– Usos prohibidos.
a) La introducción de especies no autóctonas salvo lo especificado en apartado c) del punto 3 de este artículo.
b) Dar muerte, dañar, perturbar o inquietar a los animales silvestres, incluyendo su captura en vivo y la recolección de huevos y crías, así como alterar su reproducción.
c) Verter escombros, basuras, productos contaminantes sólidos y líquidos y cualquier actividad que suponga una alteración del hábitat, tanto desde tierra como desde el mar.
d) Aprovechamiento de yacimientos minerales y extracción de rocas, áridos, etc.
e) Encender fuego excepto en las edificaciones existentes.
f) La instalación de líneas de alta tensión.
g) Cualquier actividad que suponga la degradación de los suelos.
h) Toda acción edificatoria y constructiva, salvo, edificaciones de dominio público vinculados a los servicios marítimos, edificaciones de gestión del Biotopo Protegido y las construcciones e instalaciones vinculadas al entretenimiento y servicio de las obras públicas.
i) La realización de pintadas, señalizaciones, etc., salvo las necesarias para la gestión del Biotopo Protegido.
j) Alterar la calma con megáfonos, bocinas, aparatos de radio, etc.
k) La circulación con vehículos a motor excepto para las necesidades de gestión y de salvamento.
l) El paseo y estancia en la margen izquierda de la ría, entre el puente de la desembocadura y el puente de la carretera N-634, excepto las necesidades de gestión y salvamento y. los usos agrícolas autorizados, sólo hasta las parcelas.
m) Acampada
n) Todos los usos y actividades no especificados en el presente apartado que pongan en peligro la conservación de los elementos del medio natural del Biotopo Protegido. Este hecho se determinará mediante un informe respecto al uso o actividad que deberá emitir el Órgano Gestor del Biotopo Protegido.








iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mundu guztia da libre nahi duen iritzia emateko, baina eskertuko genuke mezu anonimorik ez bidaltzea; zeini zuzendu behar gatzaizkion jakiteko mezuaren bukaeran norberaren izena jarri mesedez.
Ez da irainik onartuko, eta errespetu-falta sumatzen badugu jakin bedi mezua borratua izango dela.
Eskerrikasko.