2014(e)ko iraila 14, igandea

Gaur Mokozabalen bisita izan da Iñurritzan

Azkeneko egunetan bezala, hegazti ugari ari da bixitatzen Iñurritzako biotopoa eta gaur Mokozabalen (Platalea leucorodia txanda izan da. Hegazi hauen multzo haundienak Herbeheretako      (nederlanderaz Nederland) Wadden itsaso inguruan aurkitzen dira eta egunotan negua gainean dutela somatzean, Afrika mendebalean aurkitzen diren Banc d Arguin (Mauritania) eta Senegaleko delta kostara bidaia hasten dute negua igarotzeko. Nahiz eta Herbeheretan juntatu gehienak badira beste  hezegune batzuetan kumatzen diren banaka batzuk eta Iñurritzan gaur ikusitakoa Lac de Grand-Lieu-n (Loire Atlantique, F) aurtengo udaberrian eraztundutakoa da. Beheraldeko Bidaian Iñurritza biotopoa bezalako hezeguneak izaten dituzte gogoko, atsedena hartu, indarberritu eta berriro bidaiari jarraitzeko. Aipatu behar da, Iñurritza bisitatzera etortzen zaizkigun hegaztien artean interesgarrietakoa dugula hau, bioindikadore bezala ere erabili izan delako espezie hau, besteak beste hezegunearen kontserbazio kalitatea neurtzeko edo giza asalduren aurrean oso sentikorra delako. Mokozabalei buruzko informazio zabalagoa Hemen .
Atzoko blogeko sarreraren aritik, aipatu, hegazti hauek guziak oso sentikorrak direla giza molestien aurrean eta horregatik ezin dela Iñurritza biotopo barrura sartu, atzo norbait paddelean bazebilen gaur berriz golflariak pilota bila (behekaldean argazkia). Horrelakorik berriro ez dadin gertatu, dagokionari hal den azkarren neurriak hartzeko eskatzen diogu.
Argazki guziak Bittor Mutiozabalek ateratakoak dira.
Mokozabalak (Platalea leucorodia) Iñurritzan gaur goizean.
 Mokozabalak (Platalea leucorodia) Iñurritzan gaur goizean.
 Mokozabalak (Platalea leucorodia) Iñurritzan gaur goizean. Horietako Lac de Grand-Lieu-n (Loire Atlantique, F) aurtengo udaberrian eraztundutakoa da
3 Mokozabalal (Platalea leucorodia), horietako bat  Lac de Grand-Lieu-n (Loire Atlantique, F) aurtengo udaberrian eraztundutakoa da eta 2 Lertxuntxo txiki (Egreta garcetta) ondoan dituztela. Gaur goizean Iñurritzan.
 3 Mokozabalal (Platalea leucorodia) gaur goizean Iñurritzan. Lertxuntxo txiki 1(Egreta garcetta) ondoan duela.
  Mokozabalak (Platalea leucorodia) Iñurritzan gaur goizean.
  Mokozabalak (Platalea leucorodia) Iñurritzan gaur goizean.
  Mokozabalak (Platalea leucorodia) Iñurritzan gaur goizean.
  Mokozabalak (Platalea leucorodia) Iñurritzan gaur goizean.
 Nahiz eta jakin hesia ezin dutela pasa, Golflariak gaur ere pilota bila ikusi dira Iñurritza biotopo barruan. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mundu guztia da libre nahi duen iritzia emateko, baina eskertuko genuke mezu anonimorik ez bidaltzea; zeini zuzendu behar gatzaizkion jakiteko mezuaren bukaeran norberaren izena jarri mesedez.
Ez da irainik onartuko, eta errespetu-falta sumatzen badugu jakin bedi mezua borratua izango dela.
Eskerrikasko.