2013(e)ko urriaren 31(a), osteguna

Arkamurka, auzolanean Iñurritzako Biotopoan

Arkamurka, auzolanean Iñurritzako Biotopoan



Iñurritzako biotopoan lehengoratze lanak egin zirenetik hona asko ugaritu da hegazti kopurua, horietako bat Txirritxo txikia (Charadrius dubius) dugu. Bertan 6 bat bikote kumatzen hasi ziren aipatutako lehengoratze lan horiek egin geroztik bainan landaredia hazten ari den neurrian txirritxo txikien kumatze tokiak arriskuan ikusi dituzte Arkamurkakoek, zeren oso gogoko dituen ur geza ondoko harlegar edo hareatza inguruak murrizten ari direlako erabat. Hori dela eta pasa den aste buru honetan Arkamurkako kideak auzolanean eginiko lanari esker Kaskazuriko putzuko irla bat harlegarrez estali zen. 

Nahiz eta Limikola familiako espezie ugarik erabili duen Iñurritza bere pausa leku bezala, kumatzen den limikola bakarra Txirritxo txiki hau dugu eta beraz asko babestu beharra dago. Hegazti hauek apirilean etortzen dira Iñurritzara eta abuztu bukaera aldera Afrika alderako bidaia harrigarriari ekiten diote, gure latitudeetako hotzetatik iheska. Txirritxoek bidaia hau gauez burutu oi dute, eta dirudienez talde haundietan gainera; gainerako txirritxo, txirri, kuliska eta beste limikolekin biltzen baitira ibilaldi zailari aurre egiteko.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mundu guztia da libre nahi duen iritzia emateko, baina eskertuko genuke mezu anonimorik ez bidaltzea; zeini zuzendu behar gatzaizkion jakiteko mezuaren bukaeran norberaren izena jarri mesedez.
Ez da irainik onartuko, eta errespetu-falta sumatzen badugu jakin bedi mezua borratua izango dela.
Eskerrikasko.