2014(e)ko apirila 15, asteartea

Uda txirtak etorri dita Iñurritzara

Beheko argazki hontan ikusten den bezala, negu txirtak eman diote paso Uda txirtei (Anthus trivialis) Iñurritzan
Asier Aldalurren argazkia
Egunotan kantari dabiltza, zuhaitz gainetara igota
Bernagorriak (Tringa totanus) ere lasai ederrean dabiltza azken aldean
Asier Aldalurren argazkia

Ubarroi haundi (Phalacrocorax carbo) gehienak joan dira Europa ipar aldera bainan lehenagoko urtean jaiotako gazte honek ez dauka juateko asmorik, seguruenik bizitzako lehenengo urtean ez dutelako kumatzen eta alferrikako bidairik ez duelako nahiko egin
 Asier Aldaluren argazkia

Pitxartxar buru beltzak (Saxicola torquata) ere non nahi ikusi leizke,



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mundu guztia da libre nahi duen iritzia emateko, baina eskertuko genuke mezu anonimorik ez bidaltzea; zeini zuzendu behar gatzaizkion jakiteko mezuaren bukaeran norberaren izena jarri mesedez.
Ez da irainik onartuko, eta errespetu-falta sumatzen badugu jakin bedi mezua borratua izango dela.
Eskerrikasko.