2014(e)ko ekaina 17, asteartea

Gari berdantza (Miliaria calandra) Iñurritza biotopoan


Gari berdantza (Miliaria calandra) Iñurritzan. Itsasertzeko zelaietan , udaberrian, ez da arraroa aurkitzea, naiz eta urte batetik bestera gora berak izan. Pello Izkeagak dio kanpinetik Txurrukarako bidean kable gainean kantari askotan ikusi izan duela, baita ere Elkano inguruko zelaietan eta Ernio eta Iturriotzen artean. Askotan kanta bera dela arrastorik onena dio, garai bateko diesel motor txiki baten martxa jartzerakoen antzekoa.


Gari berdantza (Miliaria calandra). Koldo Lizundiaren argazkia.

Batzuek Gari berdantza Hegazabal edo Kalandriarekin nahasten dute ; Hemen Kalandriarik (Melanocorypha calandra) ez da izaten, eremu atlantiarran behintzat, dibisoriatik behera bai. Ehiztariak berriz askotan kalandria aipatzen dute Hegazabalari (Alauda arvensis) erreferitzeko, eta hortik etortzen da ohikoa dan izen nahaste hau. 




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mundu guztia da libre nahi duen iritzia emateko, baina eskertuko genuke mezu anonimorik ez bidaltzea; zeini zuzendu behar gatzaizkion jakiteko mezuaren bukaeran norberaren izena jarri mesedez.
Ez da irainik onartuko, eta errespetu-falta sumatzen badugu jakin bedi mezua borratua izango dela.
Eskerrikasko.