2014(e)ko uztaila 25, ostirala

Lertxun gorria eta beste hegazti batzuk

Egun hauetan zehar Koldo Lizundiak eta Bittor Mutiozabalek Iñurritza aldean ateratako beste argazki sorta bat doakizue behekaldean, oraingo hontako zita aipagarriena Lertxun gorriaren (Ardea purpurea) presentzia izan dela esan genezake. 
Lertxun eder honek lezkadiak oso gogoko ditu. Izan ere, lertxun gorriak ez baitu beste zenbait ardeidok duen zuhaitzekiko lotura esturik ageri. Bere dieta batez ere anfibio, narrasti, mikrougaztun eta intsektuz osatzen da. Arrainik ere harrapatzen du, noski, baina alde horretatik ez da bere lehengusu den lertxun hauskara bezain arrainzalea. Bestalde, lertxun gorria hegazti mesfidati eta iheskorra da, eta hegalari bikaina izanik, etsaia izan daitekeen inor inguruan somatuz gero, berehala aireratzen da badaezpada ere.Hegazti honek ez du klima hotza inola ere maite, eta ondorioz, Europako populazioak Afrika subsahariarrean botatzen du negua. Maiatz alderako, ordea, eta eguraldiaren epeltzeari jarraikiz, lertxun gorriek iparralderantz jotzen dute habia egitera, eta orduantxe ageri dira Euskal Herrian ere.
 Europa osoan eta Euskal herrian oro har azken mendeotan ingurune hezeek jasan duten eraso bortitzaren ondorioz, lertxun gorria espezie urri izatera iritsi da gure kontinentean, bertan berebanaketa-eremua ere oso zatikatua geratu delarik. Habitat-galera, eta uraren kalitateak pestiziden eta bestelako poluitzaileen ondorioz jasandako kalteak, eragin zuzena izan du lertxun gorriaren biziraupenerako ahalmenean. Europako populazioa 6.500 bikote ugaltzailekoa dela ikusi da, eta kopuru hau eskasa da oso, betetzen duen eremu zabala kontutan hartzen badugu.
Lertxun gorria  (Ardea purpurea) Koldo Lizundiaren argazkia.
Lertxun gorria  (Ardea purpurea) Koldo Lizundiaren argazkia.
Lertxun gorria  (Ardea purpurea) Koldo Lizundiaren argazkia.
Lertxun gorria  (Ardea purpurea) Koldo Lizundiaren argazkia.
Basahatea (Anas platyrhynchos), Koldo Lizundiaren argazkia.
Goikaldeko Basahate (Anas platyrhynchos) hauek berriz, zihurrenik hibridazioren bat izango zuten eta ondorioz batzuk kolore zurikoak irtengo ziren. Koldo Lizundiaren argazkia.
Txinbo kaskabeltza (Sylvia atricapilla), Bittor Mutiozabalen argazkia.
Txorru arrunta (Carduelis chloris) Bittor Mutiozabalen argazkia.
Buztangorri iluna (Phoenicurus ochuros), Bittor Mutiozabalen argazkia.
Etxe txolarrea (Passer domesticus), Bittor Mutiozabalen argazkia.
Txirritxo txikia, (Charadrius dubius), Bittor Mutiozabalen argazkia.
Uroiloa, (Gallinula chloropus). Bittor Mutiozabalen argazkia.

Azken egunotan asko ugaritu da kaioa Iñurritza aldean, batez ere hondartzan gizakiak lagatzen ditugun ondakinak jatera etortzen dira eta ondoren atseden hartzera Iñurritzara joaten dira.









Bitxia behekaldeko irudi hau ere. Arrantza egiterik ez dagoen gune batean, bi pertsona arrantzan zebiltzan lasai ederrean. Betiko galdera airean, nork, non, zein dira hauei kargu hartu behar diotenak? 
Egunotan lorezainak ere ibili dira Iñurritza aldean.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mundu guztia da libre nahi duen iritzia emateko, baina eskertuko genuke mezu anonimorik ez bidaltzea; zeini zuzendu behar gatzaizkion jakiteko mezuaren bukaeran norberaren izena jarri mesedez.
Ez da irainik onartuko, eta errespetu-falta sumatzen badugu jakin bedi mezua borratua izango dela.
Eskerrikasko.