2015(e)ko martxoa 6, ostirala

Aurtengo lehen enara arrunt goiztiarra (Hirundo rustica) iritxi da Iñurritzara

Gaur iritxi da Iñurritzara aurtengo lehen enara arrunt goiztiarra, udaberrian Zarautzera iritxitako orain arteko enara goiztiarrena 2007 ko martxoak 9an ikusi nuen zita bat izan zen eta gaur ikusitako hau berriz 4 egun aurreratu zaio orduan ikusi nuenari. Hegazti lirain eta eder honek izugarrizko beherakada izan du azken urteetan eta besteak beste Iñurritza biotopoa bezalako hezeguneak eta oro har bere abitatak hobeto zaindu ezean hala jarraituko duela ematen du.
Enara arrunta (Hirundo rustica) 
Euskal herrian, nekazaritza gunea izanik hegazti migratzaile honek kabiak egiteko aukeratzen duen toki gogokoena, basarriak desagertzean espezie honek kabiak egiteko eduki ditzazkeen arazoen ondorioz, gure inguruan kumatzen geratu eta uda garaia gurekin pasatzetik migrazio garaian bakarrik ikustera pasa gintezke.
Nekazaritza sektorea pairatzen ari den egoera ikusirik, ondoren latzak ekarri litzazke mendi eta soroetan bizi den faunarentzat. Baserriaren desagertzeak enaren umatze garaia arriskuan jartzen duelako, urteetan zehar gure paisaiaren parte den hegazti bat izan arren dagoeneko argi gorri guztiak piztu direla uste da zeren urte gutxietan zehar berakada izugarria izan du espezie honek eta horrela jarraituz gero, denbora gutxi barru euskal herriko gune askotan migrazio garaian pasatzen bakarrik ikusi genitzazke.
Gure inguruan egindako ikerketa ezberdinen arabera , 20 edo 30 urte barru baserri gehienak desagertzeko zorian egon litezke, adineko pertsonez osatuta daudelako horietako asko. Ondorengo belaunaldiek aurrera jarraitzeko baliabiderik ikusten ez dutenez interesa galtzen dute eta baserriaren partez lorategi ederra duen txalet bat bihurtuko litzateke. Zarautzen bertan gizaldi batean zehar % 40 baserritarra izatetik %2ra pasa da.
Enara arrunta (Hirundo rustica)
Enarei buruzko informazio zabalagoa zientzia.eus en eskutik hemen duzue. 
   Euskal herriko enaren artean  inolako zalantzarik gabe, ezagunena enara arrunta ( Hirundo rustica ) dugu. Euskal Herrian bizi direnen artean handiena da, ikusten dugun momentuan bere buztan xelebreak harritu egiten gaitu. Isatsaren kanpoaldeko bi lumak, kanpo-errektrize biak, izugarri luze eta finak dira, ezaugarri hau dagoeneko bere anaia hirundinidoengandik bereizteko nahikoa delarik. Bizkar eta burua beltzak ditu, paparra gorria eta sabelaldea zuria. Beti ere gizakiari lotuta bizi izan da eta gutxitan aurki daitezke bere habiak harkaitz, zubi edo zuhaitzetan. Nahiago izaten ditu giza eraikuntzak, baina hori bai, hiri eta herri handietatik urrun; baserri edota auzo txikietako lasaitasuna nahiago izaten baitu.
Ez da beste enarak bezain koloniala, baina talde txikietan aritzen da beti ehizan, sorbeltz eta enara azpizuriekin izan zezakeen konpetentzia ekiditeko, ehiza-esparrua banatuz. Sorbeltzek goi-goian dauden intsektuak harrapatzen dituzte, azpizuriek erdikoak eta enara arruntek lur ingurukoak. Habiatik hurbil dauden zelai eta putzuetan ehiza egitea benetan gustuko du, bere hegalaldi trebe eta bizkorraz eltxo, efimera eta bestelako intsektu txikiak harrapatuz. Hegan duen trebezia hori ura edateko orduan ere garbi uzten digu, ez baitu gelditu beharrik: putzu gainetik milimetro gutxitara hegan ari delarik, burua jaitsi, mokoa uretan sartu eta inongo arazorik gabe tragoxka bat hartzen du, ahozabal uzten gaituen bitartean. 
Enara arrunta (Hirundo rustica)
Egia esan, egunaren parterik handiena airean edo kableetan ematen du eta lurrera ia-ia kumaldian besterik ez da jaisten, habia egiteko buztina biltzera. Sasoi horretan erreka, putzu eta iturrietara hurbiltzen da. Buztin eta lokatz zatitxoak hartzen dituzte mokoan, belarrekin batera eta listuarekin nahastu ondoren eratzen dituzten bolatxoez, goitik zabalik dauden eta hain ezagunak diren kopa itxurako habiak eraikitzen dituzte atari eta kortetan.
Azken urteotan bere populazioak egundoko atzerakada jasan du, batez ere poluzioa eta pestiziden eraginagatik. Dena den, oraindik ere Euskal Herri osoan aurki daiteke. Ugariagoa da noski Hegoaldeko probintzietan, Araba eta Nafarroan habia egiteko leku aproposagoak aurkitzen baititu, baina gainontzeko bost lurraldeetan ere erraz aurki daiteke herri handi eta poluituetatik aldentzen bagara.
Enara arrunta (Hirundo rustica)
Enara arruntez gain beste hegazti sorta ederra dabil Iñurritzan.
Uroilanda (Rallus aquaticus)
Uroilanda (Rallus aquaticus)
Uroiloa (Gallinula chloropus)
Uroiloak (Gallinula chloropus)
  kopetazuria (Fulica atra) ere azpaldi ez zen Iñurritza aldean ikusi eta berriro azaldu da
 Kaskabeltz haundi (Parus mayor) arra.
 Kaskabeltz haundi (Parus mayor) arra.
 Txinbo kaskabeltza (Sylvia atricapilla)
  Ihi txoria (Cisticola juncidis)
  Ihi txoria (Cisticola juncidis)
  Ihi txoria (Cisticola juncidis)
Basahatea (Anas platyrhynchos)
 Basahatea (Anas platyrhynchos)
 Basahatea (Anas platyrhynchos)
Kaio hankahoria (Larus michahellis lusitanius
 Kaio hankahoria (Larus michahellis lusitanius
Kaio hankahoria (Larus michahellis lusitanius)  

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mundu guztia da libre nahi duen iritzia emateko, baina eskertuko genuke mezu anonimorik ez bidaltzea; zeini zuzendu behar gatzaizkion jakiteko mezuaren bukaeran norberaren izena jarri mesedez.
Ez da irainik onartuko, eta errespetu-falta sumatzen badugu jakin bedi mezua borratua izango dela.
Eskerrikasko.