2016(e)ko apirila 7, osteguna

Arrano arrantzalea Inurritzan

Joan den ostiralean, apirilak 1, bi zarauztarrek arrano arrantzale bat ikusi zuten Inurritzan.


Eneko Azkuek 13:00 aldera ikusi zuen, erreka gainetik hegoalderantz hegan zihoala.
Joxe Azkuek, berriz, 14:00ak aldera ikusi zuen puska batez, araztegiaren parean, eta hiru eraso egiten ikusi zuen. Argazki testimonial batzuk ere egin zizkion Joxek.

Argazkia: Joxe Azkue

Argazkia: Joxe Azkue

Bigarren aldia da, guk dakigula, espezie hau inguru honetan ikusi dela(1). Aurreko aldian, duela bi udaberri, ordea, Talaimendiren tontor inguruko tantai handi batean jarrita zegoen arranoa, uretatik urrun. Beraz, Inurritzan bertan iksui den lehen aldia izan da Joan den astekoa.


Berri honek adierazten digu Inurritza badoala poliki-poliki aurrera, eta naturaren eskuzabaltasuna handia dela benetan, bakean utziz gero. Seguru gaude hemendik aurrera halako ikustaldiak gero eta arruntagoak izango direla. Bien bitartean, goza ditzagun!


(1) Pello Izkeaga, Asier Aldalur, Aitziber Sarobe eta Juantxo Unzuetak ikusi zuten orduan.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mundu guztia da libre nahi duen iritzia emateko, baina eskertuko genuke mezu anonimorik ez bidaltzea; zeini zuzendu behar gatzaizkion jakiteko mezuaren bukaeran norberaren izena jarri mesedez.
Ez da irainik onartuko, eta errespetu-falta sumatzen badugu jakin bedi mezua borratua izango dela.
Eskerrikasko.