2016(e)ko maiatza 26, osteguna

Asteazkeneko irudi batzuk


Pas à deux
Pas à trois :)
Limikoloen paseak oraindik ere berean dirau, nahiz eta apal. Talde txikiak ikusten dira han-hemenka, jan bila, beti jan bila. Deigarria da iksutea nola txirritxo txikiak ugaltze kontuetan buru-belarri sartuta daudela, beste espezie batzuk oraindik iritsi ere ezi diren egin iparraldeko beren ugaltze-lurretara.













Arrasto luzeko txoria, legar-txoria

Loreak beren ederrenean ikusteko ere oraindik garaiz gaude.

Euskal Herrian den lorerik ikusgarrienetako bat, bazter askotan ikus daitekeena gainera, Inurritzan ere bai, kuku-belarra dugu (Aquilegia vulgaris).































 

































 









 





 






Hirusta gorria (Trifolium pratense)
Hirusta apala, bide-bazter eta larre guztietan bizi dena, belarjale guztiek gustora asko jaten dutena eta larreetan sekulako mesedea egiten duena, atmosferako nitrogenoa finkatzeko gauza baita, gutxitan egiten zaigu deigarri. Baina haren loreei gertutik erreparatuz gero, harrigarria da zeinen gauza ederra izan daitezkeen. Ehun lore inguru biltzen dituzten kapituluetan loratzen da espezie hau, hirusta gehienak bezala.

Behean, hirusta gorria, Trifolium pratense.























Txoriei dagokienez, badira dagoeneko umeak habia utzi berri samarrak, irudietako buztanikara zuri hau esaterako. Hori bezala, zozo, birigarro, kardantxilo, txoka, txorru, txepetx... Txorikumez beteta daude bazter guztiak.









Aldi berean, horren osaba urruna, larre-buztanikara, setati tematu da kantatzen. Ez dakigu bikote bila dabilen ala Inurritzan bertan nonbait habia duen, guk ez dakigula, eta bere lurraldea babesten ari ote den.






Askotan galdetu izan diogu geure buruari nolatan den hain berdea eta ikusgarria txorru arra; ez ote dion horrek kalte egiten, harrapariek aiseago ikusiko dute eta.

Atzoko bisitan galdera horren erantzun posibleetako bat aurkitu genuen, hara:

Camoufflage (Txorrua, Carduelis chloris)


Eta ohikoa denez, bisita honetan ERE, ikusi ditugu golfeko erabiltzaileak arauak urratzen, lursailaren barruan zapaldu eta erabili ezin dituzten bazterretara sartzen, zapaltzen, erabiltzen eta jokorako erabiltzen, galdutako piloten bila erreka bazterrera salto egiten eta, gainera, beren umeei GAIZKI ERAKUSTEN.

Egunen batean agian egingo dute zerbait Aldundiko arduradun arduragabeek, esaterako, ISUNAK JARTZEN HASI. Nahikoa da!





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mundu guztia da libre nahi duen iritzia emateko, baina eskertuko genuke mezu anonimorik ez bidaltzea; zeini zuzendu behar gatzaizkion jakiteko mezuaren bukaeran norberaren izena jarri mesedez.
Ez da irainik onartuko, eta errespetu-falta sumatzen badugu jakin bedi mezua borratua izango dela.
Eskerrikasko.