2017(e)ko maiatza 10, asteazkena

IÑURRITZAKO DUNAK BERRESKURATZEN

Iñurritzako dunaren aurrekaldearen egoera behatu eta hobetu asmoz, larunbat honetan Arkamurka Natura-Elkarteak, Aldundiarekin elkar-lanean, Zarauzko naturzaleak konbokatu zituen, bolondres gisara, guztiona den ondarearen alde aritzeko.
Hauek dira egun horretan egin ziren ekintzak:
a) Pasabidetik abiatu, inguruko loraldiaz gozatu eta, bide batez, orain arte egin diren eta egin asmo diren berreskuratze lanak komentatu.
b) Duna aurrean zuhaitz-adarrak ipini ziren, uda aldean kanpotar eta bertakoen aldetik horren tratu kupidagabea jasaten duen duna zati horren balioa aldarrikatu eta bertan hondarra finkatu eta, bide batez, jendea uxatzeko.
c) Bertako landare egituratzaileak landatu.
d) Jendea bertara sar ez dadin iragarkiak ipin parte hartu zutenei Life-Arcos kamiseta polit bana oparitu zitzaien.
Egunean zehar Begoñak atera zituen argazkiak dituzue behekaldean.

























Marimik ateratako bideo bat duzue hemen

1 iruzkin:

Mundu guztia da libre nahi duen iritzia emateko, baina eskertuko genuke mezu anonimorik ez bidaltzea; zeini zuzendu behar gatzaizkion jakiteko mezuaren bukaeran norberaren izena jarri mesedez.
Ez da irainik onartuko, eta errespetu-falta sumatzen badugu jakin bedi mezua borratua izango dela.
Eskerrikasko.