2017(e)ko irailaren 4(a), astelehena

IÑURRITZA BIOTOPOAN UDARA HONETAN IKUSITAKO HEGAZTIAK ETA ABAR

Udaran ohikoa den bezala hegaztien migrazio gutxitu egiten da, baina hala ere bertan kumatu duten hegazti espezietaz gozatzeko aukera paregabea  izan dugu. Udara haseran ekaineko azken migratzaileak izan genituen, udaran zehar bertan kumatu dutenak eta orain berriz Afrikara itzultzen ari diren lehen hegazti goiztiarrak ikusi ahal izan ditugu. Bertan kumatu diren hegaztien artean, txitaldietan arrakasta haundia izan dute, horren ondorioz espezie batzuk asko ugaritu dira Iñurritzan. Behekaldean dituzue horietako adibide batzuk.
Basahateak (Anas platyrhynchos) asko igaritu dira aurten
 Argazki honetan 30 txito zenbatu daitezke. Eneko Azkuek behin 81 ale zenbatzeraino ere iritxi zen, eta urtez urte kopurua gora doa.
Basahatea (Anas platyrhynchos
Negu partean eta pase garaian beste espezietako ahateak Iñurritza ingurutikan hegan pasatzean, basahate hauek reklamo lana egiten dute eta aurten hainbeste basahate ugaldu direnez ea beste espezietako ahate gehiago erakartzen dituzten bertara
Basahateak (Anas platyrhynchos
Ahata kriollo (Cairina moschata) bat ere agertu zitzaigun uztaila hasieran, eta oraindik ere bertan daukagu basahate artean. 
Ahate mokozabala (Spatula clypeata) ere izan dugu. Ale bat agertu zen egun batean eta duela egun batzuk 26 aleko eta 4ko beste talde bat ere pasa ziren itsasotik. Argazkian ikusten den bezala ahateak udarako garai honetan egoten dira itxusien, lumajea garai honetan berritzen ari direlako izaten da hori.
Beste hainbat ahate espezie ere pasa dira itsasotik, argazkian kostata ikus daitezkeen bikotea bezala, Zerzeta arrunta (Anas crecca) eta Ipar-ahatea (Mareca strepera)
Dagoeneko hilabete baina gehiago daraman Lertxun gorria (Ardea purpurea) ere badugu berton.
Egunotan lau ale ikustera ere iritsi gara, baina gehienetan betiko hirurak dabiltza.
Iñurritzari gustua hartzen ari zaiela ematen du eta martxa honetan luzarorako geratzea pentsatua dutela ematen du
Arrantzale apartak dira
Beste irudi bat
Ea zenbat egun gehiago geratzen zaizkiguten berton, janaria behintzat ez dutela falta ematen du.
Lertxun hauskarak (Ardea cinerea) ere hasi dira itzultzen
Lertxuntxo txikia (Egretta garzetta) ere etortzen zaigu tarteka, baina oraindik ez da guztiz finkatu neguko bere ohiko txokoan.
Mokozabalak (Platalea leucorodia) ere pasa ziren hegan mendebalerantz egun batzuetan.
Arrano arrantzalea (Pandion haliaeetus) birritan pasa da, behin urrun, eta bestean gure buru gainean bueltaka jardun zuen.
Iñurritza ertzeko mendietan beti ibili dira aurten Arrano liztorjaleak (Pernis apivorus).
Eta betiko Zapelatz (Buteo buteo) bikotea ere hor ibiltzen da hegan
Elano urdina (Elanius caeruleus) ere agertu zitzaien behin, Emilio Salvatierra eta Eneko Azkueri. Hontz baten moduan buelta batzuk eman zituen hontz eta Getaria aldera alde egin zuen.
Iñurritzarako lehen zita da bera.
Biotopo inguruko zuhaiztietan Zuhaitz-belatz (Falco subbuteo) bikote bat ibili zaigu ere
Belatz handiak (Falco peregrinus) ere arrakasta handia izan du aurtengo txitaldietan

Eleonor belatza (Falco eleonorae) ikusi nuen Audouin kaioa ikusi genuen egun berdinean. Arratsaldeko azken orduetan Talaimendiko labarretara igo nintzen sargoria ikusteko, eta eguzkia sartu berri zegoela, lagun batzuekin hizketan, gugandik oso gertu pasa zen falkonido bat ikusi nuen. Hasiera batean Belatz gorria zela uste nuen buztan luzearengatik, baina mendi baten aurrean jarri zenean bere kolore iluna ikusi nion... Eleonor belatza zen!
Zankaluze (Himantopus himantopus) gazte hau bezala, azken egunetan hasi dira hegazti gehiago itzultzen
Urtero bezala, aurten ere etorri zaizkigu Txirritxo txikiak (Charadrius dubius) Iñurritzara kumatzera
Aurtengo txitaldietan egundoko arrakasta izan dute, goiko argazkiatan ikusten da horietako bat.
Aurtengo beste gazte bat
Lau bat bikotek txitatu dute, eta bikoteren bat guztira hiru txitaldi ezberdin egitera ere iritsi da 
Txirritxo handia (Charadrius hiaticula)
Txirri arrunta (Calidris alpina)
Emilio Salvatierrak Txirri txiki (Calidris minuta) bati ere argazkia atera zion.
Kuliska txikia (Actitis hypoleucos)
Kuliska ilunen (Tringa ochropus) bat ere agertu zaigu egunotan baina argazkiak ateratzeko oso zailak dira
Kuliska pikarta (Tringa glareola) pare bat ere agertu ziren
Badira hiru urte berton batere ez zirela ikusten
Urtero bezala eta pasa garaian, gure Bernagorri arruntak (Tringa totanus) egin digu bixita
Bernagorriaren beste irudi bat
Urteroko Antxeta mokogorria (Larus ridibundus) aurreko urtetako egun berdinean agertu zaigu
Iritsi zitzaigunean udarako lumajea zuen
Baina egunak aurrera egin ahala neguko lumajea garatzen hasi da
Bartzelonako mollan aurtengo ekainean eraztundako Audouin kaio (Larus audouinii) bat agertu zitzaigun biotopoan, Iñurritzarako lehen zita da hau ere
Kaio beltz bikote hau kopulatzen ikusi degun arren ez dute arrautzik errun, gainera Mollarrin urte osoa igaro dute eta ea hurrengo urterako arrakasta gehiago izaten duten kumaldiarekin. Ea ahala den 
Duela egun batzuk, Talai mendiko magaletan hiru Usapal arrunt (Streptopelia turtur) ikusi genituen baina ez dago argazkirik zeren hegazti hau oso ondo iskutatzen da basoan. Beherakada haundia egin du hegazti honek eta lotsagarria da oraindik ere ahaldundiak berau ehizatzeko baimenak ematea. Bainan bere familiakoa den Usapal turkiarra (Streptopelia decaoctoazken aldian asko ugaldu da Iñurritza aldean, goiko argazkikoa duzue adibide.
Haitz-usoa (Columba livia)
Eneko Azkuek Sakeletxeko zuhaiztietan Okil txikia (Dendrocopos minor) ikusi du zenbait alditan.
 Lepitzuli (Jynx torquilla) gaztea
 Lepitzuli (Jynx torquilla) gaztea helduarekin batera
Aurten bi bikote izan ditugu, horietako batek bi txito atera ditu
Antzandobi arruntak (Lanius collurio) aurten Iñurritzan kumatu dute
Txitoak agerian dituztela, gutxienez bi bikote ditugu, bakoitzak txito bat gutxienez aurrera atereaz
Enara azpizuria (Delichon urbicum) kabia indartzeko lohia hartzen
Gerri-txori arrunta (Certhia brachydactyla)
Errekatxindorra (Cettia cetti)
Argazkietan ateratzeko benetan zailak dira
Txio horia (Phylloscopus trochilus)
Asko ari dira ugaritzen egunotan.
Txio iberiarra (Phylloscopus ibericus)
Sasi-txori arrunta (Hippolais polyglotta)
Bernarriz arrunta (Acrocephalus schoenobaenus)
Ur-bernarriza (Acrocephalus paludicola) ere hiru aldiz ikusi dugu
Lezkari arruntak (Acrocephalus scirpaceus) asko ugaritu dira aurten
Bikote asko izan ditugu eta txito ugari izan dituzte. Egun batean Eneko Azkuek 26 ale ezberdin ere zenbatu zituen
Bernarriz gorrizta (Locustella luscinioides) ikusi nuen bi egunetan.
Urte asko ziren hau azkeneko aldiz ikusi zenetik
Ihi-txoria (Cisticola juncidis) bazter guztietan ikus daiteke, batez ere aurtengo txitaldien izanduen arrakasta eta gero
Txitoak irten zirenetik toki guztietan daude
Beste ihi txori bat
Txinbo kaskabeltz (Sylvia atricapilla) emea
Txinbo kaskabeltz (Sylvia atricapilla) arra
Baso-txinboa (Sylvia borin)
Sasi-txinboa (Sylvia communis)
Txinbo burubeltza (Sylvia melanocephala)
Euli-txori grisen (Muscicapa striata) bikote asko izan ditugu aurten.
Euli-txoriak (Muscicapa striata)
Euli-txori beltza (Ficedula hypoleuca)
Paparurdina (Luscinia svecica)
Biztangorri iluna (Phoenicurus ohruros)
 Txito pilo bat atera dituzte aurrera
 Gutxienez hiru bikote izan dira Iñurritzan eta bakoitzak lau txito ere atera dituzte
Pintxartxar nabarra (Saxicola rubetra)
Pintxartxar burubeltza (Saxicola rubicola)
 Aurtengo Pitxartxar burubeltz gaztea
Buztanzuri arrunta (Oenanthe oenanthe)
Birigarro arrunta (Turdus philomelos) 
 Hesi-berdantza (Emberiza cirlus)
 Txorru arrunta (Chloris chloris)
Etxe-txolarrea (Passer domesticus)

Beste etxe txolarre bat
Landa-txolarrea (Passer montanus)
Espezie honen populazio oso ona zegoela ikusi genuen.negu honetan

Aurten bi alditan txitatu dute eta asko ugaritu dira
Ikusiko dugu zenbat ale zenbatzeraino iristen garen.
 Hondar-bainua hartzen
Ugaztunak
Hegaztiez gain beste hainbat ugaztun ere ikusi dira
Orkatz (Capreolus capreolus) familia bat

Arratoi arrea (Rattus rattus)
Trikua (Erinaceinae)
Eta landareak...
Hibiscus palustris loretan
 Carduus pycnocephalus 
 Carduus pycnocephalus en beste argazki bat
Besterik gabe...
Hurrungora arte!

1 iruzkin:

Mundu guztia da libre nahi duen iritzia emateko, baina eskertuko genuke mezu anonimorik ez bidaltzea; zeini zuzendu behar gatzaizkion jakiteko mezuaren bukaeran norberaren izena jarri mesedez.
Ez da irainik onartuko, eta errespetu-falta sumatzen badugu jakin bedi mezua borratua izango dela.
Eskerrikasko.