Irita eta Asti hezeguneak "bide natural baten bidez Iñurritzako biotopoarekin lotuta" daudela eta, kontserbazio bereziko eremuan sartzea proposatu du udaleko Ingurumen Sailak.
Gloria Vazquez zinegotziak hezeguneen garrantzia azpimarratu zuen ostiralean egindako agerraldian. "Gizarteak ez ditu beste ekosistema batzuk bezainbeste baloratzen, baina biodibertsitate aldetik oso garrantzitsuak dira. Kontuan harturik Zarautz akuifero gainean dagoela, garrantzi berezia dute hemen, uholdeen eragina murrizteko eta aldaketa klimatikoari aurre egiteko, besteak beste".
Iñurritzako biotopo babestua Irita eta Asti hezeguneekin lotuta dagoela azaldu du Vazquezek, nahiz eta tartean "hirigintza oztopo handiak" egon. "Aspaldi Zarautzen egindako hirigintza garapenean ez zen kontuan hartu bide natural hori, eta errepideak, tenbideak, gasolindegiak eta bestelakoak eraiki ziren tartean". Ingurumen Sailak "ahal den heinean arazoa zuzentzeko", Irita eta Asti hezeguneak babesteko eta biotopoaren barruan sartzeko proposamena jarri du mahai gainean.
Iritako lezkadiko irudi bat
Horretarako, EKOLUR Ingurumen aholkularitzk diagnosi bat osatu du. Leire Paz EKOLUR-eko teknikariak azaldu du Irita eta Asti hezeguneek "balio ekologiko garrantzitsua" daukatela, eta Iñurritza Biotopotik banatuta egotea "gauza artifiziala" dela. Hori dela eta, proposatu dute Zarauzko Hiri Antolamenduko Plan Orokorrean (ZHAPO) aldaketa batzuk egitea, eremuak babesteko. Alde batetik, asmoa da Iritako eremuaren zati handiena, hiritartuta ez dagoena, sistema orokorreko espazio libreen barruan sartzea. Bestetik, proposatu dute Astiko eremurik handiena lurzoru urbanizaezina bezala birsailkatzea (gaur egun lurzoru hiritargarria da). "Aldaketa hauek ekologikoki justifikatuak daude", azaldu du Pazek.

Iritako lezkadiko irudi bat |

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Mundu guztia da libre nahi duen iritzia emateko, baina eskertuko genuke mezu anonimorik ez bidaltzea; zeini zuzendu behar gatzaizkion jakiteko mezuaren bukaeran norberaren izena jarri mesedez.
Ez da irainik onartuko, eta errespetu-falta sumatzen badugu jakin bedi mezua borratua izango dela.
Eskerrikasko.