Pagoeta mendizale
elkartearen urteko azken irteera Arkamurka Natur Taldeak antolatzen du. Irteera
honen helburua bikoitza da: batetik, betidanik bi elkarteen arteko loturak eta
harremanak mantentzea, eta bestetik, naturaren ikuspegitik interesa duten inguruak bisitatzea.
TXINGUDI
Aurten Gipuzkoako
kostaldean jarri dugu arreta, Txingudiko badian hain zuzen. Itsasotik eta
lehorretik, Euskal Herriko Ipar eta Hego politikoa bereizi izan dituen muga-lerroan
kokatuta dago natur balio handiko eremu hau. Gizakiak aspaldidanik eraldatu du,
eta ondorioz, aspaldikoa da ere natur kontserbazionistek eremu honen alde
egindako borroka.
2012. urtean
hasita, TXINBADIA, Irungo Txingudiren eta Hendaiako Abbadiaren arteko mugaz
gaindiko lankidetza-proiektua ari dira garatzen. Eremu horretako bioaniztasunaren
galera geraraztea da helburua, eta horretarako, Bidasoako estuarioan dauden
lehorreko eta itsasoko habitaten eta ekosistemen funtzionamendua modu
jasangarrian kudeatzea da helburua.
JAITZUBIA
Ibilaldia
Jaitzubiako hezegunean hasi genuen. Eremu honetan 70,4 Ha babestu dira, 25 Ha padura
berreskuratuz. Eremuan zehar informazio-gunea, antzinako bunker batean
behatokia eta 3 Km inguruko bidezidorra sortu dira inguruaz gozatzeko. 
Harearriaren gainean ameztiak, txilardiak eta sastrakadiak hazten dira Jaizkibelen.
 Eremu hau ezagunagoa da ikuspegi geologikotik eta itsastarretik, baina hegoaldetik ere ikusgarria da alturarekin irabazten den bista. Guadalupeko Ama bisitatuko genuen.
PLAIAUNDI
Handik, berriz, Txingudiko
badiara jaitsi ginen, baina autobusez. Plaiaundiko parke ekologikora eraman gintuen autobusak. Plaiaundin 23,4 Ha
babes bereziko gune bezala izendatuak daude. Hegazti migratzaileentzat duen
garrantzia dela eta, nazioarteko RAMSAR hitzarmenean eta Natura 2000 sarean
sartuta dago eremu hau aurreko mendetik. Aireportuaren eta Irun bezalako
hirigune handiaren mugan, demasa izan da eremu hau zaindu eta berreskuratzeko
egin den ahalegina. Egun ornitologoen artean ezaguna egin da, askotarikoak eta
ugariak baitira urtero migrazio-garaian eremu hau bisitatzen duten hegaztiak.
Baina, oraindik ere eremu honen natur kontserbazioaren aldeko kudeaketak
hainbat buruhauste eragiten ditu.
Plaiaundin
behatokietan egonalditxoak egin genituen, pazientziaz eta tramankuluak lagun,
bertako hegaztiak gozatzeko parada ezin hobea probestu genuen. Eguerdian,
bazkalorduan bukatu genuen bisita, ordurako hegaztiak ikusteaz aseta,eta gose pixkabatekin. 
Irteeran ikusitako hegaztien zerrenda;
 
Irteeran ikusitako hegaztien zerrenda;
| 
Klasifikazioa | 
Izena
  (Eus) | 
Izena
  (Es) | 
Izen
  zientifikoa | 
| 
Anatidae | 
Beltxarga
  arrunta | 
Cisne
  vulgar | 
Cygnus
  olor | 
| 
Antzarra
  hankagorriska | 
Ánsar
  común | 
Anser
  anser | |
| 
Basahatea | 
Ánade
  azulón/real | 
Anas
  platyrhynchos | |
| 
Ipar-ahatea | 
Ánade
  friso | 
Anas
  strepera | |
| 
Ahate
  mokozabala | 
Cuchara
  común | 
Anas
  clypeata | |
| 
Zerzeta
  arrunta | 
Cerceta
  común | 
Anas
  crecca | |
| 
Ahate
  beltza | 
Negron
  comun | 
Melanitta
  nigra | |
| 
Murgilari
  mottoduna | 
Porron
  moñudo | 
Aythya
  fuligula | |
| 
Murgilari
  arrunta | 
Porrón
  europeo | 
Aythya
  ferina | |
| 
Podicipedidae | 
Txilinporta
  txikia | 
Zampullín
  común/chico | 
Tachybaptus
  ruficollis | 
| 
Murgil
  handia | 
Somormujo
  lavanco | 
Podiceps
  cristatus | |
| 
Phalacrocoracidae | 
Ubarroi
  handia | 
Cormorán
  grande | 
Phalacrocorax
  carbo | 
| 
Ardeidae | 
Lertxuntxo
  txikia | 
Garceta
  común | 
Egretta
  garzetta | 
| 
Lertxuntxo
  handia | 
Garceta
  grande | 
Casmerodius
  albus | |
| 
Lertxun
  hauskara | 
Garza
  real | 
Ardea
  cinerea | |
| 
Threskiornithidae | 
Mokozabala | 
Espátula
  común | 
Platalea
  leucorodia | 
| 
Accipitridae | 
Miru
  gorria | 
Milano
  real | 
Milvus
  milvus | 
| 
Rallidae | 
Uroilo
  arrunta | 
Gallineta
  común | 
Gallinula
  chloropus | 
| 
Kopetazuri
  arrunta | 
Focha
  común | 
Fulica
  atra | |
| 
Recurvirostridae | 
Abozeta | 
Avoceta
  común | 
Recurvirostra
  avosetta | 
| 
Charadriidae | 
Txirritxo
  txikia | 
Chorlitejo
  chico | 
Charadrius
  dubius | 
| 
Txirritxo
  handia | 
Chorlitejo
  grande | 
Charadrius
  hiaticula | |
| 
Txirri
  grisa | 
Chorlito
  gris | 
Pluvialis
  squatarola | |
| 
Hegabera | 
Avefría
  europea | 
Vanellus
  vanellus | |
| 
Scolopacidae | 
Harri-iraularia | 
Vuelvepiedras
  común | 
Arenaria
  interpres | 
| 
Txirri
  arrunta | 
Correlimos
  común | 
Calidris
  alpina | |
| 
Kuliska
  pikarta | 
Andarríos
  bastardo | 
Tringa
  glareola | |
| 
Bernagorri
  arrunta | 
Archibebe
  común | 
Tringa
  totanus | |
| 
Kuliska
  zuria | 
Archibebe
  claro | 
Tringa
  nebularia | |
| 
Kuliska
  gorria | 
Aguja
  colipinta | 
Limosa
  japponica | |
| 
Kurlinta
  bekainduna | 
Zarapito
  trinador | 
Numenius
  phaeopus | |
| 
Kurlinta
  handia | 
Zarapito
  real | 
Numenius
  arquata | |
| 
Istongor
  arrunta | 
Agachadiza
  común | 
Gallinago
  gallinago | |
| 
Laridae | 
Antxeta
  mokogorria | 
Gaviota
  reidora | 
Chroicocephalus
  ridibundus | 
| 
Kaio
  hankahori | 
Gaviota
  patiamarilla | 
Larus
  michaellis | |
| 
Kaio
  beltza | 
Gavion | 
Larus
  marinus | |
| 
Columbidae | 
Haitz-uso | 
Paloma
  bravía | 
Columba
  livia | 
| 
Usapal
  turkiarra | 
Tórtola
  turca | 
Streptopelia
  decaocto | |
| 
Alcedinidae | 
Martin
  arrantzalea | 
Matín
  pescador común | 
Alcedo
  atthis | 
| 
Hirundinidae | 
Haitz-enara | 
Avión
  roquero | 
Ptyonoprogne
  rupestris | 
| 
Motacillidae | 
Negu-txirta | 
Bisbita
  común/pratense | 
Anthus
  pratensis | 
| 
Buztanikara
  zuria | 
Lavandera
  blanca | 
Motacilla
  alba | |
| 
Buztanikara
  horia | 
Lavandera
  cascadeña | 
Motacilla
  cinerea | |
| 
Turdidae | 
Txantxangorria | 
Petirrojo
  europeo | 
Erithacus
  rubecula | 
| 
Buztangorri
  iluna | 
Colirrojo
  tizón | 
Phoenicurus
  ochruros | |
| 
Zozoa | 
Mirlo
  común | 
Turdus
  merula | |
| 
Cettiidae | 
Errekatxindorra | 
Cetia
  ruiseñor | 
Cettia
  cetti | 
| 
Phylloscopidae | 
Txio
  arrunta | 
Mosquitero
  común | 
Phylloscopus
  collybita | 
| 
Troglodytidae | 
Txepetxa | 
Chochín
  común | 
Troglodytes
  troglodytes | 
| 
Paridae | 
Kaskabeltz
  handia | 
Carbonero
  común | 
Parus
  major | 
| 
Certhiidae | 
Gerri-txori
  arrunta | 
Agateador
  europeo | 
Certhia
  brachydactyla | 
| 
Corvidae | 
Mika | 
Urraca | 
Pica
  pica | 
| 
Bele-beltza | 
Corneja
  negra | 
Corvus
  corone | |
| 
Belea/Erroia | 
Cuervo | 
Corvus
  corax | |
| 
Passeridae | 
Etxe-txolarrea | 
Gorrión
  común | 
Passer
  domesticus | 
| 
Fringillidae | 
Txonta
  arrunta | 
Pinzón
  común | 
Fringilla
  coelebs | 
| 
Kardantxuloa/Karnaba | 
Jilguero
  europeo | 
Carduelis
  carduelis | |
| 
Tarina | 
Lúgano | 
Carduelis
  spinus | 


 
 Meaga auzotik itsasora doan ubideari datorkion ura ezin bideratuz.
                       Meaga auzotik itsasora doan ubideari datorkion ura ezin bideratuz.    




