2016(e)ko martxoaren 26(a), larunbata

Iñurritzako biotopora ere udaberria iritxi da

Udaberria lagun Bernagorriak, Txirritxo txikiak, Txirritxo haundiak, Kulixka txikiak, Basahateak, Kardantxuloak, Zozoak, Kaska beltzak, Ihi txoriak, Kopeta zuriak, Txilinporta txikiak, Lertxuntxo txikiak, Muituak eta beste bizidun ugari ikusi eta entzuteko aukera ederra dago egunotan Iñurritza aldean.
Bittor Mutiozabalek ateratako argazki sorta bat behekaldean.
Bernagorria (Tringa totanus)
Bernagorria (Tringa totanus)
Txirritxo haundia, (Charadrius hiaticula)
Txirri arrunta (Calidris alpina)
Txirritxo txikia (Charadrius dubius)

Zarautz eta Iñurritza inguruan, orain dela urte gutxi arte, hau da, Iñurritza biotopoko gaurkotze lanak egin aurretik, basahateak ez ziren kumatzen bertan eta ikusten ziren ale bakanak negu partean ikusten ziren. Azken aldian berriz, urtez urte txito berriak hasi ahala ohikoa bihurtu da gure artean ikustea. Behekaldeko argazki hauetan dituzue adibideetako batzuk.
Bi basahate ar hegan
Zarautz barruko errekasto batean dagoen kabietako bat
Basahate eme bat Iñurritzan
Basahate bikote bat Zarauzko kaleetan zehar.
Beste basahate eme bat Iñurritzan
Kopetazuri bat Iñurritzan (Fulica atra)
Lertxuntxo txikia (Egreta garcetta)
Uroiloa (Gallinula chloropus)
Ubarroi haundia (Phalacrocorax carbo)
Ubarroi haundia (Phalacrocorax carbo)
Erregetxoa (Regulus ignicapilla)
Phylloscopus collybita
Phylloscopus collybita
Txantxangorria (Erithacus rubecula)
Horma txoria (Passer domesticus)
Kardantxuloa (Carduelis Carduelis)
Kardantxuloa (Carduelis Carduelis)
Kaskabeltza (Parus mayor)
Zozo arra (Turdus merula)
Zozo arra (Turdus merula)
Hegaztiez gain beste bizidun ugari ere iristen dira Iñurritza aldera eta horien artean behekaldeko Lanperna faltsu (Lepas anatifera) hauek dituzue. Lanperna faltsu hauei buruzko informazio zabalagoa, Alverto Lopez Asturiarraren eskutik hemen duzue irakurgai.
Lanperna faltsua (Lepas anatifera)
Lanperna faltsua (Lepas anatifera)

Zarautzen txakurrez gain bada hegaztiak paseatzera ateratzen dituen horietako bat ere, hori dela eta hemendik aurrera  Iñurritzan txakurrak lotuta eramatea behartzeaz gain hegaztiak kaiolan eramatea debekatzen duen kartelak ere jartzen hasi beharko degu. Lasai ederrean bapo pasa zuen honek goiza Iñurritza biotopoko babes eremuan. 
Hamaika ikusteko jaioak gara!!!

2016(e)ko martxoaren 4(a), ostirala

IÑURRITZA BIOTOPOAREN BILAKAERARI BURUZKO POSTERRA AURKEZTU ZUEN ARKAMURKAK EAE ko LEHEN ORNITOLOGI KONGRESOAN

IÑURRITZAKO BIOTOPOAREN BILAKAERA

Asier Aldalur, Pello Izkeaga Murua, Aitziber Sarobe Egiguren, Juantxo Unzueta  Mitxelena
Arkamurka Natura-Elkartea (info@arkamurka.org)

IÑURRITZAKO BIOTOPOA: BABESTUTAKO EREMUA
Zarauzko ekialdean kokatua dagoen eremu hau 1997. urtean babestu zen (40/1997 DEKRETUA, otsailaren 25ekoa, Iñuurritza ingurua babestutako biotopo deklaratzen duena).
Dekretuan bertan zehazten da Iñurritza errekastoaren estuarioa, eta itsas aldeko eremua euskal kostaldeko ekosistemen erakusgarri bikaina dela. Dekretuan esaten denez, “Duna, padura eta labarrek paisaia bereziki erakargarria osatzen dute, eta beren baitan beharrizan ezberdinak dituzten landare zein animalia espezie ugari hartzen dituzte, espezializaturiko eta elkarren artean erlazionaturiko komunitate-mosaikoa sortuz”. Izendapen-dekretuan aipatzen zen eremu honek habitat naturalak birsortu eta leheneratzeko aukera onak eskaintzen zituela, eta horrek ere interes handiko
eremu bihurtzen zuela. Horren guztiaren ondorio dira urtean zehar Iñurritzako biotopotik igarotzen diren hegazti migratzaileak, asko limoetakoak, baina labarretan bestelako itsas hegaztiak ere noiznahi ikus litezke, eta harrapari zein bestelako landa-txoriak ugariak dira
Iñurritzako zelaietan. 



IÑURRITZAKO BIOTOPOKO PLAN BEREZIA

2010. urtean Iñurritzako Biotopoan bertako natur eremua berreskuratzeko obrak hasi ziren urte batzuk lehenago onartutako Plan Berezia gauzatzeko (Diputatuen Kontseiluak, 2006ko ekainaren 6ko
batzarraldian onartutako Zarauzko Iñurritzako Biotopo Babestuaren Plan Berezia.GHI-120/04-P08).
Aipatutako planak Iñurritzako eremua birnaturalizatzea zuen helburu, padurak berez izan beharko lukeen eremua (gorriz) eta duna grisak beharko lukeena (urdinez) berreskuratuz.  Bestalde, dunaren azpian dagoen eta ur geza duen putzua azalerazi zen, plan
bereziko lanak hasi aurretik, baratzak ziren eremuko lur gozoa kenduta. Honela, garai bateko Zarauzko paisaia berreskuratzeaz gain, Zarautzek duela milaka urte izango zuen itxura irudikatu da.

HERRIKO BARRA

1988. urtean Zarautz herriko alde zaharrean lur az- piko garajeak egiteko obrek hisoriaurreko aztarnategia bistaratu zuten. Handik ja- sotako aztarnekin Zarautz duela milaka urte nolakoa izango
zen irudikatu ahal izan da. 

NATUR KONTSERBAZIOA IÑURRITZAKO BIOTOPOAN

Natura 2000 sarean sartua zegoela, 2012. urtean izendatu zen Iñurritza Kontserbazio
Bereziko Eremua (KBE). Izendapen horrekin kudeaketarako irizpideak ezartzen dira, eta bertako
ondare naturala behar bezala ezaugarritu eta berreskuratzeko konpromisoa hartzen da. Hala ere,
kudeaketa-plana egiteke dago, eta hau berebizikoa da, esaterako, hareatzak bizi duen degradazioa ekiditeko. Hirigunetik hain gertu dagoen eremua izanda presio handia jasaten du Iñurritzako Biotopoak urte osoan (eta bereziki udan). Ondorioz, bertako faunarentzat, eta bereziki hegaztientzat estres handiko egoerak suertatzen dira. Horren aurrean, ezinbestekoak ikusten dira hainbat neurri, hala nola:  bideak landarediarekin pantailatzea; abereak, bereziki txakurrak, babestutako eremutik urrun mantentzen direla bermatzea; bertan umatzen diren  hegaztientzat eremuak zaintzea; errekan eta barruko hondartzak pertsonen sarrera ekiditea; etab. Bestalde, 2010. urtean egindako lanei esker berreskuratu diren padura eta ur gezako putzua denboraren poderioz eraldatzen ari dira, kolmatatzen, eta horrek ondorioak dakartza bertako bioaniztasunean. Habitat horien bilakaerak hainbat
espezieen presentzia baldintza lezake, eta dagoeneko hasiak gara muga horiek ikusten. Bukatzeko, azpimarratu nahi dugu IKERKETA FALTA DELA eremu honetan guztian. Berreskuratze lan horiek (paduran eta ur gezako putzuan) kolonizazio-prozesuak ikertzeko parada ezin hobea eskaini zuten. Ez da horrelakorik egin, eta ondorioz hain kaltetuak eta urrituak ditugun kostaldeko ekosistemen ezagutza garatzeko aukera galdu dugu. Bide batez, baita bertako bioaniztasunaren jarraipena egitekoa ere.

HEGAZTIAK IÑURRITZAN

Berariazko ikerketarik egin ez bada ere, Iñurritzako Biotopoan 199 hegazti espezie ezberdin aipatu dira orain artean, horietatik 17 interes berezikoak (alegia, euren balio zientifikoa, kulturala edo singulartasuna dela eta, arreta berezia merezi duten espezieak dira: Iñurritzan umatu izan diren espezie aipagarrienak;

Txilinporta txikia (Tachybaptus ruficollis)
Belatz handia (Falco peregrinus)
Uroilo arrunta (Gallinula chloropus)
Uroilanda handia (Rallus aquaticus)
Txirritxo txikia (Charadrius dubius)
Harkaitz-zozo urdina (Monticola solitarius)
Lezkari arrunta (Acrocephalus scirpaceus)
Ihi-txoria (Cisticola juncidis)
Benarriz nabarra (Locustella naevia)
Etze-txinboa (Sylvia undata)
Txinbo burubeltza (Sylvia melanocephala)
Antzandobi arrunta (Lanius collurio)
Erroia (Corvus corax)
Landa-txolarrea (Passer montanus)
Hesi-berdantza (Emberiza cirlus)
Gari-berdantza (Miliaria calandra)

Migrazio garaietan Ohikoak dira espezie askotariko anatidoak, ardeidoak eta limikolak kopuru
txikietan. Hauen artean aipagarrienak ondorengo biak dira kopuru interesgarrietan agertzen direlako, agian hareatzetara ondo egokitzen direla eta:

Kurlinta bekainduna (Numenius phaeopus) 
Txirri zuria (Calidris alba) 
Bestalde aipatzekoa da ere paseriformearen aniztasuna:
Larre-buztanikara (Motacilla flava)
Urretxindorra (Luscinia megarhynchos)
Paparurdinak (Luscinia svecica)
Buztangorri argia (Phoenicurus phoenicurus)
Pitxartxar nabarra (Saxicola rubetra)
Buztanzuri arrunta (Oenanthe oenanthe)
Benarriz arrunta (Acrocephalus schoenobaenus)
Sasi-txinboa (Sylvia communis)
Antzandobi kaskagorria (Lanius senator), migrazio garaietan ikusi
daiteke. 

2015(e)ko abenduaren 31(a), osteguna

Iñurritza negu giroan

Urtea ondo bukatzeko, Bittor Mutiozabal argazkilari Zarauztarrak, Iñurritza aldean egun hauetan ateratako argazki sorta bat doakizue behekaldean. Bittorrei eskerrak ematea besterik ez zaigu geratzen, besteon gozamenerako urte osoan zehar Iñurritza biotopoan atera dituen argazki ugarirengatik eta bide batez Iñurritza inguruari ematen ari zaion balio erantsiarengatik.
 Uroilanda (Rallus aquaticus)
Ubarroi haundia (Phalacrocorax carbo)
 Lertxun hauskara (Ardea cinerea)
 Lertxun hauskara (Ardea cinerea)
 Lertxun hauskara (Ardea cinerea)
 Lertxun hauskara (Ardea cinerea)
 Txinbo kaskabeltza (Sylvia atricapilla)
Kaskabeltz haundia (Parus mayor)

2015(e)ko urriaren 22(a), osteguna

Landaredia ugaritzearekin batera limikoloak gutxitzen ari dira Iñurritzan

Iñurritza moduko hezeguneetan ohiko hegaztiak dira limikoloak, batez ere migrazio garaietan (udazken eta udaberrian) Europa iparraldetik iberiar penintsula edo Afrikarantz abiatzen den limikolo-andanak Iñurritza bezalako hezeguneak erabiltzen baititu elikatzeko eta atsedena hartzeko. 
Baina aurtengo udazkeneko migrazio garaian bete betean gauden honetan, lehen ez bezala aurten limikolo gutxi ari da pausatzen Iñurritza biotopoan. Hezegunea berreskuratzeko lanak egin ziren urtean oso landare gutxi geratu zen ur gezako putzuan zein Iñurritza ibaiaren ingurunean. Orain aldiz landaredia asko ugaritu da eta limikoloak beste hegazti asko ez bezela sakontasun txikiko uretan edo urertzetan bizi dira. Substratu biguneko ornogabeez elikatzen diren hegazti txiki eta ertainak izanik, landaredia ugaritzean gune horiek asko gutxitzen zaizkie eta gainera begiz ingurua zelatatzea oztopatzen die, beraz hori izan liteke limikoloak orain asko gutxitu izanaren arrazoietako bat.

Hezeguneetan hazi den landarediak aldiz beste hegazti mota batzuen mesedetan jokatu du. Lezka txori, Anatida, Ardeido, Turdido, txori intsektujale eta abarren mesedetan, alegia.

 Ibai ertzetan, aldian behin urez estalirik geratzen diren guneetan alegia, oso landaredi berezia hazten da. Ur gazi-gezari (gazikara) egokituta daude batzuk edo ongi bustitako lurzoruetan bizitzeko moldatutako hainbat belar-espezie besteak, sahats, milazka eta antzeko zuhaitz eta zuhaiskak esaterako. Ur gezako putzuan, berriz, dena lezkadiz bete da eta, hori ere limikoloen kaltetan izan arren, lezkadietan bizi diren hegaztiak ugaritzea ekarri du. Azken habitat horretan bizi diren hegazti asko desagertzeko arriskuan aurkitzen diren zerrendetan daude jasota, eta, beraz, lezkadia ugaritzea eta babestea ere behar beharrezkoa da. 

Kantauri isurialdeko hezegune gehientsuenak eraikuntzarako, industria edo nekazaritzarako lur eremu bilakatu diren honetan, Zarauzkoa ez da salbuespena izan. Hori dela eta, biodibertsitatearen mesedetan Iñurritza biotopoko hezeguneek berebiziko garrantzia dute inguruan ditugun izaki bizidun, mikroorganismo, landare, animalia, habitat eta ekosistemen ugaritasun eta aniztasun guztia mantentzeko.


Behekaldean, egunotan Iñurritza aldean ateratako argazki eta irudi batzuk dituzue ikusgai.

Lehengo astean Lertxuntxo haundiaren bisita izan genuen Iñurritzan. Lertxunen artean handiena eta ederrenetakoa bera. Orain dela urte gutxi arte pentsaezina zen inguru hauetan ikusteko zaila den horrelako hegazti bat Iñurritzan ikusteko aukera izatea eta horrek asko pozten gaitu.
Lertxuntxo haundia (Casmerodius albus)

Lertxuntxo haundia (Casmerodius albus)

Lertxuntxo haundia (Casmerodius albus)
Txilinporta txikiak oso gogoko du ur gezako putzuan aurkitzen den lezkadi ingurua
 Txilinporta txikia  (Tachyhuptus ruficollis)

Txilinporta txikia  (Tachyhuptus ruficollis)
 Txilinporta txikia  (Tachyhuptus ruficollis)
Euskaldunon artean elkar aserretzen geranean, bada oitura bat bestea "joan adi pikutara"bidaltzekoa bainan Iñurritza aldean bizi diren uroilanda, uroilo eta abarrak ederki ari dira aprobetxatzen guk gutxietsi ohi dugun oitura. 
Uroilo arunta, Gallinula chloropus

Uroilo arunta, Gallinula chloropus
Uroilo arunta, Gallinula chloropus
Etxe txolarrea (Passer domesticus)

Negu txirtaz ere bete zaizkigu inguruetako landak.
Negu txirta (Anthus pratensis)

Negu txirta (Anthus pratensis)
Itsasoa zeharkatzen eginiko kilometro ugariren ondoren, Talai mendiko larreetara iristean, ebaki berria dagoen belar artean aurkitzen duten bazkarekin ederki indarberritzen dira Buztanzuri arruntak
Buztanzuri arrunta, (Oenanthe oenanthe)
Buztanzuri arrunta, (Oenanthe oenanthe)
Buztanzuri arrunta, (Oenanthe oenanthe)
Buztanzuri arrunta, (Oenanthe oenanthe)
Biotopoa berreskuratu geroztik Basahate talde ederra sortu da berton. Hauek ere orain dela 2 urtetik honera hasi dira kumatzen hemen.
Basahatea emea (Anas platyrhynchos)
Orain dela oso urte gutxi ez bezala orain egunero etortzen zaizkigu Lertxuntxo txikiak Iñurritza biotopora
Lertxuntxo txikia (Egreta Garcetta)
Lertxuntxo txikia (Egreta Garcetta)
Lertxuntxo txikia (Egreta Garcetta)
Lertxuntxo txikia (Egreta Garcetta)
Lertxuntxo txikia (Egreta Garcetta)
Lertxuntxo txikia (Egreta Garcetta)
Lertxuntxo txikia (Egreta Garcetta)
Lertxuntxo txikia (Egreta Garcetta)
Limikolo bakanen artean Txirritxo haundi da aurten ugariena ikusten ari gerana.
Txirritxo haundia (Charadrius hiaticula)
Txirritxo haundia (Charadrius hiaticula)
Txirritxo haundia (Charadrius hiaticula)
Zozo emea (Turdus merula)
Txantxangorria (Erithacus rubecula)
Ubarroi haundi talde bat Iñurritza gainetik pasatu ziren guneetako batean
Ubarroi haundiak (Phalacrocorax carbo)
Ubarroi haundiak (Phalacrocorax carbo)
Lertxun hauskara (Ardea cinerea)

2015(e)ko irailaren 1(a), asteartea

Mokozabala (Platalea leucorodia) Iñurritzan

Urtero sasoi hontan gertatzen den bezala, Mokozabal taldeak Europa iparraldetik hegoalderako bidai horretan Zarautz gainetik ere ari dira pasatzen eta ale horietako batzuk, bidai luze horretan, Iñurritza bezalako hezeguneak aukeratzen dituzte atsedena hartzeko. (Behekaldean argazki horietako bat) Rafa Saizek ere orain bi egun. 14-15 aleko bando bat Zarauzko hondartza gainean ikusi zuen hegan. Zalantzan pare bat buelta egin ondoren, Santa Barbara aldera galdu zirelarik.
Mokozabala (Platalea leucorodia)

Mokozabalez gain beste hegazti ugari ari dira iristen Iñurritza biotopora.
Lertxuntxo txikia (Egreta garcetta)
Lertxun hauskara (Ardea cinerea)
Kuliska zuria (Tringa nebulosa)
Txirri arrunta (Calidris alpina)
Txirri arruntak (Calidris alpina)
 Martin arrantzalea (Alcedo Atthis)
Antxeta mokogorria (Chroicocephalus ridibundus)
 Kaio hankahoria (Larus michahellis)
 Kaio hankahoria (Larus michahellis)
 Errekatxindorra (Cettia cetti)
 Etxe txolarrea (Passer domesticus)
Buztangorri iluna (Phoenicurus ochuros)