2014(e)ko urtarrilaren 22(a), asteazkena

Itsaso eta uretako negutar hegaztien errolda Iñurritzan

                    Martin arrantzalea (Alcedo Atthis)ere ikusi genuen igandeko erroldan. Koldo Lizundia


Euskal herriko autonomi erkidegoan, 1992 geroztik Foru aldundiek eta Arkamurka bezalako ornitologi elkarteek bultzatutako itsaso eta uretako negutar hegaztien errolda egin zuten pasa den igadean Juantxo Unzueta, David M, Aitziber Sarobe, Pello Izkeaga eta Asier Aldalurrek. Azken boladako hego haizeak ez zuen asko lagundu hegaztien zerrenda osatzen zeren eguraldi txarraren faltan hegaztiak inguru hauetara etorri beharrean goragoko latitudetan geratzen direlako. Dena den ondorengo zerrenda hau osatu genuen Iñurritzako biotopoan.

INURRITZAKO BIOTOPOA (Mollarri barne)

Txilinporta txiki 6
Lertxun hauskara 1
Lertxutxo txiki 1
Antzar hankagorrizta 1
Basahate 5
Ubarroi handi 7
Uroilo arrunta 12
Kaio hankahori 104
Kaio beltz 1
Martin arrantzale 1

Uretako eta itsasoko negutar hegaztien errolda hau hegaztien jarraipena egiteko sistema bat da; kontinental irismena du eta ondorengo erakunde honek regulatzen http://www.wetlands.org/ du. Urtero antolatzen da aldi berean eta sistema berdinarekin; era honetan, jasotako datuak hegaztien joera eta ugaritasuna modu fidagarrian isladatzen du. Honela informazio baliotsua lortzen da ur eta itsasoko hegaztien kontserbazio eta kudeaketarako. Honetaz gain, hegaztien garrantzia, hezeguneen (balio ekologiko handia duten ingurune naturalak) balorazioa egiteko http://www.ramsar.org/cda/es/ramsar-home/main/ramsar/1_4000_2__eta bere kontserbazioa sustatzeko irizpide garrantzitsua da.


2014(e)ko urtarrilaren 11(a), larunbata

Dunak eta mareak



Egun hauetako itsaso zakarrak Iñurritzako dunei hortzaka ederra egin dio eta gune batzuetan hare hasko eman du. Dena den duna aurrekaldea mugikorra izanik betidanik izan dute Zarauzko dunek mareen eragina. Dunetako harearen pilaketa episodikoa eta sarritan olatuen araberakoa izaten da. Batzuetan egun hauetan kasu hare pilla eraman egiten du eta beste askotan berriz hare pillaketa haundiak izaten dira. Zarauzkoan batez ere udara partean ekartzen du hare asko eta udazkeneko ekaitz bortitzek berriz eraman.



Dena den duna ez da gehienak uste duten bezala Golfeko hesia eta hondartzaren arteko hare multzo bat  Ez da ahaztu behar golfa bera ere dunaren gainean dagoela eraikia (Zarautz herriaren parte haundi bat ere bai) eta hesi hori hor ez balitz egongo hareari bere lana hobeto egiten utziko litzaiokela eta dunek beste egitura bat hartuko luketela. Nahiz eta landareriaren eraginez golf aldeko duna eremua finkatuagoa egon itsasoari aurpegia ematen ari zaion duna eremua baino. 

Iparraldera begira eta itsasoaren aurrez aurre dagoen duna eremuan ateratzen den landareria oso bizi baldintza gogorrean bizi da eta besteren artean horregatik aipatzen da inguru hori oso hauskorra dela eta ondorioz ondo babestu behar dela


Hego haizearekin ilunabarrean duna paretik ateratako argazki bat. 

Eta goizean goiz hurrengo egunean ateratako beste bat.

2014(e)ko urtarrilaren 1(a), asteazkena

Iñurritzako altxorrak urtea bukatzeko


Hesi berdantza (Emberiza cirlus). Koldo Lizundia  


Txoka arrunta (Carduelis cannabina). Koldo Lizundia.


Antzara (Anser anser) atzekaldean basahatea (Anas platyrhynchos) dagoelarik. Koldo Lizundia


Ahate txistularia (Anas penelope). Koldo Lizundia