hezegunearen eguna etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
hezegunearen eguna etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2014(e)ko otsailaren 4(a), asteartea

Zarauzko hezeguneen eguna



Mundu mailako hezeguneen eguna ospatu berri den hontan Martxel Aizpuruak hitz jokoa erabiliz Zarauzko hezeguneak gogoan izan ditu
Egun hauetan marea biziak izan direla eta mareak gora egitean Iñurritza inguruak era bat ureztatuak egon dira

       Zarauzko hezeguneen eguna


MARTXEL AIZPURUA. ZARAUTZ.
Bihar, mundu osoan Hezeguneen Eguna ospatuko da. Egun horren harira, ospakizun handiak antolatu beharko lituzke Zarautzek, hirigunearen zati handi bat hezeguneen gainean eraikia edukitzeaz gainera, hezeguneetako erriberetatik jan baitu belaunaldi askotan herriak.

Gauzak aldatzen ez badira, Zarauzko herriak Ihidieta eta Astiko hezeguneak ere hondatzen ikusiko ditu, urbanizatzen eta asfaltatzen. Ospakizunen ordez hiletak antolatuko dira, agian, laster.

Aste honetan Zarauzko Arkamurka Natur Elkarteak ehun orri inguruko txosten bat igorri die herriko udal-talde politiko guztiei eta maila goragoko EAEko erakunde guztiei, azken 28 urte hauetan errebindikatzen duen Erriberetako Parkea aldarrikatuz, eta, batez ere, Ihidietako eremua naturalizatzeko eskaera irmoa eginez.

Momentuz, Ihidietaren urbanizazioa gelditua badago ere, Ihidietan industria gune bat egiteko planak oso aurrera etorrita daude. Gurpilak beti aurrera egingo du, horretan ardura duten erakundeek kontserbatzeko borondatea eta erabakia hartzen ez badute.

Ea datorren urteko Hezeguneen Egunean poztasun handiagoa irradiatzen dudan.

Zarauzko Iñurritzako padura eta haren inguruak naturaren kontserbazioaren eta hirigintza planen arteko hari finaren gainean daude aspaldidanik. Martxel Aizpuruaren eskutik inguruneak izan duen bilakaera, gaur egungo egoera eta Arkamurka natur elkartearen proposamenak bilatuko dituzu behekaldeko link honetan.

http://www.youtube.com/watch?feature=player_embedded&v=N4GIEUO4igk