Kitto,
itsasoak eraman du Zarauzko hondartza nagusiko duna enbrionarioa eta
kostaldeko duna-lerro osoa, duna mugikorrak esaten zaien zati hori,
alegia.
Iñurritzako
Biotopoko dunak Euskal Herriko kostaldeko duna-sistema handiena
osatzen zuten eta dute. Baina, ez da ekosistema naturala. Golfaren
eraginez, duna-sistema hori hein handi batean artifizialduta dago.
Lehendik zuen itxurak, alegia, morfologiak, nabarmen erakusten zuen
hori. Goiko pasabideak eta golfaren seguritate-hesiak erabat
baldintzatu du duna horren izaera eta forma. Egitura zurrun horiek
gabe, dunak ez luke mendebaldean erakusten zuen malda hain handia,
askoz ere malda leunagoa luke aurre alde osoan, eta atzean forma
gorabeheratsuagoa erakutsiko luke. Golfak osatzen duen lautada irmo
horren eragileak Golfeko lorezainak dira, ez itsasoa eta haizea.
Itsasoak
erakutsi digu, beste behin, zeinen absurdoa gerta litekeen ingurune
naturalak berreskuratzea baldintza naturalak errespetatu gabe. Hiru
bat hamarkada pasa ditugu aste gutxitan itsasoak eraman duen
ekosistema zaintzen. Pittinka, pittinka, bertako landare-populazioak
hazten eta egonkortzen ikusi ditugu, esperantza eta poz handiz. Arro
esaten genuen hor genituela hainbat espezie endemiko, gure kostaldean
beste inon gure kostaldean aurki ezin direnak, baina, bistakoa denez,
behar ez bezala genituen. Gotortuta eta tokatzen ez zitzaien azaleran
pilatuta. Argi erakutsi digu itsasoak zeinen inozoak garen, zeinen
ezjakinak.
Gertatutakoa
gertatu da, eta ez du bueltarik. Baina, orain da garaia Golfarekin
zirt edo zart egiteko. Dunak edo golfa, ez dago biak batera
mantentzerik. Iñurritzako dunak dagokion lekua eskuratu behar du,
baldintza naturalek, haizeak eta itsasoak eman behar diote forma
eremu horri. Horrek baino ez ditu jarriko galdu dugun duna mugikorra,
eta bertako landareak, berreskuratzeko aukera.
Madrilen
Costas Ministerioari eskatu diogu atzeratu dezala deslindea,
desjabetu ditzala Udalaren eta Narros-eko markesaren lurrak. Udalari
eskatu diogu, behingoz buka dezala auzi honekin. Ez ditzala eman
seguritate-hesiak jartzeko baimenak, eta bitartean, debeka dezala
Golf-jarduera Iñurritzako Biotopoan. Gipuzkoako Foru Aldundiari
eskatu diogu, behingoz eta arduraz, har dezala bere gain, legeak
eskatzen dion bezala, altxor natural hori kudeatzeko lema.
Berandu
gabiltza, baina agian ez beranduegi. Eskuratu dezagun duna-eremu hau
naturarentzat, eta bide batez, Zarauztar eta herritar guztiontzat.
Orain arte ez dugu xentimorik kobratu beste batzuen gozamenerako izan
denean, beraz, bada garaia buelta eskatzeko. Iñurritzako
duna-sistema osoa berreskura dezagun, guztiona dena, guztiontzat izan
dadin.
Lehen
pausoa izango da aurten egiteko zegoen pasaleku elebatua ahalik eta
barruen egitea, horretarako golf-eremuari kendu behar zaion lurra
kenduz. Golfekoen beldur gabe, eskuzabal jokatu beharko lukete
erakunde publikoek lur publikoaren zati handi bat herritarrentzat
berreskuratzeko orduan.
Ondorengo bideoaren irudiak Ekaitzek grabatutakoak dira
Ondorengo argazkiak Lorentxo Portularrumek ateratakoak dira
Ondorengo beste argazki hauek Iñakik ateratakoak dira
Joño, orain Rafa Saiz-ena omen dek nik ateatako argazkia ? Hamaika ikusteko jaioak gara
ErantzunEzabatuBarkatu Asier, baina argazki horiek ez dira nireak. Whatsappez jaso nituen eta nik ere birbidali egin nituen.
ErantzunEzabatuRafa.
Barkatu, hal den azkarren aldatuko ziet egilearen izena, Uste diat Iñaki izeneko batenak ditukela
EzabatuAsier.
Barkatu Asier, baina argazki horiek ez dira nireak. Whatsappez jaso nituen eta nik ere birbidali egin nituen.
ErantzunEzabatuRafa.
Sinadura bilketa batek lagunduko al luke?
ErantzunEzabatuBada garaia (auskalo noiztik eta zergatik) ezarritako elitearen 'jabetzak' NATURAren bidez eta naturaltasunez herriari emateko. Hortxe ezberdintasun sozial bat, gure muturraren parean...
ErantzunEzabatuYep, gabon,
ErantzunEzabatuNere argazkia aterkiarena besterik ez dek. Besteak ez dituk nireak, jakinaren gainean jartzen zaituztet.