2017(e)ko abenduaren 22(a), ostirala

Iñurritzako hegaztiak ezagutzeko gidaliburua kaleratu du Arkamurkak

Ingurumen Sailarekin elkarlanean kaleratu du, eta bertan jaso ditu biotopoko balio naturalen zein askotariko espezien nondik norakoak. Zarauzko hainbat dendatan jarri dute salgai, 15 euroan.
 Birigarroa, amiltxoria, ubarroia, zankaluzea, antxeta mokogorria, paparurdina, txilinporta txikia, kopetazuria... Asko eta asko dira Iñurritzako biotopoan aurki daitezkeen hegazti espezieak. Zehazki, 230 mota ditu sailkatuta Arkamurka natur elkarteak Malla Harriko labarretan, Talaimendin, dunetan zein hareatzetan, kanaleko paduran eta Ixpillako urmaelean. Horietatik ehun hegazti «adierazgarrienekin» gidaliburua osatu du orain, Zarauzko Udalaren Ingurumen Sailak lagunduta.
 «Ingurumen Sailaren helburua da bioaniztasuna zaintzea. Horretarako, funtsezkoa da  gure herriko fauna eta flora ezagutzea, baita herritarrei erakustea ere, guztiek zain dezaten», nabarmendu du Ingurumeneko zinegotzi Gloria Vazquezek. Hori izan da biotopoko hegaztien gidaliburua sortzeko abiapuntua. Horretarako, atalka banatu dute liburua, Aitziber Sarobe Arkamurka natur elkarteko kideak jakinarazi duenez. Lehenbiziko ataletan, biotopoko balioak jaso dituzte, bereziki, ornitologiari begira. «Iñurritzan ezinbesteko hainbat habitat daude; hegaztien migra­ziorako giltzarria da eremu hori». Sarobek jakinarazi duenez, Euskal Herrian «asko murriztu» dira habitat batzuk, «urbanizazio kontuengatik eta giza presioarengatik». Horrenbestez, «bereziki garrantzitsua» da eremu hori mantentzea, zenbait espezieren biziraupena bermatzeko. Hala, natura kontserbazio ikuspegitik eremuan eman dituzten pausoak eta biotopoak izan duen garapena azaldu dute lehen ataletan, baita Arkamurka elkarteak berak egindako ikerketen nondik norakoak ere. Eremu horretako hegazti «ohikoenak» jaso dituzte ondorengo atalean; ehun bat, guztira. «Ez daude diren guztiak; Iñurritzan beste hainbat espezie ere badaude, baina gidaliburuan jasotakoak modu batera edo bestera erraz ikus daitezkeenak dira, betiere arreta jarrita, denborarekin eta pazientziarekin», dio. Zentzu horretan, hegaztiak behatzeko aholkuak ere bildu dituzte. Hala ere, natur elkarteko kideak gogoratu du, hegaztien migrazioko eremua izaki, egunetik egunera «asko» aldatzen dela bertako errealitatea. Zentzu horretan, egutegi bat ere jaso dute liburuan, hilabetez hilabete zein hegazti ikusteko aukera dagoen argitzeko. Horrekin batera, gogoratu du biotopoaren inguruko blogean (inurritzakoak.blogspot.com.es) dagoela jasota urte garaiei dagokion informazio zabalagoa.Arkamurkako kideek biotopoan eta inguruan ateratako argazkiekin zein ilustrazioekin lagundu dituzte testuak. Iñurritzako hegaztien gidaliburua herriko dendetan dago salgai, 15 euroan.


«Guztion altxorra»

«Biotopoa guztion altxorra da eta guztion ardura da hor duguna zaintzea», nabarmendu du Sarobek. Harekin bat egin du Ingurumen zinegotziak, eta gogoratu du eremu babestuan ezin dela sartu, hegaztientzat kaltegarria delako.  Hori dela eta, herritarrek «egokiak ez diren jarrerarik» ikusiz gero Arkamurkako kideengana jotzeko eskatu du Sarobek, beraiek «orain artekoa egiten» jarrai dezaten: «Hor dugun altxorra aztertzen eta zaintzen», hain zuzen ere.

Biotopoko hegaztiak ezagutzeko irteerak, udaberritik aurrera

Gloria Vazquez Ingurumen zinegotziak gogoratu du sail horrek herriko bioaniztasuna ezagutarazteko hainbat lan egin duela: hondartzako arroketako bioaniztasuna aztertu du Azti Tecnalia elkartearekin, dunetako landareria Aranzadi elkartearekin, eta, orain, biotopoko hegaztien inguruko gidaliburua kaleratu du, Arkamurka natur taldearekin.

Liburu horretan oinarrituz, bisita gidatuak egiteko asmoa dutela jakinarazi du Ingurumen zinegotziak. Aurreikuspenen arabera, udaberri aldera hasiko dira zerbitzu hori eskaintzen, hain justu ere, urte garai horretan biltzen baita hegazti gehien biotopoan.

2017(e)ko azaroaren 15(a), asteazkena

Udazkenarekin batera Iñurritza biotopora hegazti negutiar ugari ari dira iristen

Hegazti udatiarrek lekua egin die neguan iristen ari zaizkigun hegazti berriei. Iristen ari diren hegazti negutiar horien artean badira pare bat Iñurritza biotopoan iñoiz ere ikusi ez direnak. Horietako bat Murgil lepagorria (Podiceps grisegenada eta bestea Sasi txinbotxoa (Sylvia curruca)da. Lehenengoa Koldo Lizundiak ikusi zuen eta bigarrengoa berriz Emilio Salvatierrak, biak pasa den astean ikusi zituzten. Azken honei dagokionez, migrazioan hegoalderako bidean zegoela, Iñurritza biotopoan atseden hartzeko geratuko zen zihurrenik, eta behin indarberritu ondoren beraien migrazio luzeari jarraitzeko. Berezitasun hauetaz gain beste hegazti ugari ere ikusi dira, jarraian dituzue horietako batzuk ikusgai. 
Zingiretan eta erreka inguruetan ibiltzen diren Murgil lepagorri (Podiceps grisegena hauek Europako ipar ekialdean kumatzen dira soilik eta iberiar penintsulako Kantauri ixurialdera gehien bat negua igarotzera etortzen dira. Bainan urtero gehienez,10-12 ale inguru baino gehiago ez dira iristen.

Murgil lepagorria (Podiceps grisegena) Iñurritzara iritxi zenean nahiko osasuntsu ikusten zen bainan egunak aurrera egin ahala ahultzen joan zen eta azkenean tamalez Emilio Salvatierrak hilik aurkitu zuen Iñurritzako ibai ertz batean.
Murgil lepagorria (Podiceps grisegena) hilik aurkitu zuen gunea. Badaezbada, zergatia bilatu asmoz, azterketa sakonago bat egiteko, aditu batzuen esku utzi zen.
Sasi txinbotxoa (Sylvia curruca)ere lehenengo aldia da Iñurritzan ikusi dela. Frantziako iparraldetik hasi eta Europa ekialderuntz Europa erdi alde gehienean bizi da udara garaian. Negua Sahara azpian igarotzen du eta migrazioan zuzen zuzen mediterraneotik barrena sartzen da Afrikara, hori dela eta gure inguruan ikustea oso zaila suertatzen da. Iberiar penintsula osoan 40 bat aldiz bakarrik izan da zitatua eta horregatik zita honen  garrantzia. 
Sasi txinbotxoa (Sylvia curruca) ren beste irudi bat. 
Harkaitz-zozo urdina (Monticola solitarius)
Harkaitz-zozo urdina (Monticola solitarius)
Negu-txonta (Fringilla montifringilla)
Buztanluzea (Aegithalos caudatus)
Txinbo burubeltza (Sylvia melanocephala)
Erregetxo bekain zuria (Regulus ignicapillus)
Buztangorri iluna (Phoenicurus ochruros) gaztea 
Buztangorri iluna (Phoenicurus ochruros) arra
Sasi-txinboa (Sylvia communis)
Ihi-txoria (Cisticola juncidis)
Birigarroa (Turdus philomelos)
Buztanikara horia (Motacilla cinerea)
Amilotx urdina (Cyanistes caeruleus)
Negu-txirta (Anthus pratensis)
Txio horia (Phylloscopus trochilus)
Txio arrunta (Phylloscopus collybita)
Landa-txolarrea (Passer montanus)
Tarin (Carduelis spinus)emea
Tarin (Carduelis spinus)arra
Paparurdina (Luscinia svecica)
Pitxartxar burubeltza (Saxicola torquatus)
Pitxartxar burubeltz (Saxicola torquatus) arra
Errekatxindorra (Cettia cetti)
Txantxangorria (Erithacus rubecula)
Txorru arrunta (Carduelis chloris)
Lezkari arrunta (Acrocephalus scirpaceus)
Txinbo kaskabeltza (Sylvia atricapilla
Hegabera (Vanellus vanellus)
Txirri zuria (Calidris alba)
Txirritxo handia (Charadrius hiaticula)
Txirri grisa (Pluvialis squatarola)
 Kulixka txikia (Actitis hypoleucos)
Bernagorri arrunta (Tringa totanus)
Lertxun gorria (Ardea purpurea)
Lertxun hauskara (Ardea cinerea)
Lertxuntxo itzaina (Bubulcus ibis)
Lertxuntxo txikia (Egretta garcetta)
Amiltxori arrunta (Nycticorax nycticorax)
Martin arrantzalea (Alcedo atthis)
Turkiar usapala (Streptopelia decaocto)

Ahate buztan luzea (Anas acuta)
Belatz txikia (Falco culumbarius
Miru gorria (Milvus milvus)
Belatz handia (Falco peregrinus)
Ubarroi handia (Phalacrocorax carbo)
Uroilanda haundia (Rallus aquaticus)​ 
Hegaztiez gain behekaldean dituzuen bezalako beste perla ugari aurkitu daitezke Iñurritzan.
Kuleto faltsoa (Amanita muscaria)

Beste kuleto faltso (Amanita muscaria) bat
Galenperna (Macrolepiota procera)