Iñurritza biotopoaren bihotzera paddel-ean, Golfekoak pelota bila edo dena delako zereginetan ez sartzearen zergatia ulertzeko behekaldeko argazki sorta hau ikustearekin ulertzen da. Egun hauetan Iñurritza hegaztiz beteta aurkitzen da (EGUN HAUETAN ATERATAKO ARGAZKI SORTA HEMEN) eta behekaldeko argazkietan ikusten den adibideetan bezala, hegazti denak izutu eta hegan igesi joaten dira. Iñurritza biotopoa, errepide, hondartza, golf eta abarrez inguratua dago eta ondorioz hegaztiek lehendik ere gizakiekiko izugarrizko presioa jasaten dute, horregatik bake pixka bat bilatzen duten inguru txiki txiki hori bada ere, errespeta dezagun.
Paddel-ean Iñurritza erdi erditikan gaur.
Paddel-ean Iñurritza erdi erditikan gaur.
Basahateak (Anas platyrhynchos) izututa hegan igesi gaur.
Hegabera (Vanellus vanellus) izututa hegan igesi gaur.
Hegabera (Vanellus vanellus) izututa hegan igesi gaur.
Lertxun hauskara (Ardea cinerea) izututa hegan igesi gaur.
Lertxun hauskara (Ardea cinerea) izututa hegan igesi gaur.
Ubarroi (Phalacrocorax carbo) batzuk ere pasa ziren hegan Iñurritza gainetik.
Ubarroi (Phalacrocorax carbo) batzuk ere pasa ziren hegan Iñurritza gainetik.
Oro har, ezjakintasunagatik sartu dira bertara, eta gaztigatu ahala egten dute alde. Batzuetan, ordea, berandu samar, hegaztiak uxatu eta gero.
-------------------------------------------------------------------------------
Addendum (Rafa Saiz Elizondok gehitua):
Badirudi paddeleroen artean modan jarri dela Inurritzara sartzea marea altu biziekin. Hara bestela:
Asteazkena, 2014.eko irailak 10, 18:35:42 |
Osteguna, 2014.eko irailak 11, 18:43:02 |
Ostirala, 2014.eko irailak 12, 19:13:28 |
Oro har, ezjakintasunagatik sartu dira bertara, eta gaztigatu ahala egten dute alde. Batzuetan, ordea, berandu samar, hegaztiak uxatu eta gero.
Uretatik datozelarik ez dute debekuaren ematen dieten kartelik aurkitzen- Lehorrekoak berriz ipintzea, bidenabar, ez legoke soberan.
Rafa
Inork ez dezan pentsa hegaztiek eta surfak ez dutela zer ikusirik...
ErantzunEzabatuhttps://www.facebook.com/video.php?v=619697104790070&fref=nf