2019(e)ko otsailaren 22(a), ostirala

Iñurritza biotopoko hegaztiei neguan ateratako argazkiak

Jarraian negu honetan Iñurritza biotopoan hegaztiei ateratako argazki sorta bat duzue ikusgai. Argazki edo zenbaketa guziak, inguruneaz gozatuz bertaratzen diren natur zaleek ateratakoak dira, batez ere Bittor, Koldo, Eneko, Alex, Emilio, Patricia, Alberto zein Arkamurkako kideenak.  ORNITHO.EUS en begiratuta, gaur egunerarte negu honetan zehar berton behatu diren hegaztien zerrenda ere bilatuko duzue. 

Gabiraia (Accipiter nisus)
Arrano arrantzalea (Pandion haliaetus)
Miru gorria (Milvus milvus)
Belatz gorria (Falco tinnunculus)


 Zapelaitza (Buteo buteo
Argazki hau, Imanol Manterolak Arrano txiki (Hieraaetus pennatus) honi Zumaian ateratakoa izan arren, eskuineko hegal horretan duen luma bakarti hori dela eta Iñurritzan ere askotan ibiltzen den berbera dela konturatu gera. Iñurritzara ehizera etorri izan da.

Uroiloa (Gallinula chloropus)
Lertxuntxo itzaina (Bubulcus ibis)
Lertxuntxo txikia  (Egretta garzetta) eta Lertxuntxo itzaina (Bubulcus ibis) atzean
Lertxuntxo txikia  (Egretta garzetta)
Lertxun hauskara  (Ardea cinerea)
Amiltxori arrunta (Nycticorax nycticorax)


Antzara hankagorrizta (Anser anser)

Zanga gaztea (Morus bassanus)

Txirri zuria  (Calidris alba)

Txirri arrunta (Calidris alpina)
Zankaluzea (Himantopus himantopus)
Atalarra (Burhinus oedicnemus)
Istingor arrunta (Gallinago gallinago)
Istingor arrunt (Gallinago gallinago) talde bat
Istingor arrunt (Gallinago gallinago) gehiago
Buztangorri argia (Phoenicurus phoenicurus)
Txio arrunta (Phylloscopus collybita)
Beste Txio arrunt (Phylloscopus collybita) bat
Negu txirta (Anthus pratensis)
Txoka arrunta  (Linaria cannabina)
Pitxartxar buru beltza  (Saxicola torquatus)

Ihi txoria  (Cisticola juncidis)
Hesi berdantza (Emberiza cirlus) arra
Hesi berdantza (Emberiza cirlus) emea
Tuntun arrunta (Prunella modularis)
Txolarrea (Passer domesticus)
Zozoa (Turdus merula)
Europa iparraldeko Buztanikara zuria (Motacilla alba yarrellii)
Buztanikara zuria (Motacilla alba)
Ezkinoxoa (Garrulus glandarius)
Bigarren urteko Kaio burubeltza (Ichthyaetus melanocephalus)
 Kaio burubeltz (Ichthyaetus melanocephalus) heldua
Ubarroi haundia (Phalacrocorax carbo)

Zarauzko hondartzan Fulmar (Fulmarus glacialis) hau azaldu zen orain gutxi, itsasoko korronteek bultzata, askotan itsaso zabalean bizi diren hegaztiak iristen zaizkigu Zarauzko hondartzara.

Irita eta Asti babestea proposatu du Ingurumen Sailak

Iñurritza biotopoa

Irita eta Asti hezeguneen inguruko hainbat proposamen jarri ditu mahai gainean udaleko Ingurumen Sailak. Besteak beste, kontserbazio bereziko guneak izendatzea eta Astiko eremurik handiena lurzoru urbanizaezin bezala sailkatzea.
Irita eta Asti hezeguneak "bide natural baten bidez Iñurritzako biotopoarekin lotuta" daudela eta, kontserbazio bereziko eremuan sartzea proposatu du udaleko Ingurumen Sailak.
Gloria Vazquez zinegotziak hezeguneen garrantzia azpimarratu zuen ostiralean egindako agerraldian. "Gizarteak ez ditu beste ekosistema batzuk bezainbeste baloratzen, baina biodibertsitate aldetik oso garrantzitsuak dira. Kontuan harturik Zarautz akuifero gainean dagoela, garrantzi berezia dute hemen, uholdeen eragina murrizteko eta aldaketa klimatikoari aurre egiteko, besteak beste".
Iñurritzako biotopo babestua Irita eta Asti hezeguneekin lotuta dagoela azaldu du Vazquezek, nahiz eta tartean "hirigintza oztopo handiak" egon. "Aspaldi Zarautzen egindako  hirigintza garapenean ez zen kontuan hartu bide natural hori, eta errepideak, tenbideak, gasolindegiak eta bestelakoak eraiki ziren tartean". Ingurumen Sailak "ahal den heinean arazoa zuzentzeko", Irita eta Asti hezeguneak babesteko eta biotopoaren barruan sartzeko proposamena jarri du mahai gainean.
Iritako lezkadiko irudi bat
Horretarako, EKOLUR Ingurumen aholkularitzk diagnosi bat osatu du. Leire Paz EKOLUR-eko teknikariak azaldu du Irita eta Asti hezeguneek "balio ekologiko garrantzitsua" daukatela, eta Iñurritza Biotopotik banatuta egotea "gauza artifiziala" dela. Hori dela eta, proposatu dute Zarauzko Hiri Antolamenduko Plan Orokorrean (ZHAPO) aldaketa batzuk egitea, eremuak babesteko. Alde batetik, asmoa da Iritako eremuaren zati handiena, hiritartuta ez dagoena, sistema orokorreko espazio libreen barruan sartzea. Bestetik, proposatu dute Astiko eremurik handiena lurzoru urbanizaezina bezala birsailkatzea (gaur egun lurzoru hiritargarria da). "Aldaketa hauek ekologikoki justifikatuak daude", azaldu du Pazek.
Astiko lezkadia