2014(e)ko abuztuaren 10(a), igandea

Zarauzko dunak zapaldu gabe errespeta ditzagun

Egun hauetan Iñurritzako dunetan ikusten ari geran irudia penagarria da, turistak hesiaren barrukaldean lasai ederrean eguzkia hartzen dabiltza. Neguko itsas erauntsiekin nahikoa ez eta orain hau. Kargu hartzea dagokion administrazioari ahal den azkarren neurriak hartzeko deia egin nahi diogu hemendik eta ez dedila berriro errepikatu. 

Dunak zapaltzea nahikoa ez eta biotopo barruan ere lasai ederrean dabiltza Golfariak beraien pilota bila. Ea hau ere behingoz soluzionatzen den zeren egunotan hegazti ugari datoz Europa ipar aldetik atseden bila eta lasaitasuna behar dute indar berritu eta Afrika alderako bidaia jarraitzeko.  Behekaldean dituzue horietako hegazti batzuk, egunotan Bittor Mutiozabal eta Koldo Lizundiak ateratako argazkiak dira

Txirri arrunta (Calidris alpina)
Papar urdiña (Luscinia svecica)
Lertxuntxo txikia (Egreta garcetta)
Lertxuntxo txikia (Egreta garcetta)
Lertxun haunskara (Ardea cinerea)
Euli txori griza (Muscicapa estriata)
 Euli txori griza (Muscicapa estriata)
Txantxangorria (Erithacus rubecula)
 Zozoa (Turdus merula)














iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mundu guztia da libre nahi duen iritzia emateko, baina eskertuko genuke mezu anonimorik ez bidaltzea; zeini zuzendu behar gatzaizkion jakiteko mezuaren bukaeran norberaren izena jarri mesedez.
Ez da irainik onartuko, eta errespetu-falta sumatzen badugu jakin bedi mezua borratua izango dela.
Eskerrikasko.