Pasa den astean Emilio Salvatierra-k eta Eneko Azkuek, Iñurritza biotopoko ixpilla aldeko putzuan Txinbo papargorriska (Sylvia cantillans) bat ikusteko aukera izan zuten. Udara Europa hegoaldeko mediterraneo ixurialdean igarotzen du, bainan orain gutxi gure inguruetaraino ere iristen hasi dela ikusteak harritu egin gaitu. Hegazti "tras-sajariano" (Sahara hegoaldean negua igarotzen duena) migratzaile bat izanik negua berriz Sahara azpian igarotzen du.
Aranzadiko Munibe aldizkarian José Antonio GAINZARAIN eta Juan Manuel PEREZ DE ANA ren idatzi honek honela dio.
Txinbo burubeltza berriki ezarri da Kantabria eta EAE ko inguru murritz batean. Gaur egunean hegazti hau hamazortzi 100 km2 .ko UTM koadrotxoetan agertu da, bi area ezberdinetan kokaturik: Kantabria eta Bizkaiako kostaldea Ajo eta Ogoño buruen artean, eta Arabako hegoalde inguruan (baina Zarautzen oraindik ez da behin ere zitatua izan). Bi area hauetan, espezie hau artadietan bizitzen da (kostaldean Lauro nobilis-Quercetum ilicis asoziaziokoak, eta Araban Quercetum rotundifoliae-koak), baita beraien sustituzioko-sastraketan ere, zeinetan landare esklerofiloak nagusitzen diren.
Behekaldean argazki gehiago.
Egunotan Benarriz nabarra-k (Locustella naevia) sutsuki kantari ditugu Talai mendi magaleko otadietan.
Benarriz nabarra (Locustella naevia)
Iñurritza biotopoko leskadiek babes ederra eskeintzen die hegazti ugariri, horien artean Afrika hegoaldetik gora Europa iparralderako bidean datozen Enara arrunt (Hirundo rustica) eta Uhalde enarei (Riparia riparia). Beheko hegazti intsektujale hauek dira horren lekuko.
Basahateak (Anas platyrhynchos) ere ari dira beraien txitoak aurrera ateratzen.Iñurritzan
Txirritxo txiki (Charadrius dubius) bikoteak ere non nahi ikusi daitezke Iñurritza biotopoan
Txirri arrunta (Calidris alpina) eztai aurreko lumajearekin
(Motacilla flava flavissima) azpiespezieko Larre buztanikarak ere ugari ari dira pausatzen Iñurritzako larreetan
Lertxuntxo itzainak (Bubulcus ibis) ere ez dira askotan ikusten Iñurritzan
Lertxuntxo txikiak (Egreta garcetta) neguan ikustea arruntagoa den arren garai hontan ere ale batzuk ikustea ez da arraroa
Txonta (Carduelis canabina) taldeak Talai Mendi magaleko otadiak erabiltzen ari dira beraien kabiak eginez txitoak ateratzeko.
Txonta (Carduelis canabina)
Txirriskalak (Serinus serinus) ere non nahi dabiltza kantari
Behekaldean Pitxartxar burubeltz (Saxicola torquatus) emea. Hauek ere Talai mendi magaleko otadiak oso gustoko dituzte kabiak egiteko.
Isats gorri (Phoenicurus ochuros) arrak ere lumaje zoragarriarekin daude garai hontan