Gozatu.
Rattus rattus etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Rattus rattus etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
2016(e)ko maiatzaren 25(a), asteazkena
Udaberriko giroa oraindik
Maiatzaren 24a eta udaberri betean gara. Limikoloak, haatik, oraindik pasatzen ari dira, baina bertako animalia eta landare gehienak ugalketa sasoian daude. Txantxangorri bati, lehengo arratoi beltzari eta larre-buztanikarari egindako bideotxo batzuk dakarzkizuegu oraingoan.
Gozatu.
Gozatu.
Etiketak:
Arratoi beltza,
Erithacus rubecula,
Inurritza,
larre-buztanikara,
Motacilla flava,
Rattus rattus,
Txantxangorria,
Zarautz
2016(e)ko maiatzaren 21(a), larunbata
Arratoi beltzarenak
Azken sarreran genioen bezala, arratoi beltz bat aurkitu genuen hilaren 18an, zuhaiska batera igota, eta han geldirik zegoela, iruditu zitzaigun ez ote zuen habia han bertan izango.
Handik bi egunera Inurritzara itzulita, denboratxo bat zain eman ondoren, mugimendua sumatu genuen berriz ere zuhaiska hartan bertan. Zer izango, eta... beste ale bat, hau gaitzen batek, parasitoren batek edo bestelako ajeren batek joa.
Ikusten denez, belarrietan tumorazio moduko batzuk zituen, eta muturrean zauri latz bat. Begiak ere zerbaitek jota zeuzkan.
Ale hau heldua eta zaharra da, eta aurrekoa gaztea. Horrek, eta bi aleak toki berean aurkitu izanak, pentsarazten digu haba benetan dagoela han, eta espezie hau zeharo bertakotzat jo daitekeela.
Esan beharra dugu Ornitho.eus datu-basean ikusi dugunez, Eneko Azkuek ere, egun batzuk lehenago gainera, hauteman duela espezie hau Inurritzan.

2016(e)ko maiatzaren 19(a), osteguna
Denetik pixka bat...
Inurritzan arratsalde gris batean ikusitakoen kronikatxoa.
Arratoi beltza aise igotzen da zuhaitz eta zuhaisketara, eta bertan hegaztien habiak erabili ohi ditu. Argazkiko hau bide bazterreko zuhaiska batera igota zegoen, argazkilariari begira behiak trenari bezala. Lastima iluntzen hasita zegoen!
......................................................................................................................................
Zapelatza (literalki, 'sagu-belatza') gai da oso habitat desberdinetan bizitzeko. Irudiko hau Talaimendiren magalaren gainean zegoen kapan, lumarik mugitu gabe, Getaria aldetik jotzen zuen haizearen kontra, geldi-geldirik lurrera begira, hankak erdi-zintzilik. Saguren bat izango zuen begiz joa.
Horrela luzaro (sei bat minutuz bai) egon ostean, halako batean jaregin du bere burua:
......................................................................................................................................
Gutxitan izaten da txori honi lasai begiratzeko denborarik. Gehienetan bere kantuak salatzen du, tsip!, tsip!, tsip...!, baina ia beti hegan dabilela egiten du kantuan. Izan ere, udaberriko soinu ohikoenetako bat da Inurritzan ihi-txoriaren kantua. Baina adarren batean isilik pausatua dela, ia ez dago aitaren semerik non dagoen aurkituko duenik. Atzo, baina, beg-bistan jarri eta kantari hasi zitzaigun.
| Arratoi beltza (Rattus rattus) |
......................................................................................................................................
| Zapelatza (Buteo buteo) |
Zapelatza (literalki, 'sagu-belatza') gai da oso habitat desberdinetan bizitzeko. Irudiko hau Talaimendiren magalaren gainean zegoen kapan, lumarik mugitu gabe, Getaria aldetik jotzen zuen haizearen kontra, geldi-geldirik lurrera begira, hankak erdi-zintzilik. Saguren bat izango zuen begiz joa.
Horrela luzaro (sei bat minutuz bai) egon ostean, halako batean jaregin du bere burua:
......................................................................................................................................
| Ihi-txoria (Cisticola juncidis) |
2015(e)ko ekainaren 2(a), asteartea
Iñurritza biotopoa hegazti askoren pausaleku eta kumaleku da
Egunotan Iñurritza biotopoan ateratako argazki sorta bat duzue behekaldean eta berarekin batera aste hontan Rafa Saiz-ek xehetasun gehiagorekin osatutako zerrendatxo bat ere bai.
2 H. himantopus
Locustella naevia kantuan
Cisticola juncidis kantuan
E. rubecula heldua
Carduelis chloris familia
S. serinus
P. domesticus
P. montanus
Ch. dubius umeak korrika hondar gainean
Ch. hiaticula
Motacilla flava iberiae 1 eta abar

Txenada txikia (Sterna albifrons), espezie hau lehen aldiz ikusi da Iñurritzako biotopoan eta beraz honekin dagoeneko 200 hegazti espezie inguru zitatuak izan dira Iñurritza biotopoan.
Txenada txikia (Sterna albifrons), espezie hau lehen aldiz ikusi da Iñurritzako biotopoan eta beraz honekin dagoeneko 200 hegazti espezie inguru zitatuak izan dira Iñurritza biotopoan.
Zankaluzeak. (Himantopus himantopus)
Zankaluzeak. (Himantopus himantopus)
Zankaluzea. (Himantopus himantopus)
Hegazti migratzailetan Txirri zuria (Calidris alba) ari da ugariena suertatzen. Pasa den astean 52 batera zenbatu genituen.
Txirri zuria (Calidris alba)
Txirritxo txikiak (Charadrius dubius) Iñurritza biotopoan kumatzen ari dira
Txirritxo txikia, (Charadrius dubius)
Txirritxo txikia (Charadrius dubius)
Aurten ere basahateek (Anas platyrhynchos) txito ugari atera dituzte Iñurritzan.
Bernagorri arrunta (Tringa totanus)
Bernagorri arrunta (Tringa totanus)
Bernagorri arrunta (Tringa totanus)
Txirri arrunta (Calidris alpina)
Txirri arrunta (Calidris alpina)
Txirritxo haundia (Charadrius hiaticula)
Txirritxo haundia (Charadrius hiaticula)
Txirritxo haundia (Charadrius hiaticula)
Txirritxo haundia (Charadrius hiaticula)
Uroiloa (Gallinula chloropus)
Uroiloa (Gallinula chloropus)
Buztangorri iluna ( Phoenicurus ochuros)
Etxe txolarrea ( Passer domesticus)
Zozoa (Turdus merula)
Zozoa (Turdus merula)
Dunak berreskuratzeko lanak ere hasi dituzte
Zubia konpondu ondoren oinezkoentzako pasoa zabaldu dute berriro
Arratoi arrunta (Ratus norvegicus)
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)