Erregetxoa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Erregetxoa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2016(e)ko azaroaren 2(a), asteazkena

Okil txikia (Dendrocopos minor) eta Zingira hontza ( Asio flommeus);Hegazti espezie berriak Iñurritzarako eta kartel berriak biotopoko dunetarako

Azkeneko astean zehar beste espezie berri bat zitatu da Iñurritza biotopoan, Okil txikia (Dendrocopos minor) da bera eta Emilio Salvatierrak ikusi zuen Talai menditikan Iñurritzara jeisten den errekastoaren ondoan. Europako okilen artean txikiena da, gainerako generokideen antzekotasun morfologiko haundia duen arren, haien baino askoz txikiagoa da. Baso ingurune gehienetan aurkitu daiteken arren ibai ertzeko basoak ditu gustoko, Iñurritzan hala ikusi da. Bainan esan behar da, ez dela batere ugaria eta interes bereziko espezie bezala dago katalogatuta Euskal herrian.
Euskal Herrian noiz behinka aurki dezakegun harraparia dugu zingira-hontza. Negua igarotzera migratzen du inguru hauetara eta larre edota hezeguneetan igarotzen dute garai hau, uda aldean berriro ere iparralderagoko guneetara joanez. Egun hauetan Europa iparraldetik hegoalderako bidean doazen ale dexente ari da ikusten inguruetan eta Iñurritzan ikusitako hori itsasotikan barrena Iñurritza biotopora sartutako bat izan liteke.
Bide batez Iñurritzako dunetan naturzaleon azpaldiko nahia egia bihurtu da eta azkenean kartelak jarri dituzte. Karteletan dunen dinamika zein bertako flora edo berezitasunak esplikatzeaz gain dunak babesteko eta ez zapaltzeko kartelak jarri dira. Behekaldeko argazkietan karteletako batzuk.











Aste honetan zehar Iñurritzan ikusitako beste hegazti batzuen argazkiak.

Lertxuntxo karramarrozaleak (Ardeola ralloides) Iñurritzan jarraitzen du oraindik
(Ardeola ralloides)
(Ardeola ralloides)
(Ardeola ralloides)
(Ardeola ralloides)
(Ardeola ralloides)
 Txirri grisa (Pluvialis squatarola)
 Istingor arrunta (Gallinago gallinago)
  Istingor arrunta (Gallinago gallinago)
Landa txirta (Anthus pratensis)
 Landa txirta (Anthus pratensis)
 Erregetxoa (Regulus ignicapilla)
 Zozoa (Turdus merula)
 Kurriloak (Grus grus)
  Kurriloak (Grus grus)
 Txilinporta txikia (Tachybaptus ruficollis)
 Basahatea (Anas platyrhynchos)
Kaio hankahori talde bat, tartean kaio buru beltzak daudelarik


2015(e)ko otsailaren 12(a), osteguna

Azken elurtean zehar hegazti ugari etorri da babes bila Iñurritza biotopora

 Bittor Mutiozabalek egunotan Iñurritzan atera dituen argazki sorta duzue behekaldean. Elurtean zehar babes bila etorrita, Iñurritzan negu gogorretan bakarrik ikusi litezken Buztanluzeak (Aegithalus caudatus) bezalako hegaztien bixita izan da egunotan. Berton bizi diren basahate, uroilo, uroilanda, zozo, txilinporta txiki e.a ez gain "paseriformeen" kopurua asko ugaldu da.
Txirri zuria (Calidris alba)
 Txirri zuria (Calidris alba)
Txirri zuria (Calidris alba) 
Txirri zuria (Calidris alba)
Txirri zuria (Calidris alba)
Txirri zuria (Calidris alba)
Txirri zuria (Calidris alba) Asier Aldalur en grabaketa.
Lertxuntxo txikia (Egreta garcetta)
Lertxuntxo txikia (Egreta garcetta)
Lertxuntxo txikia (Egreta garcetta)
Istingorra (Gallinago gallinago) Asier Aldalurren grabaketa.
Txilinporta txikia (Tachyhuptus ruficollis)
Antxeta mokogorria (Chroicocephalus ridibundus)
Antxeta burubeltza (Larus melanocepalus), Asier Aldalurren grabaketa.
Kaio hankahoria (Larus michahellis)
Miru gorria (Milvus milvus)
Miru gorria (Milvus milvus)
Basahatea (Anas platyrhynchos)
Basahatea (Anas platyrhynchos)
Basahatea (Anas platyrhynchos)
Buztanluzeak (Aegithalus caudatus)
Buztanluzeak (Aegithalus caudatus)
 Txonta arrunt (Fringilla coelebs) emea.
 Txonta arrunt (Fringilla coelebs) arra.
 Txonta arrunt (Fringilla coelebs) arra.
 Txonta arrunt (Fringilla coelebs) emea.
 Txonta arrunt (Fringilla coelebs) arra.
 Txonta arrunt (Fringilla coelebs) emea.
kardantxuloa (Carduelis carduelis)
Landa txolarrea (Passer montanus)
Birigarroa (Turdus philomelos)
Txantxangorria (Erithacus rubecula)
Txantxangorria (Erithacus rubecula)
Pitxartxar burubeltza (Saxicola torquata)
Zozoa (Turdus merula) 
Zozoa (Turdus merula)
Zozoa (Turdus merula)
Txorru arrunta (Chloris chloris)
Negu txirta (Anthus pratensis)
Amilotx urdina (Cyanister caeruleus)
Amilotx urdina (Cyanister caeruleus)
Amilotx urdina (Cyanister caeruleus)
Amilotx urdina (Cyanister caeruleus)
Errekatxindorra (Cettia cetti)
Erregetxoa (Regulus ignicapilla)
Erregetxoa (Regulus ignicapilla)
Erregetxoa (Regulus ignicapilla)
Erregetxoa (Regulus ignicapilla)
Erregetxoa (Regulus ignicapilla)
Buztanikara zuria (Motacilla alba)