2016(e)ko azaroaren 23(a), asteazkena

Amiltxori arruntak (Nycticorax nycticorax) eta Zingira hontza (Asio flammeus) Iñurritza biotopoan

Azken aldian hegazti espezie berrien presentzia ugaritzen ari da Iñurritza biotopoan. Oraingo honetan, beste hegazti ugariren artean bi Amiltxori arrunt (Nycticorax nycticorax) ditugu Iñurritzan ikusgai. Beste alde batetikan Zingira hontza-ren (Asio flammeus) presentzia ere izaten ari da azken asteotan,  orain dela 3 aste Talai mendiko maldetan ikusi bazen oraingo honetan Iñurritzako ibai ondoan ikustera iritxi da. Beste behin txakur batek altxarazi zuen ustez babestuta egon behar lukeen eremu batetik. Penagarria izaten jarraitzen du txakurrak Iñurritzan edukitzen ari diren jarrerak. Inguru babestu hortan txakurrak lotuta eraman behar direla esaten duen kartel haundi batzuen falta ikaragarria nabari da, zeren kontu honetan txakur zaleen artean ezjakintasun haundia dago. Behekaldeko argazkietan ikusiko duzuen bezala, hainbeste hegaztiren etorrerak ornitologo eta argazkizale ugariren begiak Iñurritzara begira jarri ditu. 

Zingira hontza (Asio flammeus) ederki kamuflatzen da Iñurritza biotopoko larreetan.
Zingira hontza (Asio flammeus) hegan

Amiltxori arruntek (Nycticorax nycticorax) aste bete baino gehiago daramatzate gure artean. Gauean inguruetara elikatzera irtetzen diren bitartean, eguna zuhaitz barrenetan igarotzen dute.



 Beste Amiltxori arruntak (Nycticorax nycticorax) ondoko zuhaitza erabiltzen du atseden hartzeko.


Iñurritzako biotopora Ornitologo ugari ari da etortzen hegaztiak behatzera

Lertxuntxo karramarrozaleak(Ardeola ralloides) gusto hartu dio Iñurritzari eta azken hilabete osoa bertan dirau. 
Koldo Lizundiaren argazkia
Lertxuntxo karramarrozalea (Ardeola ralloides)
Koldo Lizundiaren argazkia
Lertxuntxo karramarrozalea (Ardeola ralloides)
Lertxuntxo karramarrozalea (Ardeola ralloides)
Lertxuntxo karramarrozalea (Ardeola ralloides) eta Lertxuntxo txikiaren (Egreta garcetta) harteko lixkarrak ugari izaten dira.
Koldo Lizundiaren argazkia
Lertxuntxo txikia (Egretta garzetta

Lertxuntxo txikia (Egretta garzetta
Lertxuntxo itzaina (Bubulcus ibis)
Lertxuntxo itzaina (Bubulcus ibis)

 Lertxun hauskara (Ardea cinerea)

Martin arrantzalea (Alcedo atthis) bere pausalekuan dela gorpuzkera bereziak hartzen ditu. Koldo Lizundiaren argazkiak

Martin arrantzalea (Alcedo atthis)

Martin arrantzalea (Alcedo atthis)

Ahate txistularia (Anas penelope)

Ahate txistularia (Anas penelope)
  
Ipar-ahatea (Anas strepera)

Ipar-ahatea (Anas strepera)

 Ipar-ahatea (Anas strepera)
  
Basahateak (Anas platyrhynchos) beste ahate batzun artean eta uroilo bat atzean dela

Zertzeta arrunta (Anas crecca)

Txilinporta txikia (Tachybaptus ruficollis)

Txilinporta txikia (Tachybaptus ruficollis) beste ahate batzuk aurrean dituela

Ubarroi handia (Phalacrocorax carbo)
   
Ubarroi handia (Phalacrocorax carbo)

Txio arrunta (Phylloscopus collybita)

 Ihi-txoria (Cisticola juncidis)

 Ihi-txoria (Cisticola juncidis)

 Negu-txirta (Anthus pratensis)

 Negu-txirta (Anthus pratensis)

 Etxe-txolarrea (Passer domesticus)

 Etxe-txolarrea (Passer domesticus)

Pintzana (Fringilla coelebs)

 Pintzana (Fringilla coelebs)

 Pintzana (Fringilla coelebs)

Pintzana (Fringilla coelebs)

Txantxangorria (Erithacus rubecula)
Kaio hankahoria (Larus michahellis)
 Kaio hankahoria (Larus michahellis) eta Kaio iluna (Larus fuscus)
Ekaitz-txori handi (Oceanodroma leucorrhoa) bat hilik azaldu zen Zarauzko hondartzan