Urtero bezala udazkeneko hegazti pasearekin batera Iñurritza inguruan ere hegazti ugari ari da pausatzen egunotan. Hemendikan esker beroenak eman nahi dizkiogu Eneko Azkue Zarauztarrari eta bide batez Emilio Salvatierra, Bittor Mutiozabal edo Jose Maria Esparzari. Beste batzuren artean azken hauek dira Iñurritzako hegaztiak zenbatu eta ornitho.eus plataforman txukun txukun sailkatzen ari direnak. Iñurritza biotopoan zehar osatzen ari den hegazti zerrenda ez da makala. Aurten bakarrik zientoka hegazti izan dira bertan zenbatuak eta horietako batzuk, babes bereziko zerrenda gorrian sailkatuak daudenak ikusi dituzte, urte honetako hegazti zerrenda osoa ikusteko klikatu Hemen
Bittor Mutiozabalek egunotan Iñurritzan zehar hegaztiei ateratako argazki sorta
Kuliska txikia (Actitis hypoleucos)
Kuliska txikia (Actitis hypoleucos)
Kuliska txikia (Actitis hypoleucos)
Txirri lodia (Calidris canutus)
Txirri lodia (Calidris canutus)
Txirri lodia (Calidris canutus)
Txirri kurlinta (Calidris ferruginea)
Txirri kurlinta (Calidris ferruginea)
Txirri kurlinta (Calidris ferruginea)
Txirritxo haundia (Charadrius hiaticula)
Txirritxo haundiak (Charadrius hiaticula)
Txirritxo haundia (Charadrius hiaticula)
Txirritxo haundia (Charadrius hiaticula)
Txirri arunta (Calidris alpina)
Txirri arunta (Calidris alpina) Txirritxo haundia rekin (Charadrius hiaticula) batera
Txirri zuria (Calidris alba)
Antxeta mokogorria (Chroicocephalus ridibundus)
Lertxuntxo txikia (Egretta garzeta)
Lertxuntxo txikia (Egretta garzeta)
Enara azpizuria (Delichon urbica)
Isats gorria (Phoenicurus ochuros)
Zapelatza (Buteo buteo)
Anax junius
Surf-lari batzuk lasai ederrean Iñurritza biotopoko babesgune barrutikan oinez. Denoi dagokigu Iñurritza biotopoa babestea bainan ingurunea zaintzea dagokien arduradunei bere zeregina ondo betetzea ere eskatzen diegu hemendik