| Orain hilabete Arkamurkako Zarauztar batzuk bale haundi bat aurrean degula. |
Munduko ia itsaso guztietan barrena nabigatu izan da Gorka, lanean eta bestela, arrantzan zein arrantza-inspektore gisa, eta munduan diren itsas arrain, hegazti, ugaztun eta zernahi animalia ezagutzen ditu. Sekulako eskarmentua du, gainera, horien guztien berri ematen, hitzaldietan, irratsaioetan eta aldizkarietan, eta nola ez, internet bidez.
Itsasorako irteerak antolatzen ere urteetako eskarmentua du Gorkak, eta milaka lagunek berari zor diote balea eta izurdeekiko kontaktua izatearen lehen esperientzia, zirraragarria beti.
Hitzaldia Arkamurka Natur Elkartearen egoitzan izango da, esan bezala, hilaren 28an, osteguna, arratsaldeko 20:15etan.